MENUA

2016/09/07

GRAN TUC DE COLOMERS 2933 mt Espotetik (Plá de Pierrot)

ESPOT. Monteixotik bueltan, Sant Maurici-ra igotzeko taxiei buruzko informazioa lortzera joan gara, bihar Tuc de Colomers egiteko asmoa baitugu. Goizeko 9etan hasten direla esan digute, eta hori oso berandu da guretzat.

Duela 29 urte ibili ginen hemen, Sant Maurici inguruko mendiak egiten, Encantats, Peguera, Monestero, Subenuix, Bassiero. Orduan ez zegoen inongo arazorik kotxez igotzeko lakura. Orain, ordea, ezin da. Ba, goiz altxatu eta Plá de Pierrot aparkalekura igoko dugu kotxez, eta handik abiatu oinez.

2016-08-12 Esan bezala, Pierrot-en utzi dugu kotxea eta bagoaz Sant Maurici-runtz. Bidea oso ondo egokituta dago eta paraje dotoreak igarotzen ditu ibaiaren ertzetan. Errepidea ez du ezertarako ikutzen.


Encantats mendiak ditugu aurrean. Eguraldi bikaina daukagu eta honek segurtasun handia ematen digu, ibilaldia luzea delako.

Sant Maurici-ra heldu baino lehen dagoen baseliza, eta iturria bere ondoan.

Gu ez gara Sant Maurici bertara heldu behar. Apur bat lehenago, Mallafré aterpera doan bidea hartuko dugu, eta ondoren Portarró d'Espot. Honeraino 50 bat minutu behar izan ditugu.

Encantats.

Eta azpian, Mallafré aterpea.

Encantats atzean uzten.

Sant Maurici lakua.

Bide ertzean ere gauza politak ikusten dira. Orein bikotea ere ikusi dugu bidea zeharkatzen gure aurrean, baina azkarregi zihoazten... Dena dela, sentipen ederrak dira.

Amitges eta Bassiero.

Encantats. Portarró-ra heldu arte atz









ean izango ditugu.

Gutxiago falta zaigu Portarró-ra heltzeko. Hau Parke Nazionaleko bidea da, eta oso ondo dago balizatuta eta egokituta. Mendizale dexente dabil, gehienak aterpeen arteko zeharkaldiak egiten.
Zuhaitz lehor baten azpitik igarotzen.
Egurrezko oinzubiak hezeguneak zeharkatzeko. Han goian dago Portarró d'Espot.

Portarróra heltzen eta, oraingoz, agur esaten Encantats-ei.

PORTARRO D'ESPOT. Hemendik ikusten dugu lehen aldiz Gran Tuc de Colomers, eta oso urruti dago. Guk hemen, Estany Llong-era doan parkeko bidea utzi eta, metro batzuk jetsi ondoren, eskuinera hartuko dugu, mugarriz adierazitako bidezidorretik. Hemendik aurrera ez dugu inor ikusiko, berriz hona itzuli arte.

Zoom-arekin, gure helburua eta igoko dugun korridora.

Estany Llong oso behean utziko dugu.

Hau da aurrean daukagun zeharkaldi luzea Bergús lakura lehenbizi, eta ondoren  gure mendira igarotzeko.

Oso behean uzten ari garen Redó lakuko irlatxoa.

Bi lakuak, Redó eta Llong atzean.
Portarró atzean utzi eta Pic del Portarró-ren azpitik goaz. Atzean, Subenuix.


Altuera batere irabazi gabe egin dugun zaharkaldi luzea, Bergús lakuaren urak Redó-ra erortzen diren urjauzietan bukatzen da.

Atzera begira, Pic del Portarró eta izen bereko lepoa.

Ondo dekoratuta agertzen zaigu zerua.

Bergús lakua, izen bereko mendiaren azpian. Itzultzerakoan gozatuko dugu gehiago.

Bergús lakutik gora malda asko tentetzen da. Mugarriak jarraitzen.


Colomers-en azpian gaude. Hemen, blokeen artetik doazen mugarri batzuk jarraitu ditugu, eta ez da ideia ona izan. Bide egokiena eskuinetik dihoa. Gero, jeisterakoan, hortik itzuli gara eta askoz erosoagoa egin zaigu.

Baina behin sartuta, blokeak gainditzen jarraitu dugu korridorera heldu arte. Atzean, erdian ikusten da Portarró. Lekutan geratzen da.

Korridorea igotzen. Gogorra. Gure ezkerreko hormari lotuta igo dugu. Jetsiera beste aldetik egingo dugu.

Lepora heldu eta artalde handia dugu ongietorria ematen.Beste alderuntz, Contraix lakua eta mendia, Punta Alta, Besiberri mendilerroa, Aneto eta Maldito mendiak.

Lepoan. Hemendik oso gertu daukagu tontorra.

Tontorrera heltzen, aurrean aipatutako mendiekin.

Ipar Besiberri, Mulleres eta Tempestades-Aneto-Malditos-Maladeta atzean.

Colomers zirkoa eta Pass'Aran egin genuenean igotako hiru mendi eder. Pass´Aran

Portarró d'Espot-era begira, Bergús lakua, Pic del Portarró, Subenuix, Peguera, Monestero,... Guk egin dugun ibilbidea.

GRAN TUC DE COLOMERS (2933m). Oso pozik gaude. Nahiz eta jetsiera luzea geratu, gustora gaude egindako igoerarekin. Urruti geratzen da mendi hau, eta 3000 metro ez dituela nabaritzen da. Bakar bakarrik gaude, Maineran bezala. Argi dago Sant Maurici parkeko toki asko ez daudela masifikatuta...

Lac Major de Colomers eta Aterpea. Hau Baños de Tredós alde da, Colomers-eko zirkoa.

Contraix mendian egon ginenean ere  
CONTRAIX 2011ko abuztuan bakarrik egon ginen. Orduan, Cavallers eta Ventosa i Calvell-etik egin genuen igoera.


Paisaiaz eta tokiaz gozatu ondoren, jeisteko ordua da. Lepora jeisten.

Azken begirada Contraix, Punta Alta eta Malditoei.

Lepotik behera, bide erosoagoa jarraitzen orain.

Zati gogorrena jetsi ondoren.

Bergús lakura jeisten, tontorra atzean.

Korridora.

Bergús lakua.


Hezeguneak lakua baino apur bat gorago.

Bergús lakuan. Izugarrizko tokia iruditu zaigu. Hemen ez dago jendetzarik, bakar bakarrik gaude. Ingurua espektakularra. Geratzeko tokia...
Morto eta Subenuix mendiak lakuan bikoiztuta. Ezkerrean, Peguera.


Bitxiloreak harkaitzetan.

Redó lakuaren gaineko zeharkaldian.

Portarró d'Espot-era heltzen. Orain Colomers, lehen baino urrutiago dagoela iruditzen zaigu.

Hodei dotoreak sortu dira Subenuix eta inguruko mendiak apaintzeko.

Portarró-tik behera Parkeko bide ona jarraitzen.

Encantats berriz begibistan. Politak dira!

Sant Maurici lakua. Azkenean 10 ordu egin ditugu guztira ibilaldi gogor baina oso ederra egiteko. Asko gozatu dugu.

2016-08-13 Gaur atsedena hartuko dugu, eta turismo apur bat egiteko erabili Benasque-ra bidean. Salardú-ko eliza (Aran) eta Aneto eta Malditoak atzean.

Vielha. Eliza.

Ba hori!

Aneto herritik Llauset urtegira igoko dugu. Oraindik goian dago urtegiko presa. Vallibierna-ren alde hau ez dugu ezagutzen eta gaur da eguna.

Vallibierna mendiak Llauset urtegian bikoiztuta.


Eta azkenean Benasque-ra heldu gara. Emakumeak boloetan. Bihar ea egiten dugun 3000ko mendi berriren bat, batzuk geratzen zaizkigu eta.
http://mendipitxinkolore.blogspot.com.es/2011/09/cavallers-urtegia-ventosa-i-calvell.html




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina