MENUA

2011/09/04

Cavallers Urtegia-Ventosa i Calvell-Contraix 2957 m-Boi Tahüll

Cavallers urtegian gaude eta Ventosa i Calvell aterpera doan bidea hartu dugu bere ertzetik.

Ordu erdi bat kostatzen da urtegi guztia zeharkatzea. Riumalo-ko lautadara heldu gara. Hemendik igotzen da Besiberrietara.

Riumalo gainean dauden harmailak. Bidea hortik doa, oso ondo egokituta. Egurrezko zubi ederrak ere daude.

Urjauzi txikiak bidean. Hemen ura toki guztietatik dator.

Bagoaz lasai, ez daukagu prisarik. Travessani orratzak agertzen dira goian.

Aterpea eta Sarradé mendia. Duela 25 urte egon ginen hemen eta ordutik ez gara berriz etorri.

Estany Negre.

Aterpean gure lagunak, Belén eta Nati argentinarra. Beraiei bisita egiteagatik etorri gara hona. Astebete lehenago egin dugu topo beraiekin Pass´aran zeharkaldia egiten. Jatorrak oso.

Eta Renata italiarra, afaria antolatzen. Beteta dago aterpea baina oso ondo dute dena antolatuta.

Punta Harlé eta Pa de Sucre illunabarrean.

Toki bikainean dago kokatuta aterpea. Gauean ekaitz potentea egongo da.

Goizean "Carros de foc" bidea hartu dugu Contraix kollaura igotzeko.Hezetasun handia dago eta hodeiak ere gailurretan.

Colieto lakuen gainean bidea oso ondo markatuta dago baina bloke ugariren artean doa. Ez dago aspertzerik...

Eguraldia hobera doa. Colieto lakua eta Punta Harlé, Pa de Sucre, Tumeneia mendiak.

Hori da Contraix kollaua edo, hobeto, bretxa. Igoera, ematen duena baino erosoagoa da, nahiz eta malda handia egon.

Bretxan gaude, eta beste aldean, Contraix lakua eta Gran Tuc de Colomers.
Bloke dexente igo ondoren, Contraix tontorraren gailurrerira atera gara. Contraix lakua behean geratzen da.

 Gailurretik, besteak beste, Passaran egiterakoan igo ditugun Tuc de Barlonguèra, Mont Valier eta Maubermé ikusten ditugu.

Tontorrean, Sarradé, Punta Alta, Besiberri eta Aneto eta Malditoekin.

Montardo eta Estany des Monges.

Laku bilduma ederra daukagu begien aurrean.
1.mailan Besiberriak eta, atzean, Aneto-Maldito-Maladeta mendilerroa.

Tontorretik jeisten. Goiko partea nahiko bertikala da eta blokez osatua. Badirudi mendi guztia erori behar dela.

Goian geratzen da tontorra. Orain bretxara igo behar dugu berriz.

Bretxatik jeisten. Hau ere bertikala da eta kontuz ibili behar da harriak ez botatzeko.

Aurrean daukagun panorama ezinhobea da : Colieto lakuak, Punta Harlé, Pa de Sucre, Tumeneia.

Gimnasia egiten bloke artean. Contraix kollaua atzean.

Urjauzia. Honek lasaitasuna adierazten du hainbeste harri artean.

Colieto lakua.

Lakutik, Contraix kollaua eta tontorra erdian.

Lakuko irla txiki batean. Besiberri N. eta Zentralak daude erdian.

Tono berde eta urdin ugari laku honetan.

Estany Negre. Aterpetik beheruntz goaz.
Cavallers urtegira heldu gara. Hau zeharkatu eta ibilaldi polit eta gogor hau bukatuko dugu.

Turismo apur bat ere egin behar da eta Boi Tahull-era etorri gara.

Bertako San Clemente eliza.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina