2017/09/19

BALLIBIERNA, 3.059 m - TUCA DE LAS CULEBRAS, 3.053 m. Llauset-etik.





2017-08-08. LLAUSET urtegiko aparkalekuan gaude. Beste 5-6 eguneko irteera Piriniora. Aurtengo udan horrela gabiltza, joan eta etorri,... Oraingoan lehenbiziko bi egunak Tramacastilla aldean igaro ditugu, zerbait egiten, baina giro nahasiarekin. Hurrengo egunetarako iragarpena ere ez da oso ona, baina Llauset-eko aterpe berria ezagutzea nahi dugu, eta bide batez Ballibierna gailurretara igo, ahal bada.

Aparkalekutik horrela ikusten dugu Ballibierna aldea, eta Llauset lepoa eta harana. Hori da bide laburrena Ballibierna-ra igotzeko, baina gu aterpera goazenez, eskuinera joango gara. Eguraldi iragarpena ez denez oso ona,  atzo gauean deitu eta tokia lortu dugu aterpean.

Eguerdiko 14:30ak dira, eta gaurko plana aterpera igotzea da. Ea busti gabe heltzen garen. Aterpea, Cap de Llauset lakuaren ondoan dago, eta bidea ez da oso luzea. Baliza ugari.

Bide oso nabarmena eta dotorea urtegiaren ertzetik. Lorategia.

Atzera begira. Presaren ezkerrean dago aparkalekua. Hona heltzeko Aneto herritik datorren pista luzea jarraitu behar da eta tunel nahiko ilun-goibela igaro bukaeran.

Toki batzutan kable finkoa dago babes bezala. Negurako izango dela iruditu zaigu, bestala ez baitago zailtasunik.

Igoera eta jetsiera batzuk egin behar dira urtegia zeharkatzeko.

Hemen ez dago ur faltarik.

Urtegia zeharkatu ondoren, atzera begira.

Hemen hartzen da da Ballibiernara Llauset lepotik igotzeko bidea. Hortik joanda Tuca de Culebras-era igotzen da, eta ondoren, "Zaldiaren igarobidea" zeharkatu behar da nahitaez. Gu, esan bezala, aterpera goaz eta bihar Chelat lakutik egingo dugu igoera.
Botornás txabolaren ondotik pasatzen da.

Eta bertatik aterpea ikusten dugu goian. Beste modulo berdin bat ari dira eraikitzen.

Baina lehenbizi Botornás lakutik igaro behar da.

Eta azkenengo aldapa igo erreka ondotik. Eskuineko muinoan dago aterpea.


LLAUSET ATERPEA. Ordu t'erdi baino gutxiago behar izan dugu heltzeko. Oso bide erosoa eta gainera busti gabe. Ondo hasi gara beraz.

"Buff entre Refugios" Aneto eta Posets arteko zeharkaldia egiten dauden Debako aita-seme ezagunekin egin dugu topo aterpean. Azkenean 6 euskaldun elkartu gara eta seirok 6-ko logela berean egon gara. Ez gara aspertu...

Zerbait jan eta edan ondoren, eta oraindik denbora daukagunez afaldu aurretik, Estanyets lepora igotzea erabaki dugu.

Hodei asko daude, baina aterri jarraitzen du eta hona etortzeko bidea ez denez luzea izan, pasiera hau ondo etorriko zaigu.

Cap de Llauset lakua eta Tuc de Llauset bere gainean.
Aterpearen beste aldean, erdian, Ballibierna. Biharko helburua. Aterpetik pare bat ordu luze behar dira igotzeko.

Baina orain beste aldera gatoz, Anglios eta Conangles-era doan GR11 bidetik. Llauset lakua behean.

Ibilbideak oso ondo markatuta daude, baliza eta pintura ugarirekin.

20 minututan heldu gara Estanyets lepora, eta Angliós-eko lakuak ditugu aurrean. Hortik jarraitzen du Conangles-era jeisten den bidea (Vielha-ko tunela baino zerbait beherago). Gure asmoa biharko bada baita hemendik etorri eta Angliós-eko lakuetatik itzultzea aparkalekura, lakuen zirkuitoa eginez. Baina eskerrak gaur etorri garen...

Panoramaz gozatzen.

Afaria 19:30n daukagu eta itzultzeko ordua da. Llauset lakua.
Bihar, erdian ikusten den harrizko kanal horretatik gora egin beharko dugu Ballibierna-ra igotzeko.
2017-08-09 Goizeko zazpiretarako gozaltzen gaude, eta eguraldia orain ona dago.

7:30etarako martxan gaude. Bidea argi dago, zuzen gora.


Bloke artean. Goian, Roques Blanques mendia eta Ballibierna aurrean.

Coma Arnau-ko laku bat ( beste pare bat ere badaude), eta Roques Blanques aurrean eta Ballibierna atzean. Hodeiak azkar hasi dira sartzen.

Bidea oso polita da. Ballibierna beti daukagu aurrean.

Lakua, Roques Blanques eta Ballibierna eskuinean.

Chelau lakuaren ingurura heldutakoan, Ballibierna lepora eta lakuetara doan bidea utzi, eta ezkerrera hartu dugu tontorrera igotzeko.

ANETO 2009an
PICO RUSSELL 2008an 
Hau da gure eskuinean daukaguna. Ballibierna lepoa eta Aneto-Russell mendilerroa. Denak ezagunak.

Ertzera igotzeko azkenengo aldapan. Haize nahiko bortitza dabil goian. Llauset urtegia ikusten da zuloan.

Behera begira, Coma Arnau-ko lakuak, Cap de Llauset lakua, Estanyets lepoa,..., eta Besiberri mendikatea atzean.

Ertzean, tontor nagusira bidean. Erraza da baina haizea dabil eta adi ibili behar da. Erabat estali da zerua, baina aterri dago gutxienez.

Ballibierna aldetik zetozen hiru katalan datoz gure atzetik.

TUCA DE BALLIBIERNA (3059m). 1993an ere bertan ginen.

Llosás lakua eta Aneto-Russell mendilerroa estalita.

Ballibierna harana eta Perdiguero, Crabioules, Maupás, e.a. atzean.

"Zaldiaren igarobidea" pasatzeko prest. Katalanak ez ziren ausartzen pasatzen, baina azkenean bi etorri dira atzetik.

Haizea zebilenez, ez dugu tente gainetik igaro, baina horrela oso ondo pasatzen da.


TUCA DE CULEBRAS (3053m).
1993an. Orduan bai zutik pasa genuen.
Ballibierna-ra itzultzen. Berriz paso famatuan.


Ballibierna-n ez dugu denbora asko egin, hodeiak gero eta ilunagoak daude eta euria gerturatzen ari da.

Ertzeko irtengune batean.

Ertza bukatzen gaudela hasi da euria, sirimiri antzera hasieran...

Llauset urtegia eta aparkalekua. Horra jetsi behar dugu orain.

Ertza utzi eta gero eta euri gogorragoa hasi da. Eskerrak alde egin dugula ertzetik.

Gainera hodeiak erabat sartu dira eta euripean eta asko ikusi gabe egin dugu beheruntzakoa, mugarriak ondo jarraituz.

Chelau lakuarekin.

Coma Arnau lakuen ondotik. Euria denez, argazki gutxi ateratzeko aukera izan dugu.

Nahiz eta eguraldi txarra egon, helikopteroak ez du arazorik modulu berria eraikitzeko behar duten materiala ekartzeko. Bidai ugari egin ditu eta langileak hor ari dira lanean.

Blai eginda heldu gara aterpera. Goizean utzi ditugun gauzak jaso eta berehala hartu dugu kotxerako bidea.
Antzinako mapa, oraindik aterpetxerik ez.

Botornás lakuan.

Helikopteroa beste bidai bat egiten materialarekin. Gainetik pasatzen da.

Artalde handia Llauset urtegiaren ondoko belardietan.

Urtegia zeharkatzen. Momentu batean atertu egin du, baina azkenengo hamar minututan beste txaparrada eder bat bota du eta berriz blai eginda heldu gara kotxera. Kostatu zaigu berotan jartzea...

Baina oso gustora bukatu dugu bi egunetako ibilaldi hau. Ezagutu dugu nahi genuena, eta gaur goiz ibiltzeak aukera eman digu tontorrera igo eta jeisteko. Benasque-ra goaz ea bihar Mulleres-era joaterik daukagun.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina