2024/05/03

La Pertusa, 馃寔Montfalco pasarelak, 馃彏️Mont-rebei,馃尣馃尦馃尶La Pertusa

      Bezperan Bonaigua-ko Tuc de la Cigalera-n ibili ondoren, azken gaua igaro dugu Guingueta-n. Arratsaldean Camarasa-ra joan behar dugu eta handik gertuago dauden inguruak ezagutzea pentsatu dugu. Goizeko 8ak aldean atera gara Guingueta-tik eta Ager pasata La Pertusa-ra heldu gara. Hemen behin egonda gaude, Mare de D猫u baselizan. Toki izugarrian kokatuta dago. Gaur ibilaldi luzea egitera goaz.

 2024-04-05 LA PERTUSA. Goizeko 10,15ean hasiko gara oinez. Canelles urtegia daukagu begi bistan. Ez dauka ur askorik. Dena dela, ihez egon ginenean oraindik okerrago zegoen.

 Mare de D猫u baseliza. Ikaragarria da bere kokapena. Hemendik 20bat minututan igarotzen da bertara, bide nahiko airosotik. Guk ezagutzen dugu, eta gaur ez gara hurbilduko.

 Hau da gaurko gure ibilbidea. Bertan dagoen mapa da. Igoera eta jetsiera dezente ditu, eta gainera joan-etorria egingo dugu. Mont-rebei-ra heldu, Montfalc贸-ko pasareletara desbideratu eta haiek ezagutu ondoren, itzuli toki beretik. Luzea da. Ez da toki horiek ezagutzeko abiapuntu erabiliena, baina oso jende gutxik egiten duenez, xarma berezia dauka.

 Baseliza Canelles urtegia babesten duten amildegien gainean.

 Canelles.

 Balizak irteeran. Jende gehiena La Masieta-tik edota Motfalc贸-tik abiatzen da. Bide guztia oso ondo balizatuta dago.

 Hau da Mare de D猫u baselizara igotzeko bidea. Guk gaur atzean utzi dugu.

 Hasieran jetsi egin behar da. Aintzinako bidea da hau, historia handikoa. Aurrean Aragoi aldeko Montsec-en hormak eta Montfalc贸 ingurua ezkerraldean. Gertu ikusten da baina izugarrizko itzulia eman behar da.

 200bat metroko desnibela jetsi ditugu eta La Pardina masia-ren ondoan gaude. Erortzeko arriskuan dago. Orain hemendik 300ren bat metroko desnibela igo behar dugu.

 La Pardina-n. Bidea oso polita da, zuhaitz eta landare artean.

 Erromeroaren lorak. Ugariak dira bide guztian.




 Goian dauden hormen azpiraino igotzen du bideak. Erosoa da, sigi-saga ugari egiten baititu, baina aldapa dago. Gero bueltan gogorra egingo zaigu, beroagatik batez ere.

 Hormen azpitik.




Hormen azpian duden babesguneetatik atzera begira, ezkerrean Mare de D猫u eta La Pertusa, Noguera Ribagor莽ana eta Canelles eta, eskuinean, Montfalc贸-ko Santa Quiteria baseliza.

 Oraindik apur bat gehiago igo behar da, horma horien azpitik ezkerreruntz.

 Eta orain bai, beheruntz, Mont-rebei-ra heldu arte.


 Pas d'en Guiler behatokia. Hemendik Mont-rebei haitzartearen ikuspegi bikaina daukagu. Montsec-en hormak.


 Bertan dagoen informazio-panela.

 Orain beheruntz goaz Montsec d'Ares Catalunya aldeko hormen azpitik.

 Ikusten dugu Seguer zubia, behean oraindik. Gu, horruntz jetsiko gara, Mont-rebeira doan bidea utziz. Hortik zeharkatuko dugu Noguera Ribagor莽ana, Montfalc贸-ko pasareletara igarotzeko.

 Mont-rebeira doan bidegurutzetik zubira jeisten. Haitzartearen ikuspegi bikaina daukagu.

 Mont-rebei eta Pirinioko mendi elurtuak atzean.


 Noguera Ribagor莽ana eta Mont-rebei. Zubitik dago aterata.

 Seguer zubian. Oso lasai dago oraindik. Bueltan jende gehiago egongo da.




 Zubia pasa eta beste igoera latza lehenbiziko pasarelara heltzeko. Aragoi aldean gaude orain.

 Montsec d'Estall Aragoi aldeko hormak atzean. Oso ondo babestuta dago bidea.

 Heldu gara Montfalc贸-ko pasareletara. Guretzat hau lehenbiziko tartea da. Montfalc贸-tik etorrita bigarrena.

 Izugarria da muntaia. Duela gutxi berritu dituzte egitura guztiak. Esan bezala, oraindik jende gutxi dabil eta lasai eta gozatzen ibiltzeko aukera daukagu.





 Behetik gora ikusita. Orain gora eta behera batzuk egin behar dira hurrengo pasareletara igarotzeko.

 Hemen bigarren tartean. Harrigarria da hau ere.


 Hau da zati honen azpian dagoen informazioa. Guk hemen zerbait jan eta edan eta buelta emango dugu. Nahiko igoera eta jetsiera egin ditugu eta orain ibilbide berbera geratzen zaigu, alderantziz.

 Berriz goruntz. Pasarelak ezagutzea nahi genuen, eta bi aldiz igaroko ditugu.


 Eta orain bai, bigarren zatira bidean. Ah ze muntaia!

 Beste aldapa dotore bat.

 Erramu polita hormetan.

 Behin goian, alboko irtengune batetara hurbildu gara, pasarelen zati hau ondo ikusteko.

 Montsec d'Estall-en hormak.

 Noguera Ribagor莽ana, zubiaren azpian.

 Hau Canelles alderuntz. Pena bat da hain ur gutxi egotea.

 Zubian.



 Zubia behean utzi eta 300bat metro gora egin behar dugu. Bero egiten du, eta gogorra egingo zaigu. Piano, piano...
 Montfalc贸 aldea.


 Pas d'en Guiler behatokira igotzen, igarotako pasarelen gure lehenbiziko eta laugarren zatia. Sugea hormetatik gora!

 Begiak alaitzen.


 Mas de Carlets, behatokitik gertu. Hau ere erortzeko arriskuan.

 Pas d'en Guiler behatokitik, pasarelen bigarren eta hirugarren zatia (guretzat). Zulo horretan eman dugu buelta.


 Irudi politak bidean. Bero!

 Eta La Pertusa-ra heltzen, Mare de D猫us baseliza. Kostatu zaigu itzulera, baina gustora bukatu dugu ibilbidea. Azkenean ea sei orduko ibilaldia izan da, eta inguru ederrak ezagutzeko aukera izan dugu.

IBILALDIA