2018/04/10

PUNTA BURRUMBALO 2146 m (Biescas-eko Sobremontea). Betes-etik

2018-03-29 Ostegun Santua. Eguerdian atera gara etxetik, lasai, bidean bazkaldu eta Tramacastillara heltzeko. Hau da etxetik daukagun panorama, Peña Roya-Peña Blanca-Sabocós.

Ilunabarrean hodeiak daude eta ilargia agertu da Tendeñera aldean. Polita dago.

Etxetik, beste aldean, Peña Parda-Telera-Capullo. Eguraldiaren iragarpena ez da oso ona egun hauetarako, erabat aldakorra, eta bihar goizean itxuraz zerbait hobea egon daiteke, arratsalderako euria eta gauerako elurra baidatoz. Gainera mendiak oso "kargatuta" daude eta ezin da toki askotara joan.  
Ostiral Santua 2018-03-30 BURRAMBALO-ra BETES-etik.
Betes-en aparkatu dugu kotxea, goizeko 10ak baino lehenago. Gezurra badirudi ere, 30 urte baino gehiago daramagu Tramacastilla-ra etortzen eta inoiz ez gara heldu Sobremonte-ko herri hauetara. Hemengo mendiek ere ez digute asko erakartzen, pinu asko ikusten baita. Baina gaur, eguraldia gatik eta goian elur dexente ikusten delako, animatu egin gara.

Betés-eko eliza. Herriaren goiko aldetik ezkerretara doan pista jarraitu dugu, honek erreka zeharkatzen duen tokiraino. Erreka pasa eta berehala, eskuinean, bi mugarrik adierazten dute non utzi pista eta garai bateko terrazen albotik basora sartzen den bidezidorra hartzeko tokia.

Mugarriak jarraituz bidezidorrean, baliza hau dagoen tokian atera gara berriz pistara. Eskuinera jarraitu dugu metro batzuk pistatik.

Hau da, atzera begira, pistatik egin duguna. Fondoan atera gara eta orain gauden tokian, pista berriz utzi eta eskuinera ( argazkian ez da ikusten) beste mugarri batek esaten digu non sartu basora. Hemendik gora elurra daukagu eta erraketak jarri ditugu. Gure asmoa orain utzitako pistatik jeistea da, baina gero ez dugu hori egingo eta berriz toki beretik jetsiko gara.
Basoan elurra nahiko biguna dago eta aldapa tentea da, baina ondo goaz. Gainera gauean elurra bota du mendian eta polita dago ingurua.

Dena dela, erraketak beharrezkoak, elur dexente baitago.

Basotik atera eta aurrean daukagun malda gero eta tenteagoa igo behar dugu, mendilerrora heltzeko.

Begibistan daukagu Betés-eko "Mallata".

Eta ezkerrean Burrumbalo.

Mallatan. Ea erorita dago dena, bakarrik sarrerako atea eta horma mantentzen dira zerbait. 1910 jartzen du atean.

Mallatatik gora. Behean geratzen da Sobremontea. Atzean erdian Oturia eta bere eskuinean Tozal de Guara, eta ezkerrean Peña Canciás.
Hau da aurrean daukaguna. Mendia txuri-txuria, inongo arrastorik gabe, dena guretzat. Eta eguraldia, oraingoz eusten.

Pinuen adarrak ederki apainduta.

Gabonetako zuhaitza.

Burrumbalo. Tono apalak, baina politak.

Mendilerrora heldu gara. Orain ertza jarraitzea da. Gaur mendi dotorearen itxura du.

Beheko tontor altuenera atera gara eskuinetik ( Facera uste dut dela), eta bagoaz goruntz. Hemen elurra oso ona dago eta erraketak kendu gabe helduko gara gora. Atzean, eskuinean Erata eta Pelopín eta Cotefablo aldea. Atzerago Peña Montañesa eta Cotiella.

Azkenengo palan.

Aurrean Espata ikusten dugu.

Gure eskuinean Santa Elena aldea, Peña Blanca eta zuloan Puerto de Biescas sakana.

Tozal de Guara. Hodeiak gero eta ilunagoak.

Gu goruntz. Haize hotza dabil, baina gustora.


PUNTA BURRUMBALO (2146m). Aurrean, Balposata eta atzerago, Espata, Bacún. Alboan Telera daukagu baina ez dugu ikusten.

Ezin da denbora asko egon tontorrean, haizea eta tarteka elurra hasi baita. Beraz, bagoaz beheruntz.

Cotefablo mendatea aurrean eta Peña Montañesa eskuinean. Erdian Cotiella mendikatea hodei artean.

Tarteka zeru urdina agertzen da. Gozamena elur hau zapaltzea.

Bapatean Peña Parda hasi da agertzen. Telera horren atzean geratzen da. Cachibirizas lepoa.

Peña Parda.


Peña Parda, Cachibirizas lepoa eta Corona del Mallo. Azkenean Telera-ko zerbait ikusten ari gara.

Gure arrastoak ertzean.Gaur asko gustatzen ari zaigu Burrumbalo.

Facera ingurura heldu garenean, berriz beheruntz. Hodeiak Burrumbalon. Pala tentea.

Baina opari politekin.


Mallatan apur bat geratu gara, zerbait edan eta jaten.
Mallata-tik Betés ikusten dugu behean.

Mallata-tik behera, laster sartuko gara basoaren babesean. Beste toki batetik pentsatzen genuen jeistea, baina arrastoa ireki dugunez igotzeko, toki beretik jeistea erabaki dugu.
Hemen haizeak ez du jotzen eta epelago goaz. Elurra hasi da biguntzen.

Igoerako pistaraino lortu dugu jeistea erraketekin. Hor ikusten da lehen aipatutako mugarria. Hau da beraz, igotzerakoan pista uzteko tokia. Orain metro batzuk pistatik eta Betés-eko baliza dagoen tokian, behera zuzenean.
Eta hau da hasieran aipatutako pista uzteko tokia. Gu orain pistara irten eta herrira berehala.

Ukuilua Betés-en

Eliza eta kanposantua.

Aso herriko tximinia eder bat. Sobremonte-ko beste herri bat da eta ezagutzera etorri gara. Hirugarrena Yosa da. Azkenean eguraldiak errespetatu egin digu eta oso gustora geratu gara egin dugu ibilbidearekin. Elurrarekin asko irabazten du inguruak. Azkenean bost bat ordu ibili gara eta 800 bat metroko garaiera-alde gora eta behera. Eta gure etxetik oso gertu. Gauean izango dira elur kontuak...



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina