2018/02/26

CRABIOULES 3102-3107 eta PUNTA MAMY 3048 m.

2011-08-09 Arratsaldeko azken orduan heldu gara Plan de Senarta-ra, bertan afaldu lo egitera. Gaua motza izango da, bihar oso goiz altxatzeko asmoa baitaukagu. Plana, aitari falta zaizkion Crabioules hirumilakoak igotzea eta horretarako semearen laguntza izango dut.
2011-08-10 Goizean goiz, oraindik argitu gabe, gosaltzen gaude Lliterola sakanaren sarreran dagoen aparkalekuan. Ibilaldia luzea izango da, eta garaiz ibiltzea nahi dugu, gero jeisterakoan Tabernés-era joatea nahi dugu eta.


Forcallo-ko txabola. Artzaia martxan dabil bere artalde handiarekin. Lliterola sakanean gaude.

Bidegurutzea. Lliterola-ko zubitik gatoz eta orain, atzean ikusten den Perdiguero aldera goaz. Bideak ez du atsedenik, beti malda oso konstanteak.

Urjauzi politak Lliterolan. Aurretik ez geneun ezagutzen sakan hau eta oso polita iruditu zaigu, baina nahiko gogorra.
Atzean, haranaren beste aldean, Cregüeña lakua kokatuta dagoen zuloa eta Alba mendilerroa, Maladeta-Maldito, Cregüeña-ko orratzak, Aragüells,... Inguru ezagunak!

Lliterola-ko Beheko lakua eta Perdugueret-en hormak bertan erreflexatuta.

Igoera gogorra egin ondoren, Perdiguero-ren azpira heldu gara eta aurrean ditugu gaurko bi helburuak. Azpaldiko ilusioa asetzeko gogoa handia da!

Semearentzat lehenbiziko aldia da inguru honetan, eta gustora ari da, gozatzen.
Lliterola lakua, Pico Royo-Lliterola eta Crabioules-en babesean. Tokia izugarria da, eta oraindik bakarrik gabiltza. Lakua eskuinetik zeharkatuko dugu, ondoren fondoan dagoen Lliterola-ko Behe Lepora igotzeko.

Perdiguero eta Pico Royo-ra doan ertza. Hauek ezagutzen ditugu.

Laku Txurian gure helburuaren azpian. Ezkerrean lepoa eta gero joan-etorrian egingo dugun ertza. Zirraragarria! Ea nola moldatzen garen... oso aereoa baita.

Lepora igotzen harri eta elurguneak tartekatuz. Laku txuria behean geratzen da. Izena ondo ipinita dauka!

Atzean utzi duguna, Lliterola-kolakuak eta Remuñe-ko Ataria ezkerrean.

Lliterola-ko lepoaren beste aldean, Portillón-eko lakua, eta beste ezagun eder batzuk, Pics dera Baquo, Arlaud-Gourgs Blancs, Gourdon, Spijoles,...

Portillón-eko lakua, Gourgs Blancs-Armengaud-Lourde Rocheblave, Gourdon.

Lepotik gora Mamy bretxara igotzen. Gero eskuinera. Hmendik aurrera ea denbora guztian erabili beharko ditugu eskuak. Trepaden erreinua.

Mamy bretxan, Punta Mamy-rekin. Gero egingo diogu bisita.

Lezat- Quayrat gailurreria, Spijoles, Gourdon, Portillón-eko lakua, e.a.
Ikusmena izugarria da. Portillón lakua, Spijoles, Gourdon, Gourgs Blancs,..., eta Bachimala (biharko helburua, dena ondo badoa) eta Vignemale atzean.

Eñaut CRABIOULES O (3102m) tontorrean. Honerarte II eta Ieko igarobide ugari izan ditugu, baina nahiko errazak. Ezkerrean dago bigarren tontorra eta bertara doan ertz dotorea.
Bagoaz bestera. Dena da oso aereoa eta kontu handiz ibili behar da. "Patioa" oso handia da bi aldeetan. Erdian ikusten da bigarren tontorra, eta atzean, Tusse de Remuñe-Rabadá-Navarro-Maupás.

Tarte batzuk Lliterola aldetik egiten dira, ertzaren azpian, baina orokorrean ertza jarraitzea da. Oso espektakularra!

CRABIOULES E (3107m). Hemen ertza erortzen hasten da, Jean Garnier orratza pasa eta Tusse de Remuñe- Rabadá-Navarro-Maupás-era jarraitzeko. Baina hau beste ipuin bat da. Atzean, Maladetak eta Aneto. Eguraldi ezin hobea daukagu. Eskerrak!
Tusse de Remuñe, Rabada
Alba mendilerro guztia, Maladetak eta Malditoak.

Lliteroila-ko lakuen gainean gaude. Kromatismo dotorea.

Crabioules E. tontorrean. Gustora, nahiz eta oraindik itzuli egin behar, baina orain badakigu zer dagoen. Aspaldiko helburua zen hau. Ezkerrean Perdiguero.

Lehenengo tontorrera itzultzen. Orain errazagoa egin zaigu. Ezaguna delako seguruen. Atzean, 2. tontorra, Tusse de Remuñe, Rabadá-Navarro eta Maupás.

"Bavaresa" antzeko igarobidea ertzean.

Lehenbiziko Crabioules-en. Atzean, Perdiguero ezkerrean, Portillón- Seil dera Baquo eta Posets fondoan.

Apunteak eta mapa aztertzen tontorrean.

Bi tontorren arteko ertz zirraragarria. Atzean Maupás.
Mamy bretxara jetsi gara, eta bertan dagoenez, banan banan bere tontorrera igo dugu. PUNTA MAMY (3048m). Ez da zaila, baina bai ikusgarria.

Orain niri tokatzen zait.


Hau da bretxatik daukan igoera. Trepada!


Jeisten, erabat adi.



Lasaitasuna Lliterola-ko lakura jetsi ondoren. Orain beste begi batzuekin ikusten ditugu Crabioules-ak. Mendi bikainak!

Crabioules. Merezi izan du hainbeste itxarotea. Aurretik ez nituen baldintza egokiak aurkitu.

Lliterola-ko laku dotorea, toki benetan ederrean kokatuta.

Jetsiera toki beretik, Lliterola haranetik egin dugu. Aurrean daukagu Cregüeña, Alba, Maladeta, Maldito, Aneto inguru guztia.

Oinak freskatzeko putzua. Ondoren kotxera jetsi, zerbait edan eta jan Benasquen eta Plan, Viadós, Tabernés-era bide luzea geratzen zaigu. Baina gaur egindakoarekin oso gustora goaz. Bihar biharkoak,...

2018/02/17

OITZ 1026 m.


Nola bihur dezakeen elurrak berez mendi itsusia dena mendi dotore eta gogorrean.
2018-02-13 Inauterietako Asteartea. Etxetik Urkiola aldera joateko asmoz atera gara, baina Durangora heltzen gaudela, erabat estalita eta euri-elur itxurarekin ikusi dugu ingurua, eta Oitzen zerbait argiago zegoenez, bertara hurbiltzea erabaki dugu. Garai eta Goiuria lotzen duen errepidetik gora hartu dugu aparkalekuraino. Gorago pista itxita dago kotxeentzat. Pistatik abiatu gara. Nahiko polita dago.

Ingurua. Ordubete egin dugu pistatik, eta tontorraren azpian kokatu garenean, pista utzi, hesia zeharkatu eta erraketak jarri ditugu zuzenean igotzeko gora. Dena dago elurtuta. Ez dugu inoiz ikusi horrela Oitz.
Pista hor behean utzi dugu eta bagoaz goruntz. Uste genuen baino hobeto dago igotzeko.
Zenbat eta gorago, bisutsa eta hotza handiagoak, baina gustora ari gara igotzen. Hau guretzat berrikuntza da.


Heldu gara lehenbiziko eolikoetara. Bisutsa.
Babes apur bat aurkitu dugu aterpe honetan.
Untzillaitz, Mugarra, Leungane aldea zerbait ikusten da.
Basoa zeharkatzen.

Goiko basotxoa oso polita dago.


Tontorrera doan pistara irteten. Pista hemen erabat elurtuta dago, eta ez da inor igaro hemendik.
Haizearen babesean

Goian dauden tramankuloak.
Berehala hartu dugu beherako bidea. Hemen pistatik goaz, baina ez da ikusten.

Laster utziko dugu ikusten ez den pista eta ezkerrera jetsiko gara zuzenean, basora eta aterpe ondora.
Anboto hodei artean.


Irudi dotoreak basoan.


Igoerako palaren bila. Udalaitz agertu da.

Iturzurigaina inguruko eolikoak. Taiga dirudi...

Zuzenean pistara eramango gaitun palan. Alluitz-Anboto aurrean.

Untzillaitz, Mugarra-Leungane.

Pala jeisten zuzenean. Igoerako zetak alboan utziko ditugu. Eskerrak erraketei.


Lerro desberdinak elurretan.

Gure arrasto xelebreak urrutitik ikusita, pista erdia jetsi ondoren.

Pistako pinadien artean oso dotore agertu zaigu Untzillaitz.
Garaiko baserriak.
Alluitz-Anboto Garaitik ikusita.

Ibilaldiari bukaera egokia ematen Garaiko Herriko Tabernan, Oitz-eri begira nola ez. Inprobisatutako irteera, baina gustora utzi gaituena. Gutxitan aurkituko dugu mendia horrela.