2017/03/28

MENDAUR eta MENDIEDER Sunbillatik

2017-03-26 SUNBILLA. Goizeko 9:30ak dira. Gauean ordu aldaketa izan da, eta goiz altxatu gara etxetik hona etortzeko. Hodeiak daude, baina aterri. Bezperan bota zituen bota beharrekoak.

Elizako arkupetatik Ramon Latasa aizkolariari eraikitako oroitarria.

Zubi dotorea.

Ibai ertzeko etxe ederrak.

Ibilbideak ez du misterio handirik. GR baten marka zuri-gorriak jarraituko ditugu. Nahiz eta Nafarroako Mendian liburua ekarri, ez diogu jaramonik egin bertan agertzen den ibilbideari, eta GRa jarraitu dugu. Mendaur auzora lehenbizi.

Herria behean uzten ari gara.

Begibistan ditugu bi tontorrak.

Perretxiko erraldoiak baserri eder honen lurretan.

Hauek dira azkenengo baserriak. Atzean, Oteixon mendia.

Honeraino pistak jarraitzen etorri gara. Hemendik gora baso dotorean sartuko gara. Guretzat ibilbidearen zati politena.

Basoko irudiak. Errekatxo asko datoz, eta urjauzi txiki dotoreak sortzen dituzte.

Nahiz eta biluzik egon pagadia, gozamena da bertatik ibiltzea.


Txabola bat bidean. Barrutik txukunduta dago eta koltxoi bat ere badu gaua igarotzeko.

Bustitza lepoaren azpian gaude, eta ezkerrean daukagu Mendaur eta geratzen zaigun aldapa tentea.

Lepoaren azpian dagoen iturria.

Bustitza lepoa eta mendizale talde handia Mendiederrera igotzen.

Tontorrera heltzeko eskailera hauek igo behar ditugu. Belauniko...?

MENDAUR (1131m). Haize bortitza dabil goietan. 30 urte igaro dira hemen egon ginenetik. Bazen ordua berriz etortzeko.

Ituren aldea.

Tontorreko Trinitate baseliza.

Baseliza. Eskuineko aldean aterpe bezalakoa dauka. Bertan egon gara zerbait jan eta edaten, eta bagoaz beheruntz. Iparraldeko mendizale tropela ari da heltzen.
Bustitza lepoan dagoen zutarria eta Mendaur.

Mendiederrera igotzen goazela, horrela ikusten da Mendaur.

Bigarren tontorrera heltzen. Mendaur atzean.

Arantza herria. Hortik etorri dira iparraldekoak.

MENDIEDER (1074m). Izena horrelakoa du...

Mendaurreko urtegia. Hortik dator Itureneko ibilbidea.

Berriz Bustitza lepoan. Igoerako bidetik egingo dugu jetsiera Sunbillara.

Pagadian.


Beste txabola bat.

Lehengo baserriak, baina artaldearekin orain.

Goizean igo dugunean, ez zeuden lora guzti hauek.

Eguzkiak apur bat berotu duenean, ederki loratu dira zelaiak.

Eta bost ordu t'erdi inguru ibili ondoren heldu gara Sunbillara.

Hasierako irudi berbera, baina beste argi batekin. Hirurak dira.
Eta hau da liburuan genuen mapa, baina paso egin duguna. Berdez markatutakoa egin dugu. Duela 30 urteko historioak gogoratze aldera...

2017/03/22

CORDEL 2043 mt, IJAN 2084 mt, CUENCAGEN 2032 mt, CUETO DE LA HORCADA 2104mt. ALTO CAMPO.

2017-03-18 Herritik goiz atera ondoren, goizeko 9:15ean Brañaviejan gaude (Alto Campoó). Eguraldi bikaina, baina elur gutxi. Hau da Cuchillón-ek duen itxura. Gu beste aldera goaz. Pioleta eta kranpoiak hartu ditugu, eta gainontzeko neguko tresnak kotxean geratu dira.

Cuchillón ibilbidea


Gazteentzako Ostatuaren ondoan ateratzen den pista hartu dugu eta bera jarraituko dugu eskuinera, Cueto de la Horcada-ren ezpitik. Gaurko lehenengo helburua, Pico Cordel, begibistan daukagu.

Bapatean, orein taldea agertu zaigu txiler artetik.

Reinosa aldera begira. Behelainopean dago.

Jarraituko dugun pista eta Cordel mendia. Elur oso gutxi dauka.


Valdecebollas.

Tarteka elurguneak ditugu, eta oraingoz oso gogorra dago. Erdian ikusten den lepora igo behar dugu, gero Cordel-era igotzeko.

Pista hemen bukatzen da. Txabola bat dago ertzean. Hau da Iján eta Cordel mendien artean dagoen zirkoa. Markatutako bidetik igoko dugu lepora.

Cuencagén ezkerrean eta Iján eskuinean. Hor elur gehiago dago. Gero, hor goitik joango gara.

Elurguneren bat lepora bidean.

Pista non bukatzen den ondo ikusten da. Atzean, Cotomañinos eta Cueto Mañin, Valdecebollas eta Cuchillón-en artean dagoen mendia.

Lepotik gora, dauden elurguneak baliatuz.

Tontorrera heltzen. Behean, Alto Campoó-ko Abiada herria.

PICO CORDEL.

Saja-ko haranak eta Peña Sagra mendikatea.

Tontorrean. Ordubete eta hiru ordu laurden behar izan ditugu, lasai.

Eskuinean, Cuencagén eta Cueto de la Horcada, Peña Prieta ingurua atzean, Tres Mares eta Curavacas.

Europako Mendiak.

Tontorretik jeisten. Orain ere elurguneak baliatuz. Elurra oso egoera onean mantentzen da.

Aurrean daukagu Peña Iján. Ertzetik igoko dugu.

Lepoan, Cordel mendiarekin. Nahiz eta neguan egon oraindik, udako giroa daukagu. Kostaldea hodeipean ikusten dugu.

Iján-era igotzen ertzeko elurguneetatik.


Tontorrera heltzen. Atzean, Cordel eta Liguardi.

PEÑA IJAN.

Europa Mendiak. Erdiko eta Ekialdeko mendikateak.

Iján-etik, gaurko gure azkenengo tontorra Cueto de la Horcada eta Saja aldera dituen korridore eta hormak.

Iján atzean utzi eta Cuencagén-era goaz. Ezkerreko korridore horretatik igo behar dugu, eta hasi gara pentsatzen elur izoztua aurkituko dugula.

Korridorera sartzen. Hemen kranpoiak ipiniko ditugu. Elurra, uste genuen bezala, oso gogorra dago, eta nahiz eta tarte oso handia ez izan, horretarako ekarri ditugu. Beraz,...

Horrela ez dago arazorik. Atzean, Picos de Europa.

Cuencagén-en goiko lautadara irteten. Behean, lepoa.

CUENCAGEN. Atzean, Iján eta Cordel.

Orain, mendilerroa jarraituz, Paso del Cuquillo-ra jetsiko gara.

Eta Cuquillo igarobidetik, Cueto de la Horcada-ra igoko dugu. Hauek dira Saja aldera dituen hormak.

CUETO DE LA HORCADA, gaurko laugarren tontorra. Behean daukagu, Paso del Cuquillo eta aurreko hiru mendiak parean. Gero, jeisteko Cuquillo-ra jetsiko gara, eta hortik zuzenean goizeko pistara.

Tontorraren azpian dauden hormak. Elurra erortzen zegoen.

Arrastoak hormen azpian. Hemengo korridoreak igotzen dituzte..., ez dakit tenperatura hauekin zelan egongo diren.


Goian ikusten da Cuquilloaren igarobidea. Orain, elurguneak baliatuz, berehala jetsiko gara pistara.

Ura eta erreka txiki ugari daude. Elurra urtzen ari da.

Eta bost ordu baino zerbait gehiago egin ondoren bukatu dugu ibilbidea Brañaviejan. Hor daude gaurko lau tontorrak. Oraindik irekita dago eski estazioa, baina egoera nahiko eskasean. Bazebilen jendea baina inongo jendetzarik gabe. Guk orain, bokata bat jan Espinilla herrian, eta gero lasai, herrira itzuli. Beste egun dotore bat.