MENUA

2017/09/09

PICO ANAYET 2574 mt

 Anayet sumendi zahar bat.
 Klasiko bat!

2017-07-31 San Inasio eguna. Goizeko 7:30etan honela agurtzen gaitu Corral de las Mulas-en dagoen Aramon-en hesiak... Hainbat aldiz igo ditugu Anayet eta bere inguruko tontorrak, baina uda garaian aspaldi ez gara egon. Gaur goiza bakarrik daukagu ibiltzeko, eta luzea ez den ibilaldi hau pentsatu dugu egitea. Dena oso ezaguna denez ez dugu azalpen askorik emango.

Errepidea eski-estazioraino, ikuspegi eder honekin.

Culivillas sakanaren bila orain.



Sakan hau jarraitu behar dugu, Anayet-eko lakuetara igotzeko.

GR 11ri jarraituz.


Lakuetako lautadara heldu eta hor daukagu Anayet parean.
Hemengo irudi klasikoak. Lakua eta Midi d'Ossau.

Klasikoa, tipikoa,..., eta nahi dugun guztia baina ez gara aspertzen horrelako irudiekin.
Anayet.

Beti harritzen gaitu mendi hauek daukaten kolore multzo ederra.


Anayet-era hurbiltzen.




Bi Anayet-en arteko lepora igotzen.

Behin lepoan, eskuinera hormen azpira heltzeko.

Midi beti dago ikusgai.

Hormen azpira heldu ondoren, guk nahiago izaten dugu ezkerretik doan trepada egitea ertzera ateratzeko. Hasierako metroak dira bertikalenak baina trepada erraza da. Katea eta tximinia normala baino gehiago gustatzen zaigu hau.

Zati bertikalena igo ondoren. Orain zati errazak daude ertzera irteteko. Mugarriak ere badaude.

Siempreviva politak ere bai.

Tontorraren ezkerrean ateratzen da ertzera. Bertatik, Izas-eko Las Negras lakua ikusten dugu.

Ertza ere erraza da, gozatzeko tokia.

Anayet-eko lakuak tontorretik.

ANAYET (2574m). Eguraldi bikaina eta oraindik ez da heldu mendizale askorik. Beraz, lasaitasunean gozatu dugu momentua.

Beheruntz, toki berdinetik.

Behin hormen azpian, talde bat hasi da igotzen gu ibili garen tokitik. Dena dela, gehienak katetik eta tximiniatik ibiltzen dira.

Goian ikusten dena da zati bertikalena, baina ondo hartuta, ez dauka arazo handirik.

Hor ikusten da ezkerrean guk jarraitutako bidea eta goiko ertza. Katea, eskuineruntz dihoa.

Lakuak, Infiernoak, Garmo Negro, ...

Hor goian ginen duela gutxi.


Lautadan.



Culivillas sakanean lirio urdin ugari daude, baina lirio txuria ikustea ez da hain arrunta.


Sakanetik behera goazela hau da aurrean ikusten duguna, Balaitús-Frondiellas. Katedral ederra.


Txillarra. Eguerdiko hamabi t'erdietarako Corral de las Mulas-en gaude. Ibilaldi polita eta guretzat oroimen asko dituena. Era desberdineko bizipen ugari izan ditugu paraje hauetan...
                                                               O R O I M E N A K
1990 Haurdun
1991 Aitxitxekin.
1991
2001
2001-11

2006-12...





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina