MENUA

2017/08/01

FONT BLANCA 2903mt Rialb Arana-tik

2017-07-16 El Serrat-etik gora dagoen Sorteny-ko aparkalekuan gaude. Baina gaur ez gara Sorteny haranera, Rialb-ekora baizik. Rialb-eko harana ezagutu eta Font Blanca mendira igotzea da plana. Eguraldi ederra gaur ere.

Irteeran dagoen informazioa. Gu Rialb aterpearen ondotik joango gara, baina ondoren Port de Siguer-eko bidea utzi eta ezkerrera hartuko dugu, Rialb harana jarraituz.

Hasiera basotik da, errekaren ondotik eta dena loraz beteta. Dotorea!



Basotik atera ondoren, harana zabaldu egiten da. Bidea oso erosoa beti.

 Font Freda bide ertzean aurkituko dugu. Izena ondo ipinita dauka.
Rialb-eko aterpe irekia Pic del Port de Siguer-en azpian. Orain ez gara hurbilduko bertara. Jeisterakoan joango gara.

Errekaren beste aldera pasako gara.

Bidea oso ondo markatuta, beti bezala. Oraindik bide berdina da bai Rialb-era eta bai Siguer-era joateko.


Lirioak.

Errekaren ezkerretik (igoerako norabidean). Hor aurrean aurkituko dugu bidegurutzea.

Gu ezkerrera, Portella de Rialb-era. Egun guztian, gu bakarrik joango gara horruntz. Gainontzeko jende guztia, Siguer mendatera eta Bleu lakura joango da.

Gaur ere ilargia daukagu lagun.

Rialb haranaren gainean daukagu Font Blanca mendia, gure helburua. Ezkerrean antzematen den lepora heldu behar gara lehenbizi.

Erdian dago Portella de Rialb. Bere ezkerrean Besalí mendia, eta eskuinean Font Blanca-ren ertza.

Nahiz eta aldapa tentea egon toki batzutan, gozamena da haran honetatik igotzea, lora ugari baitaude eta ura beheko partean.

Rododendro batzuk ere loratan irauntzen dute oraindik. Marka horiak izango ditugu lagun tontorreraino.

Ilargia Rialb lepoaren gainean.

Lepotik atzera begira, igo dugun Rialb harana, eta Port de Siguer mendatea eta Thoumasset mendia.

Lepoaren beste aldean Ordino Arcalís eski-estazioa eta Pic de Cataperdís, Medacorba aldea, Pic de Lavans (erdiko piramidea), e.a.

Lepoko harkaitz batean dago margotuta (2509m). Ordino-ko errepidetik igoera zuzena dago hona.

Rialb lepoa eta Besalí mendia atzean utzi, eta ertzaren azpitik zeharkaldia egiten, marka horiak jarraitzen beti.

Zeharkaldiaren ondoren, lepo horretara igo behar dugu. Hor malda handiagoa da.

Baina bidezidorra dago eta ondo igotzen da.


Eta aurrean daukagu Font Blanca-ren azkenengo zatia. Ea 200 metroko aldapa tentea, baina oso ondo marratutako bidezidorrarekin.

Eskuinean, Port de Siguer, Bleu laku ederra eta Thoumasset mendia.
Eta FONT BLANCA tontorrean dagoen tramankulua (2905m). Ez da izango aurkituko dugun azkena. Bertan zeuden katalan batzuk esan zigutenez, Ordino-ko kirol dendak edo bultzatuz, 5 edo 6 tontorretan jarri dituzte horrelakoak, eta ez dakit 4 argazkirekin edo (noski, in situ egindakoak), opariren bat ematen omen dute... Beste promozio bat!

Ezkerrean, nahiko gertu daukagu Tristaína mendia, Ordino-Arcalís gainean. Atzean, Pica d'Estats.
Semearekin Tristainan 1999an. Oroitzapenak!

1999an Tristainan.

Frantzia alderuntz, Estany del Roig eta Gnioura urtegia.

Estanys dels Llaciers.
Pic  Estanyó eta bere lakua. 2012an, lakua inguratzen duen zirko guztia egin genuen. Beste ibilbide eder bat.

Eta aurrekoaren ondoan, Pic de la Serrera, 2900 metro baino gehiago dituzten seietatik orain falta zaiguna. Beraz, biharko plana eginda dago!



Eta bagoaz beheruntz. Goiko aldapa latza jetsi dugu.

Jetsiera igoerako toki beretik egingo dugu. Rialb haranean.


Lehen esan dugun bezala, bakar bakarrik ibili gara haran honetan.



Rialb aterpera etorri gara, ur freskoa hartu eta kerizpe apur baten bila.


Aterpea, atzoko Pla de l'Estany-koaren berdina. Bi alde ditu, bata itxia eta bestea irekia, txukuna eta garbia.


Haranaren beheko aldea.


Gaurko ibilbidea. Guztira 7bat ordu ibili gara, atsedenak ere kontutan hartuta. Ordino-Arcalísetik dauden ibilbideak laburragoak dira, baina guk Rialb harana ezagutzea nahi genuen, eta benetan merezi duela uste dugu. Bihar arte!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina