MENUA

Joan Menu behera:

2017/04/13

ACHERITO 2374 mt, Linzatik. Abiapuntura itzultzen.

2017-04-08 Orain dela 40 bat urte, Piriniorako lehen irteerak egiten hasi ginenean, hau izan zen gure inguru bisitatuena. Azken urteetan ibili gara Zuriza eta Linza aldean, baina Acherito eta Chinebral aldera urte asko dira ez garela itzuli. Gaur, hutsune hori betetzera goaz. Isaban gaua igaro ondoren, Zurizatik pasatzerakoan Ezkaurre agurtu dugu.


Ezkaurre, lehen eguzki izpiekin.

Goizeko 8etan LINZAn gaude. Itzalean, hotza oraindik. Aterpean gosaldu ondoren, prest gaude "Zaldiaren Igarobidera" igotzeko.

Foya de los Ingenieros-etik igota daukagu Acherito, baina gaur goiko bide arruntetik joango gara. Gainera oraindik ez dugu erabaki nora igoko dugun, Acherito edo Chinebral-era. Biak ala biak ezagutzen ditugu, beste 3-4 aldiz egonda bait gaude bietan.

Paso del Caballo. Linzatik Gamuetara igarotzeko bidea.

Baliza hauek Gamuetako basora joateko dira. Guk ezkerrera hartuko dugu, basoan sartu eta Paso del Oso-ra heltzeko.

Basora sartzen. Lilipa ugari.

Basoan elurra zapaltzen hasiko gara. Erraketekin goaz, goian elur asko dagoela badakigu eta.

Argi dotoreak goizeko ordu hauetan.

Basotik irteten.

Lakartxela mendia.
Paso del Oso-ra heldu gara eta Lapakiza Linzola daukagu parean, Linza lepora doan bidearen gainean.


Eskuinean, Ralla de Alano eta Espelunga. Alano mendikatea.

Linza lepora doan bidearen azpian dauden urjauziak.
Plana de Diegon. Hemendik aurrera elurra zapalduko dugu. Oraindik, oso ona dago, gogorra, eta gustora goaz ezer gabe. Atzean, Lakartxela-Otsogorrigaina-Orhi.

Plana de Diego-ra igotzeko dagoen aldapa tentean. Hemen ez dago elurrik. Atzean, Txamantxoia, eta atzerago, Lakartxela eta Orhi, besteak beste.
Hiru Erregeen Mahaia eta Table.

Plana de Diego-ren bukaeran. Ezkerrean Petretxema, erdian Acherito eta eskuinean Chinebral. Hemen gaude nora joan erabakitzen. Acheritoren pala erabat elurtua ikusten dugu eta bertara heltzeko sakongunea ere bai, beraz horra joatea erabaki dugu.
Chinebral-en azpiko sakongunera jeisten, bata kranpoiekin, eta bestea erraketekin.

Sakongune hau igaro behar dugu Acheritoren pala azpira heltzeko. Elurra oso ona dago, gogorra.



Gero eta hurbilago. Zuzenean joan beharrean, eskuineko muinora igoko dugu, hortik Huerto de Acherito lepora heltzeko. Aurretik hiru mendizale besterik ez doaz, eta atzetik oraindik ez dator inor.
Huerto de Acherito lepotik, Oza, Acherito lakuaren ingurunea, Castillo de Acher, Bisaurin, Agüerri, Aguas Tuertas aldea,...

Huerto de Acherito lepoa behean utzi eta palan gora goaz. Hemen ere elur oso ona kranpoiekin igotzeko. Malda handia dauka, baina ondo igotzen da.
Behin goiko ertzera heldu, ikuspegia asko zabaltzen da. Hemen, Chipeta-ra doan ertza, eta bere gainean, eskuinean, Rincón de Alano eta gainean Peñaforca, eta ezkerrean, Lenito.


Chinebral de Gamueta. Gaur gertutik agurtuko dugu, baina beste batean bisitatuko dugu.

Plana de Diego-tik lepora egin dugun ibilbidea.

Ansabère-ko orratzak.

Eguraldia bikaina, beroegia akaso. Ikuspegiak izugarriak.

Petretxema, Anie atzean, Mahaia eta Table eta Pène Blanque. Lescún-eko parajeak.
Aurrean zetozen hiru mendizaleak tontorrean, grabaketak egiten.

Lakartxela, Otsogorrigaina eta Orhi denen gainean.

Tontorrean. Gozatzeko tokia.
Pala oso azkar jeisten da, elurra oraindik ona baitago. Gu behean gaudela, mendizale gehiago doaz palan gora, eskiekin ere batzuk.
Izerditan blai egin dugu itzulera sakongunetik, orain eguzkiak gogor berotzen baitu. Elurra ere igoeran baino bigunagoa dago eta erraketak ondo etorri zaizkigu hori dena zeharkatzeko.

Plana de Diego-ra heltzerakoan erraketak kendu ditugu, toki batzutan elurrik ez baitago.


Azkenengo elurguneak jeisten.

Linzako urjauziak.

Eta basora sartzen berriz. Eskertuko dugu honen babesa, nehiz eta hemen ere bero egin. Orain elurra erabat bigunduta dago.

Udaberria.

Eta Zaldiaren Igarobidean berriz. Hemendik Linza-ra berehala jeisten da. Zazpi bat orduko ibilaldia egin dugu, baten baten belaunak kexatu dira baina irriparretsu bukatu dugu txangoa. Egun ederra.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina