2017/03/28

MENDAUR eta MENDIEDER Sunbillatik

2017-03-26 SUNBILLA. Goizeko 9:30ak dira. Gauean ordu aldaketa izan da, eta goiz altxatu gara etxetik hona etortzeko. Hodeiak daude, baina aterri. Bezperan bota zituen bota beharrekoak.

Elizako arkupetatik Ramon Latasa aizkolariari eraikitako oroitarria.

Zubi dotorea.

Ibai ertzeko etxe ederrak.

Ibilbideak ez du misterio handirik. GR baten marka zuri-gorriak jarraituko ditugu. Nahiz eta Nafarroako Mendian liburua ekarri, ez diogu jaramonik egin bertan agertzen den ibilbideari, eta GRa jarraitu dugu. Mendaur auzora lehenbizi.

Herria behean uzten ari gara.

Begibistan ditugu bi tontorrak.

Perretxiko erraldoiak baserri eder honen lurretan.

Hauek dira azkenengo baserriak. Atzean, Oteixon mendia.

Honeraino pistak jarraitzen etorri gara. Hemendik gora baso dotorean sartuko gara. Guretzat ibilbidearen zati politena.

Basoko irudiak. Errekatxo asko datoz, eta urjauzi txiki dotoreak sortzen dituzte.

Nahiz eta biluzik egon pagadia, gozamena da bertatik ibiltzea.


Txabola bat bidean. Barrutik txukunduta dago eta koltxoi bat ere badu gaua igarotzeko.

Bustitza lepoaren azpian gaude, eta ezkerrean daukagu Mendaur eta geratzen zaigun aldapa tentea.

Lepoaren azpian dagoen iturria.

Bustitza lepoa eta mendizale talde handia Mendiederrera igotzen.

Tontorrera heltzeko eskailera hauek igo behar ditugu. Belauniko...?

MENDAUR (1131m). Haize bortitza dabil goietan. 30 urte igaro dira hemen egon ginenetik. Bazen ordua berriz etortzeko.

Ituren aldea.

Tontorreko Trinitate baseliza.

Baseliza. Eskuineko aldean aterpe bezalakoa dauka. Bertan egon gara zerbait jan eta edaten, eta bagoaz beheruntz. Iparraldeko mendizale tropela ari da heltzen.
Bustitza lepoan dagoen zutarria eta Mendaur.

Mendiederrera igotzen goazela, horrela ikusten da Mendaur.

Bigarren tontorrera heltzen. Mendaur atzean.

Arantza herria. Hortik etorri dira iparraldekoak.

MENDIEDER (1074m). Izena horrelakoa du...

Mendaurreko urtegia. Hortik dator Itureneko ibilbidea.

Berriz Bustitza lepoan. Igoerako bidetik egingo dugu jetsiera Sunbillara.

Pagadian.


Beste txabola bat.

Lehengo baserriak, baina artaldearekin orain.

Goizean igo dugunean, ez zeuden lora guzti hauek.

Eguzkiak apur bat berotu duenean, ederki loratu dira zelaiak.

Eta bost ordu t'erdi inguru ibili ondoren heldu gara Sunbillara.

Hasierako irudi berbera, baina beste argi batekin. Hirurak dira.
Eta hau da liburuan genuen mapa, baina paso egin duguna. Berdez markatutakoa egin dugu. Duela 30 urteko historioak gogoratze aldera...

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina