2016/09/29

MACIÉDOME 1903mt Pendones-etik. REDES

2016-08-24 PENDONES. Campo de Caso-tik Tarna mendatera doan errepidean, ezkerrera hartu behar da hona heltzeko. Errepide-bidea Hau da abiapuntua, Redes aldetik, besteak beste Tiatordos eta Maciédome mendiak igotzeko. Tiatordos-en egon ginen duela urte batzuk, eta gaur Maciédome-ri tokatzen zaio. Aparkalekutik, metro batzuk egin behar dira atzera, eta jeisten ezkerrera dagoen pista bat hartu, GR baten markekin. Ibilbide zirkularra egiteko asmoa daukagu, Corona mendiaren eskuinetik igo eta Foz del Congostín-etik jetsi.


Txabola pista ondoan. GRa Vega Baxu-ra doa. Guk lehenago utziko dugu.

Ezkerrean daukagu Tiatordos, eta bertara igotzeko zeharkatu behar den Foz del Palombar.

Beste txabola bat ezkerrean. Hemendik gutxira utziko dugu pista, baso horretara sartzeko.

Hau da pista uzteko tokia,  ezkerrera. Mugarri bat dago enborraren gainean.

Bide dotorea eta oso ondo markatua basoan.

Llongar artegira heldu gara. Txabola bakarra bidean bertan. Laster aterako gara basotik.

Basoa bukatzen denean, bidea estutu egiten da, baina oso nabarmena da beti sastraka artean. Corona mendiaren magalean gaude.

Atzera begira, Pociellu ibarra eta Cantu l'Osu mendia. Redes-eko beste mendi ezagun bat.

La Senda eta La Carasca mendiak Pendones gainean.

Bide sigi-sagatsua Coronas mendiaren magalean dauden harkaitz azaleratzeak ekiditzeko.

Hurrengo artegira heltzen ari gara.

La Llana Fresnu artegia, izen bereko lepoan. Hemendik aurrean daukagu Maciédome, baina eguzkia gainean dauka eta ezin dugu argazkirik atera.

Llana Fresnu-tik arku bat bezala egingo dugu, altuerarik irabazi gabe.

Atzera begira, Llana Fresnu lepoa eta Pociellu ibarra eta Cantu l'Osu.

Harkaitzen arteko pasabide dotorea igarotzera goaz.

Zeharkatu ondoren, atzera begira. Txabola baten aztarnak ere daude harkaitzei atxikituta.

Llana Fresnu-tik egin dugun ibilbidea ikus daiteke.

Halako batean eta zuhaitz baten azpitik lortu dugu Maciédome ateratzea.

Collau Llago artegi eta lepora heltzen.

Lepo horretako txabolak, denak erortzen. Pena bat! Hona heltzen da Congostín arroilatik datorren beste ibilbidea, gero jeisteko erabiliko duguna.

Behatoki ederra da Tiatordos ikusteko. 
Tiatordos-eko ibilbidea

Llago lepotik jarraituko dugun ibilbidea Maciédome-ra. Hau da bide arrunta, eskuineko maldetatik ertza hartu eta gora. Jeisteko ezkerreko ertza jarraituko dugu, apur bat zailagoa, baina erraza.


San Isidro mendateko mendiak, Torres, eta eskuinean Cascayón, Ubales lakuaren gainean
Torres-eko ibilbidea.

Llago lepora igotzeko jarraitu dugun bidea.

Maciédome-ren hormen azpira igotzen, ondoren eskuinera joateko.

Maciédome-ren maldetan, eskuineko ertzera heltzeko. Atzean, Llago lepoa eta Senda, Carasca eta Campigüeños mendiak.

Aldapa gogorra dago, baina zailtasunik ez.

Ertzean gaude. Atzean, Mampodre mendikatea eta Tarna-ko mendiak.

Tontorretik gertu. Bidezidorra dago goraino.

MACIEDOME (1903m).

Campigüeños eta Tiatordos.
Collau Zorru aurrean, Beza eta Canto Cabronero ondoren eta atzean, ezkerrean, Cornión-eko Peña Santa, Torre del Torco, Enmedio, Torre Santa Maria,e.a. Eskuinean, Gildarrera doan mendilerroa eta Torre Cerredo.

Recuencu eta Zorru

San Juan de Beleño herria eta Ponga-ko basoak eta Pierzu eta Carria mendiak.

Atzean Recuenco eta Cornión-eko tontorrekin.

Mampodre eta Tarna-ko mendiekin.

Maciédome artegia tontorreko hormen azpian. Hau Sobrefoz aldera geratzen da.

Jetsiera ipar ertz honetatik egingo dugu Llago lepora.

Egia esanda ez da beti ertza jarraitzen. Batzutan ezker aldera jeisten da, ertzeko pasarte batzuk ekiditzeko.

Ertzeko orratz batzuk ekiditzen. Bidezidor modukoa dago eta mugarri batzuk noizbehinka.

Beste batzutan ertzetik ibili behar da. Toki aereo batzuk ditu, baina ez da zaila.


Momentu batzutan eskuak erabili behar dira, baina arazorik gabe.

Ertza utzi eta azkenengo jetsiera gogor bat geratzen zaigu.

Jetsi berri dugun ertza. Tontorra ezkerrean geratzen da.

Maciédome eta Ipar Ertza. Dotorea.

Tiatordos.

Recuenco-ko txabola goitik ikusita. Laster jetsiko gara bertara.

Llago lepoan gaude berriz ere. Lehen ezkerretik etorri gara eta orain eskuinetik jetsiko gara, Recuenco artegira eta Congostín Arroilara.


Lepoa baino apur bat beherago dagoen iturria. Ur freskoa.

Bide oso polita Cascayal del Llagu-n, Recuencora jeisten.

Basoa harkaitzezko ertzak babesten. Kuriosoa!


Recuenco artegiko iturria. Ur fresko eta ona.

Zaldiak zuhaitzen babesean iturri ondoan.

Recuenco artegiko txabola zahar bat. Dena harriz osatua. Gainontzekoak erorita daude.

Hau berria da.

Congostín Arroilera jeisten pagadi eder batetatik.

Kobazulo kuriosoa Arroileko hormetan.

Arroiletik irteten. Atea ondo lotuta dago eta ertzetik igaro behar.

Hortik atera gara, Foz del Congostín. Txikia, baina dotorea.

Atzera begira, ondo ikusten da Congostín Arroila eta basoa. Hortik aurrera, pista bat hartzen da herriraino. Tiatordos-eko bidearekin egiten du topo eta gero Pendones-era jarraitzen du.


BEZANES. Tarna-ko errepidera irten eta Campo de Caso-runtz joaten berehala dago herri hau. Taberna zahar bat ikusi dugu zabalik, eta pentsatzen ez zutela gauza askorik izango, izugarrizko bazkari-merienda egin dugu bertako produktuak dastatuz. La Bolera da tabernaren izena.

Herriko taberna autentikoa, garai batean Elgoibarren "Potxoka" bezalakoa.

Ezkerrean herriko gizon bat eta eskuinean Caleao herritik gora txabola batean bizi den artzaia. Izugarrizko solasaldia izan dugu beraiekin. Gai asko ikutu ditugu, artzaien mastinak, otsoak eta Administrazioarekin dituzten kexak hildako abereen ordainketen gatik, euskaldunok "la letxe" garela, "rapazina"... Azkenean bi ordu baino gehiago eman ditugu bertan eta artzaiak trago batera gonbidatu arte ezin izan gara joan. Oso gustora egon gara eta egunari "toke" berezia eman dio.

Gero kotxea hartu eta Cangas de Onis eta Covadonga artean dagoen La Riera herrira etorri gara.

Herriko ostatuan egingo dugu lo. Gazte giroa...


Gauean ekaitza izan da eta hurrengo goizean lorak ur tantaz apainduta agertzen dira.

2016-08-25 gaur atseden eguna hartu dugu eta poliki poliki etxera itzultzen hasi gara. Baina askotan egiten dugun bezala, Llanes baino lehenago dagoen Celorio herrian geratu gara eta hondartzara etorri gara. Hainbat aldiz geratu izan gara hemen, aparkatzeko ez da egoten arazorik, hondartza lasaia eta polita,..., gustatzen zaigu.

Hondartzatik alde egin ondoren, Villamar jatetxean eguneko menua jan dugu. Hau ere gustatzen zaigu. Ondoren, presarik gabe, herrira. Hau izan da abuztuko azken abentura.