2016/11/28

OLLIDE-IRUELORRIETA-BAIZA-SAN ADRIAN Urbasa Mendilerroan. Lizarragatik



2016-11-28 Bezperan Aitzgorrin elurrarekin eta zuloekin liskartu ondoren, gaur Lizarraga mendatera etorri gara, beste batzutan bezala plan zehatzik gabe. Espero genuen baino elur gutxiago dago hemen. Mendatetik irten eta Ollide ertzera igo dugu. Parean daukagu Beriain eta Dorrau bere oinean.

Ertzetik ibiltzea pistatik joatea baino askoz interesgarriagoa da. Putre ugari dabil eta bat elurrezko korridoretik gora doa. Horrek ez du behar neguko materialik...

Beste hauek zelataldia egiten.

Lizarraga aldea eta Malkasko eta Iturgaieneko Trinitatearen ingurua.

Beriain. Eskuineko ertzetik igoera polit eta desberdina dauka. Beriain fajatik

Ollide Haitzetan gaude. Ertzeko tontor guztiak igotzen eta jeisten joango gara San Adrianeruntz.

Baina halako batean ezagutzen ez genuen arku natural eder batekin egin dugu topo.
Portupekoleze izena dauka.

Toki ederra da.

Arkua eta lezea.


Sakana aldera dauden amildegien gainean.
Unanua herria haranean.

Ollideko Haitzak.

Haitzetako baten tontorrean, Beriain eta Aralarreko Mikel Deunari begira.
Gora eta behera inguruaz gozatzen.
Ollideko haitz nagusiaren bila.

Dorrau eta Beriain.
Beste putre bat adi zelatan.

Putrea bere hegaldi dotorean.

Ollideko Haitz nagusia.

Bere tontorretik San Adrian tontorra eta baseliza.

San Adrianera igo baino lehenago behera jetsi gara eta baso eder honetatik Baizara hurbiltzen goaz.

San Adrian atzean utzi eta Baizara igotzen. Urte asko dira ez garela ibili inguru hauetan. 1988.urtean mendiko bizikletekin ibili ginen. Orduan oraindik bizikleta gutxi ikusten ziren mendian.
1988an




Baizara heltzen.

BAIZA edo MAIZAko buzoia (1182m).

Aratz, Aitzgorri, Anboto,..., eta Etzegaratera doan errepidea.

Tontorrean gustora. Beriain beti laguntzen.

Baizatik atzera egin eta San Adrianera goaz ertzetik.

Lizarraga herria gure azpian geratzen da.

SAN ADRIAN (1114m).

Baselizari bisita bat egitera.
Eguzkitan zerbait jan ondoren, Lizarraga mendatera itzuli gara, pista jarraituz. Pasiara polita egin dugu azkenean.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina