2016/11/28

TXAMANTXOIA 2012-07-28

























GR 11 PANTICOSA-BUJARUELO

2015eko abuztuaren 16a. Goizeko 8etan Panticosako Bainuetxean. Plana, GR11 jarraitzea Bujaruelora. Izas bakarrik doa, baina eguraldi ona dago iragarrita eta Baciás leporarteko bidea ezaguna du. Gero, markak jarraitzea izango denez..., aurrera! Ni, bestalde, kotxez Bujaruelora eta gero handik gora, heltzen naizen tokira. Ea elkartzen garen!

Brazato urtegira igotzen noala, ikuspegi ederra dauzkat.
Brazato Alto-ko lakuetan. Labaza tontorrak. Erdiko lepo horretatik ere ibilita gaude beste irteera batean.
Ara sakanera jeisten pare parean daukagu Vignemale mendikatea.

Jetsitako harana.


Vignemale eta Cerbillona-ren azpian.

Orain Ara haranetik beheruntz.

Cerbillona-Montferrat.


Atzean, Oulettes lepoa, Vignemale eskuinean eta Aratille aldea ezkerrean.

Labaza sakanean elkartu gara. Izas gustora dator egindako ibilbidearekin. Hemendik behera elkarrekin egingo dugu nik igotako bide berbera.

Abe sakaneko urjauziarekin.

Moskowa korridorea Cerbillona-ra.

Ordiso-ko txabola baino apur bat gorago.

Iturri dotorea.

Del Pich urjauzia. Ordisotik Bujaruelora jeisten den pistan bertan dago.