MENUA

2016/09/15

MIDI D´ OSSAU. Itzuli "kañeroa".

Midi-ren tontorrean 1982an kuadrillakoekin. Seguruen hau izango da Piriniotan gehienetan igo dugun gailurra, 8-9 aldiz 


Horietako batean Fouquier ibilbidetik, eskalada ikastaro bat egin ondoren.



2016-08-16. Gaur ordea, ez dugu gailurra zapalduko. Duela urte batzuk egindako itzulia errepikatzera goaz. Anèou-tik atera, Peyreget lepora igo eta Bious-Artigues-era jetsi beharrean, Anguloren liburu batean dagoen argazki honetan markatu dugun ibilbidetik zeharkatuko dugu Midi-ren Ipar Aldea, Suzon lepora jetsi eta Pombie-ra doan bide arrunta jarraitu.

Goizeko 8:30ak aldera atera gara Anèou-ko aparkalekutik eta Pombie-ra goaz. Bero egiten du eta arratsalderako ekaitzak daude iragarrita. Ipar Aldetik ateratzea espero dugu ordurako. Ez da toki ona ekaitzak harrapatzeko.

Lepora igo ondoren, Pombie aterpera jetsiko gara. Midi aurrean daukagu eta Suzon lepoa ere bai. Dena ondo badoa, hortik itzuliko gara.

Midi Txikia eta Handia.

Iturria Peyreget lepora doan bidean. Goian, Petit Midi-ren ertza.

Bide ondoan dagoen laku txikiaren ertzetik.

Peyreget-eko beste lakua. Hau izkutuago dago eta oso dotorea da.
Peyreget lepoa goian. Jende ugari dabil bide honetan, baina behin lepoa igaro eta parkeko bidea utzi, ez dugu inor ikusiko Suzon lepora heldu arte.
Peyreget lepoan. Hemen bertan hartuko dugu eskuinera, Midi Txikiaren azpitik. Oraingoz bukatu dira bide erosoak.

Bi Midiak eta Aragon Puntari begira.

Midi Txikiaren hormen azpitik.

Hori da zeharkatu behar dugun lehenengo bretxa, Cornes-ena. Hau izango da aurrerantzean egingo duguna, bretxa batera igo, zeharkatu eta jetsi, baina gero eta malda handiagoak dituzte ondorengoak.

Atzera begira, Peyreget mendia. Lepoa izkutuan dago. Zeharkatu dugu lehenbiziko harritza. "Adarren" bretxara heltzen ari gara bloke artean.

Midi Txikia gure gainean.

Cornes lepoa.

Hemendik, Bious Artigues urtegia, Gaziès eta Aule aldera doan harana bere gainean eta Pic Cézy eskuinean.

Petit Pic eta Embarradère-ko horma ilunak.

Embarradére. Midiren alde basatiena.

Moundelhs-en iparraldeko zirkoa, Autrichiens bretxa eta bertara igotzeko korridorrea eskuineko hormen azpian eta Cèzy, Pic de Ger eta Gourette-ko gainontzeko mendiak atzean.
Harritza hau zeharkatu behar dugu, erdian dagoen bloke handi horren azpitik, gero bretxa doan korridore malkartsua igotzeko. Moundelhs-en iparraldeko zirkoa.


Baina lehenbizi, Cornes bretxatik jetsi behar da. Aldapa handia hemen ere.

Jetsiera horretan.

Embarradère-ko horma ilunak gainean. Azpitik goaz.

Plaka horiak.

Bloke artean hemen ere. Hau da udako gure "sinoa".


Autrichiens bretxaren azpian. Beheko zati hau izango da latzena, harri txikietan labaintzen... Ondorengoa, nahiz eta malda handikoa izan, hobeto igotzen da.

Bretxako korridorean. Zailena igaro ondoren.

Bretxatik aurrean ikusten dugu azkenengo lepoa, Moundelhs. Baina ez da erraza bertara heltzea.

Autrichiens-etik atzera begira, Cornes lepoa eta egin dugun jetsiera hona igo baino lehen.

Izas Austrichiens-era heltzen. Gogorra izan da.

Autrichiens-etik Moundelhs-en hego zirkora jeisten. Jetsiera hau oso "potentea" da.

Destrepe txiki batzuk ere egin behar dira.

Ipar alde honetan ikusi dugun bizitza bakarra, sarrioena izan da.

Atzera begira, Autrichiens-etik jeisteko dagoen horma.


Sarrioak lasai zeuden Midiren hormen babesean, baina heldu garenean berehala jetsi dira zirkoaren beheko aldera.

Azkenengo bretxara igotzen. Hemen ere, nola ez, aldapa latza. Atzean, Autrichiens eta Moundelhs-en hego zirkoa.
Moundelhs bretxa igaro (atzean ikusten da) eta bidezidor estu bat dago Suzon lepora joateko. Hodeiak gero eta ilunagoak daude, baina lortu dugu ipar alde horretatik irtetea, eta orain lasaiago gaude.


Suzon lepoa baino apur bat gorago atera gara, Midiren bide arruntaren azpian. Aski ezaguna egiten zaigu igoera hori.

Pombie-ra doan bidean. Midiren azpian, baina alde zibilizatuan. Berriz mendizaleekin egin dugu topo.

Fouquier bidea doan hormaren azpian. Gazte denborak gogoratzen...

Bide erosoa jarraitzen.

Pombie gaineko horma eta orratzak.

Pombieko lakua eta Midi.

Zirkuitoa bukatu dugu eta Anèou-ra bidean goazela, badirudi hodeiak desagertze aldera egiten ari direla berriz.

Bidean aurkitu dugun artzai emakume hau ondo prestatuta dago. Ardiak goruntz eramaten ari da.

Soques-Ferreturas ertzaren gainean badirudi ekaitza datorrela. Azkenean, gu ez gara busti eta lau tanta besterik es ditu bota Formigalen ogitartekoa jaten egon garen bitartean. Itzuli dotore eta gogorra egin dugu, igoera eta jetsiera dexente dituena, laburrak baina aldapa handikoak. Ez dauka zailtasunik, baina ipar aldean dagoen terrenoa ez da erraza, ez dago biderik eta ondo hartu behar dira igaro behar diren bretxak. Merezi du ezagutzea Midiren alde hori.
Recording 2000an


Semea eta ilobarekin Midira igotzen.


Hau izan zen gure azkenengo igoera Midira.

Hauentzat aldiz lehena.
Asko gozatu zuten.
Bukatzeko, Tramacastillan ekoizten duten garagardoa. Altuerara egokitzeko bikaina!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina