2016/09/22

HORCADA PAMBUCHES, ARESTAS I,II, eta TORRE PARDA Posada de Valdeón-etik

2016-08-21 Pirineoetatik itzuli etxera, trastoak berrantolatu eta Pikosera etorri gara, POSADA DE VALDEONera hain zuzen ere. Arratsaldean heldu gara eta begien aurrean daukagu biharko ibilaldiaren lehenengo zatia, gogorrena. Horcada Pambuches eta eskuinean dauden Arestas Dorreak. Ezkerrean Torre Ciega eta Torre de Ita.

Igande arratsaldea da eta Valdeón haraneko nagusiak ohiko jokoetan ari dira. Batzuk burdinezko piezak jaurtitzen...

... beste batzuk boloetan...

Ikusleak adi jokoak jarraitzen.

Igelaren jokoan

Joko bakoitzean epailea dago. Denak bertako ohiko jokoak mantentzen. Benasquen ere ikusi berri ditugu emakumeak boloetan.

Gauean, Cordiñanes-eko ostatutik, horrela ikusten ditugu Arestas Dorreak.

2016-08-22 Goiz altxatu gara, gaurko beroa iragarrita baitago. Hor ditugu Arestas, Torre Ciega eta abarrak.

Cordiñanes-eko ostatua.

Oso gertu dagoen Posada-ra etorri gara, eta kotxea utzi dugun tokitik gainean ikusten ditugu Pambuches kanala, eskuinean Arestas eta Torre Ciega ezkerrean.

Posada behean uzten. Gaur ez dugu lasaitasun momentu askorik izango. Hasieratik aldapa gora. Lehenbizi pista batetik igoko dugu, berrituta dagoen txabola bateraino. Pambuches kanalaren oineraino Torre Bermeja-ra doan bidea jarraituko dugu.

Torre del Collado Verde eta Pambuches inguruko hormak.

Pista utzi ondoren, ondo markatuta dagoen bidezidorra jarraitu behar da Pantivalles-eko txabolara heltzeko. Goian, bertikalitatea.

Landaretzaz inguratuta.

Hor daukagu gaurko lehenbiziko helburu potentea, Pambuches-eko arrakala.


Atzean utzi dugu Pantivalles-eko txabola. Atzerago, Gildar eta Cebolleda (biharko plana). Hemendik apur bat jeisten da eskuinera, berriz igotzen hasteko.

Iturri ederra bidean. Jeisterakoan "bizitza" izango da guretzat. Hemendik gora ez dugu aurkituko ur gehiago.

Pambuches-en azpian dagoen legar hobira heltzen. Malda latza hemendik aurrera, baina ez da izango txarrena oraindik.

Ilargia keinuak egiten ari da.

Oraindik Bermeja-ra doan bidean gaude. Sigi-saga batzuk egiten ditu bidezidorrak eta nahiko ondo igotzen da.

Igaro dugun iturria hormen azpian dauden zuhaitzen artean dago. Hortik hona igo dugun aldapa gogorra. Posada oso behean geratzen da.

Hemen utziko dugu Bermeja-ra doan bidea, erdiko lepo berde horretara. Hortik jetsiko gara. Orain gu zuzen gora.

Korridorera sartzen. Malda gero eta handiagoa.

Behin korridorean, ezkerreko hormei oratuta goaz, baina toki batzutan eskuak erabili behar dira malda handi hauek gainditzeko.
Gobantes orratza daukagu ezkerrean.

Momentu batean harriak hasi dira erortzen goitik. Sarrioak dira eta ziztuan jetsi dira korridoretik behera.

Gu bitartean goruntz, ahal dugun moduan.

Goian daukaguna kanaletik irteteko. Ezkerreko hormatik igotzen da, trepada apur bat.

Beheruntz begira. Posada ea 1000 metro beherago geratzen da.

Horma igotzen. Ez da zaila baina kontu handiz ibili behar da, harri solte asko dago eta.


Hormaren goiko aldean soka finkoa dago kokatuta, egoera nahiko zalantzagarrian. Hobe ez fidatzea gehiegi. II mailako igarobideak izango dira.

Hobe harkaitzari heltzea, sokari baino. Hau igaro ondoren, oso gutxi geratzen da bretxara heltzeko.

Azkenengo metroak errazagoak dira, beti ere harri soltearekin.

HORCADO PAMBUCHES (1900m). Tokia izugarria da, Pikos bere handitasunean! Hemen ondo nabaritzen da mendi hauen gogortasuna eta edertasuna. Beste aldean, Piedra Lluenga, Robliza, Peña Blanca, Cuvicente eta Jultayo.



Denbora apur bat egin dugu bretxan, arnasa hartu eta inguruaz gozatzen. Baina jarraitu behar da. Beste alderuntz altuera pixkat galdu behar dugu, gero abereen bidexkak jarraituz gure eskuinera joateko.
Arrakalaren ezkerrean Torre Ciega. Arestas-etatik jetsi ondoren bere oinetik joango gara Parda dorreetaruntz.

Eskuinean daude Arestas Dorreak. Horma hauen azpitik joango gara, gero eskuinera diagonal bat egiteko, eta behin zati berdera igo, ezkerrera beste diagonal bat ezkerreko bi dorreen azpira heltzeko.

Gero hortik joango gara eta Hegoko Parda Dorrea igo (argazkian, tituluaren ezkerrean dagoena), bere ezkerreko lepotxotik.

Peña Santa, Cornión-eko erregina. Bere oinean Vega Huerta.

Igoko dugun lehenengo dorrea, errezena. Eskuineko lepora joan behar gara eta gero ertzetik tontorrera.

Behin lepora igota, gure oinen azpian daukagu Cordiñanes eta gure ostatua, 1200 metro beherago.

Cordiñanes gainean hau da dagoena. Palanca, Peñalba, Collado Jermoso, Llambrion mendikate osoa, Padiorna Asotin-en gainean, eta Friero-Torre del Hoyo de Liordes eskuinean.
Friero Dorrea ibilbidea 

Torre de la Palanca-n 1998an. Atzean, Peña Santa eta Cornión.

Llambrión-en 1998an. Ah ze nolako oroitzapenak!
Ertzean. Atzean, igoko dudan bigarren dorrea.

Torre Ciega eta Torres de la Parda.

Trepada apur bat hemen ere.


TORRE NORDORIENTAL DE ARESTAS (2122m).

Torre Ciega. Bere hormen azpitik joango gara Parda-ren ezkerrean dagoen lepora heltzeko.

Dorretik jeisten hasteko prest.


Igotako dorrearen azpian. Orain ni bigarrenera joango naiz.

TORRE CENTRAL DE ARESTAS (2125m). Igo dugun beste dorrea ondoan, baina ezin da zuzenean etorri, dena da bertikala.
Argayo Arestas eta Cordiñanes behean. Hau da bigarren dorre honen azpian dagoena. Izugarrizko bertikalitatea.

Hirugarren Dorrea, bigarrenetik. Hori serioagoa da.

Bigarren Dorre honen zati teknikoena. II mailako eskalada horma hau igotzeko. Jetsi ondoren ateratako argazkia.


Pambuches bretxaren azpira itzuli gara (ezkerrean dago bretxa), eta Ciega Dorrearen azpian dagoen harritza zeharkatzen goaz, sarrioen bidezidorrak jarraituz.

Atzera begira, Arestas hiru Dorreak. Ezkerreko biak igo ditugu. Eskuinekoa igotzeko eskaladako tresnak behar dira. Guk nahikoa daukagu beste biekin.


Ciega eta Ita Dorreen azpian dagoen "jou"-a inguratzen. Atzean Arestas eta atzerago Cabrones-Torre Cerredo eta abarrak Cares-aren beste aldean.

Hauek dira hemengo erregeak! Bermeja-ren azpira heldu arte ez dugu ikusiko bi hankakorik.

Ita Dorrea eta jou sakona.

Ciega eta Ita Dorreak.

Jou-a.

Friero eta Hoyo de Liordes Dorreak agertzen dira, Ciega eta Ita Dorreen arteko bretxaren atzean.

TORRE MERIDIONAL DE LA PARDA (2317m). Parda-ren ezkerreko lepora heldu garenean, motxila bertan utzi eta gainean dagoen dorre honetara igo dut. Beste trepada bat. Oso gertu dado Torre Bermeja. Gero, bere oinean dagoen harritza marroiraino jongo gara, Bufon kanaletik jeisteko.

Peña Santa ere gertuago dago. Horma horretan daude "bia" ospetsuenak.

1999an Peña Santa-n, baina iparraldeko Kanal Estutik igota. Oroitzapen gehiago.

Peña Santan rapelatzen.
Tiatordos, Parda Dorrearen tontorretik
Tiatordos ibilbidea

Peña Beza eta Canto Cabronero, Amieva eta Soto de Sajambre artean dauden mendi dotoreak.

Arestas, Pambuches bretxa eta Ciega eta Ita Dorreak txikiak ikusten dira Parda Dorretik. Ezkerreko harritza hori zeharkatu dugu hona igotzeko. Eskuinean, behean, ikusten da lepoa.
Parda Dorretik jeisten. Ezkerreko horma destrepatuko dut. Igoeran erdiko kanaletik joan naiz.

Bermeja-ren azpian dauden Hoyos Llorosos-era jeisten. Beste harritza bat. Lepoa atzean, erdian, geratzen da.

Ita Dorrea Hoyos Llorosos-etik.


Sarrioa.

Hoyos Llorosos-en. Ita eta Ciega Dorreak. Ipar Amerikako "Oestea" dirudi.

Parda Dorreak duen arku naturala.

Sarrio gehiago.

Parda Dorrea eta bere azpiko lepotik egiten ari garen ibilbidea Hoyos Llorosos-en.

Heldu gara Bermeja-ren azpira.

Bermeja-ren eskuinean, Pardo Pescuezo eta Parda Dorrea.

Oso gertu izan dugu Bermejaren tontorra, baina bi aldiz egonda gaudela, eta daramagun trotea kontutan hartuta, Bufon kanalaren bila goaz beheruntz. Gainera oraindik jetsiera potentea geratzen zaigu.

Bufon kanaletik behera. Hau da Bermejaren bide arrunta, baina ez da jetsiera erosoa.

Bufon kanala. Eskuinean, El Bolo.

Torre del Collado Verde eta Bolo Bufon kanala babesten. Gogorrena jetsi dugu.

Zirkuitoa ixtera goaz. Ciega Dorrearen hormen azpian gaude eta han aurrean daukagu Pambuches bretxara igotzeko hartu dugun bide aldatzea.

Pambuches-eko zelaietan. Hau da egun guztiko toki lasaiena. Gezurra dirudi hainbeste horma eta orratzen artean horrelako zelai bat egotea.

Gobantes orratza eta goizeko kanalaren sarrera.


Hemen ixten dugu zirkuitoa. Pozik gaude, baina urik ez daukagu eta iturriraino jetzi behar dugu atsedena hartu ahal izateko.

Horcado Pambuches.

Iturrian egarria asetu ondoren, Pantivalles-eko txabolara goaz. Aurrean, Gildar.
Eta hamar ordu igaro ondoren kotxera heldu garenean, gora begiratu eta hor ditugu gaurko Dorre, orratz eta hormak. Pikosetako tontor ez oso ezagunak igo ditugu eta mendiaren maila guztietatik igaro gara, haraneko belardi eta basoak, txabolak, kanalak, hormak eta ertzak. Ezin dugu gehiago eskatu. Guk esaten dugun bezala, "Bost Izarreko" ibilaldia. Oso gogorra baina bihotz-altxagarria. Orain benetako atsedena hartzera goaz, bihar beste bat egin ahal izateko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina