2016/07/27

CORNON 2188 m. Somiedoko mendatetik.

2016-07-11 Behelaino artean esnatu gara Saliencian. Somiedoko mendatera etorri gara, eta gauza bera. Beste kafe bat hartu dugu bertako ostatuan, ea eguraldiak zer eboluzio duen zain. Gaur 3. saiakera izango da Cornón egiteko, eta ez dugu batere argi. Aurreko bietan, elurrarekin egon gara eta eguraldiak ez zigun batere lagundu.
Azkenean, goizeko 10:30etan animatu egin gara. Hodeiak hor jarraitzen dute, eta goiak denak hartuta daude, baina bidea PRaren seinalekin balizatuta dagoenez aurrera goaz. Ea noraino heltzen garen...

Santa María del Puerto herria Somiedo mendatean eta Peña Chana eta Picos Albos. Babia aldera eguraldi hobea dago.

Pista bukatu eta aurreko zelai horretan eskuinera hartu behar da. Hau da markatuta ez dagoen zatia, posteak erorita baitaude. Goian hodeiak.

Lurrean gauza politak.

Zalantzaz beteta geundela, goitik zetorren ganaduzale honekin egin dugu topo. Azalpen oso baliagarriak eman dizkigu. Orain lasaiago goaz.

Atzera begira, Somiedo mendatea eta Babiako tontorrak.

Alto Prefustes ibarrera heldu gara eta Penouta mendi dotorea daukagu eskuinean.

Cerezalinas iturria bidean.

Boquete Mozarra. Ibar txiki eta polita. Eskuineko lepotxo horretatik sartu gara hona.

Eta bapatean, Cornón daukagu bistara. Baina oso urruti dago oraindik. Dena dela pozgarria da helburua ikustea.

Peñas del Robezu (Peña Blanca)  eta Penouta.

Alto Prefustes ibar hau zeharkatu behar dugu. Cornón ikusten dugu.

Orain Las Mozarras ibarra zeharkatu behar dugu. Gero guk, eskuinetik egingo dugu mendiaren oinerako hurbilketa. Erditik ere joan daiteke.

Arrabioa.

Cornón, isats dotore batekin apainduta.

Cornón-en azpiko ibarra, putzu eta xirripaz beteta dago.


Asta-ren orratzak eta Cornón. Hemendik aurrera oso ondo bereizten da bidezidorra. Gainera tontorra ikusten dugu, beraz hasi gara helduko garela pentsatzen.

Asta-ren azpira igotzen.

Somiedo mendatean berriz sartu dira hodeiak. Gure ibilbidea ikusten da.

Orratzen azpian.

Azkenengo zatia. 200 bat metroko garaiera-aldea.

Asta ere behean utzi dugu. Hodeiak sartzen Asturias aldetik.

Azkenengo malda gogorretan. Sorbeltz ugari dabil goian.

Asturias alde guztia hodeipean eta Leon aldea garbi. Banalerro naturala.

CORNON (2188m). Somiedoko garaiena.

Buzoia.

Cogollo de Cebotcheu, burua hodei artetik ateratzen.

Oso urruti bi Ubiñak.

Gure ibilbidean hodeiak sartzen eta irteten ari dira, jolasean.

Toki beretik jeisten.

Asta-ren oinera heldu eta gero beheko putzuetaruntz.



Lorategi ederrak ere badaude Alto Prefustes ibarrean.


Orain Muxaven, lehengo itsas berberarekin.


Kuriositatea du zaldi honek.

Zaldi multzoa Boquete Mozarra-ra bidean. Orain behelainoek inguratu gaituzte.

Lilura berezia du itsas arteko bideak, behelainoekin...

Santa María del Puerto-ra heltzen, arratsaldeko 4ak aldean. Azkenean 3. saiakeran lortu dugu Cornón-era igotzea. Pozik gaude. Ez daukagu presarik, oso gertu dagoen La Cueta herrira baigoaz gaua igarotzera. Beraz, El Coronel Ostatura joan gara ondo hidratatzera...


Ibilbidea.


LA CUETA, 1460 mt. Leoneko herri garaiena. Ostatu honetan igaroko dugu gaua. Aste Santuan ezagutu genuen eta gustatu zitzaigun tokia. Bertako familia da urte guztian bertan bizi den bakarra.

Eliza.

Herria elizatik ikusita. Orain, udan, biztanle gehiago daude.


Ilunabarrean espektakulu ederra ikusteko aukera izan dugu. 2000 bat ardik osatutako artaldearen transumantzia Goi Ordokitik Somiedoko larretara.



Bost bat artzai eta dozena bat mastin dihoaz beraiekin. Gaur mastinak oso lasai doaz, bihar izango ditugu abenturak...

Baina hori baino lehenago, afari eder bat, baratxuri zopa goxoarekin. Bihar, beste historio bat.





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina