MENUA

Joan Menu behera:

2016/07/31

PEÑA ORNIZ 2194 mt, eta CUETALBO 2074 mt, La Cueta-tik (BABIA).

2016-07-12   Laugarren eguna segidan mendian. Gaur Babia-ko lurraldeetan ibiliko gara.
LA CUETA. Ondo gosaldu ondoren, 8:30tan abiatu gara. Elizaren eskuineko aldetik ateratzen da balizatuta??? dagoen Sil ibaiaren iturburuen ibilbidea. Hau jarraitu behar dugu, iturburuak Orniz mendian azpian dauden ibarretan baitaude.

Hasieran Sil ibai gaztearen eskuinetik dihoan pista jarraitu behar da. Belarra jasotzeko garaia da. Erdian Picos Blancos mendia.


Dotore daude zuhaitzak larrosaz beteta.

Sil ibaia, oraindik oso txikia.
Atzera begira, La Cueta herria erdian, mendiz inguratuta.
Abeseu artegiaren inguruan gaude Mortera Mendiaren hormak parean ditugula. Hemen, haran hau utzi eta eskuinera hartu behar da, errekatxoa zeharkatu eta gora dihoan bidezidorra jarraitu. Goian baliza bat dago. Hortik gertu dago Covalancha artegia.
Ihintza


Covalancha artegira igotzen Mortera mendiaren hormen azpian.

Covalancha artegia eta Picos Blancos mendia. Ezkerreko zulotik gatoz. Balizak toki askotan desagertuta daude.
Puertos de Calderones ibarra eskuinean utziko dugu. Horra behera jetsi gabe, bidezidorra Cuetalboren hormen azpitik doa. Eskuinean, Peña Chana de Babia eta Montihuero ezkerrean.

Cuetalbo-ren azpitik etorri ondoren Sil ibaiaren iturburuak dauden ibarrera heldu gara, eta aurrean daukagu Peña Orniz. Gure asmoa, lehenbizi Orniz igo eta gero Cuetalbo-ra etortzea zen, baina berehala aldatu behar izan dugu ordena. Gure bidean ardi multzo galanta zegoen, eta nahiz eta ez hurbildu, berehala etorri zaizkigu gainera 8 mastin. Nahiz eta artzaia egon, gure atzetik hasi dira eta kilometro bertikala egin behar izan dugu Cuetalbora zuzenean igotzeko.

Cuetalbo-ra igotzen. Mastinak behean geratu dira eta lasaitu gara. Gainera artzaia hurbildu zaigu, eta Orniz-etik jeisterakoan berari deitzeko esan digu, txakurrak kontrolatuko dituela eta. En fin...  1500 ardi eta ahuntzez osatutako artaldea du bere ardurapean. Erdian, gero Orniz-era joateko jarraituko dugun mendilerroa.

CUETALBO ( 2074m). Ezkerrean, Picos Blancos (Cornón bere atzean), erdian Peña Chana de Somiedo eta Mortera Mendia eskuinean.

Bigarren egunean igotako Picos Albos ( beraien erdian, Pico Rubio), eta behean Mortera del Valle-ko ilargiko paisaia.

Cuetalbo-tik jetsi ondoren, Orniz-ekin lotzen duen mendilerroan.

Artzaia abereekin eta mastinekin beheko ibarrean.

Gu bitartean goitik. Cuetalbo, atzeko eskuineko tontorra da.


Eskuinean Montihuero daukagu, eta bere aurrean, Aste Santuan Torre de Babia-tik igo genuen Chabuezo. Beraien artean dago kokatuta Los Verdes lakua.

Orniz-en piramidea. Berdetik igotzen da, gero ezkerrera hartu eta azkenengo zatia ea zuzen goraino.

Berdetik gora. Cuetalbo eskuinean, eta ezkerrean Peña los Años-era doan mendilerroa.

Atzean, Montihuero, Peña Redonda, Los Años, Salgueiro, e.a. Behean, Sil-en Iturburuak.

Azkenengo zatian sartzen, harriak eta lorak. Hemen dago malda handiena.


Goitik, Somiedo aldea ikusten dugu. Morteras del Valle eta Valle del Lago. Beste planeta batetako paisaia.
PEÑA ORNIZ (2191m). Hodeiak sartzen Montihuero aldean.

Torre Orniz oso gertu daukagu. Joateko asmoa genuen, baina hodeiak sartzen ari direla eta artzaia zain izango genuela eta, azkenean beste baterako utzi dugu. Eskuinean, Calabazosa dago.


Piramidea jeisten.

Orain ondo ikusten dugu Cuetalbora egin dugun igoera latza, mastinak atzean genituela. Berotu ederra hartu dugu...

Sil ibaiaren iturburuetako batean. Orniz atzean. Azkenean artzaia eta artaldea beste toki batetara joan dira eta ez dugu topo egin berarekin.

Igoerako erabili dugun bide beretik egingo dugu jetsiera. Covalancha artegiruntz hurbiltzen, Picos Blancos ditugu aurrean.

Montihuero erdian eta Peña Chana de Babia eskuinean. Calderones ibarra orain ezkerrean uzten.
Ibilbidea
Sil ibaia La Cueta-tik gertu.
LA CUETA. Eliza. Azkenean, arazoak arazo, laugarren egunari pentsatutako etekina atera diogu eta pozik gaude. Beste gazta dastaketa bat egin dugu Picos Blancos ostatuan eta bagoaz Torrebarrio aldera.
Piedrafita de Babia-tik San Emiliano-ra goazela, ezkerrera desbideratu gara Babia-ko Lakua ezagutzera. Ez da oso handia, baina ez genuen ezagutzen eta kuriositatea sentitu dugu.
TORREBARRIO. Ubiñaren azpian gaude. Goiko auzoko eliza eta Ubiña Txikia.

Hemen ere mastin ugari daude, baina herrian lasaiak dira.

Ubiña Handia.

Fontanak, Castillinak, Puerta de Arco eta Ubiña Handia. Bihar iluntzean beste aldetik ikusiko ditugu.
Siete eta Castillinak. Ibilaldi ederra egin genuen duela bi urte ertze guzti horretan...

El Rebezo aterpean. Berria da eta oso ondo dago. Bakarrik gaude arduradunekin. Bertan afaldu eta egingo dugu lo. Bihar arte.





2016/07/27

CORNON 2188 m. Somiedoko mendatetik.

2016-07-11 Behelaino artean esnatu gara Saliencian. Somiedoko mendatera etorri gara, eta gauza bera. Beste kafe bat hartu dugu bertako ostatuan, ea eguraldiak zer eboluzio duen zain. Gaur 3. saiakera izango da Cornón egiteko, eta ez dugu batere argi. Aurreko bietan, elurrarekin egon gara eta eguraldiak ez zigun batere lagundu.
Azkenean, goizeko 10:30etan animatu egin gara. Hodeiak hor jarraitzen dute, eta goiak denak hartuta daude, baina bidea PRaren seinalekin balizatuta dagoenez aurrera goaz. Ea noraino heltzen garen...

Santa María del Puerto herria Somiedo mendatean eta Peña Chana eta Picos Albos. Babia aldera eguraldi hobea dago.

Pista bukatu eta aurreko zelai horretan eskuinera hartu behar da. Hau da markatuta ez dagoen zatia, posteak erorita baitaude. Goian hodeiak.

Lurrean gauza politak.

Zalantzaz beteta geundela, goitik zetorren ganaduzale honekin egin dugu topo. Azalpen oso baliagarriak eman dizkigu. Orain lasaiago goaz.

Atzera begira, Somiedo mendatea eta Babiako tontorrak.

Alto Prefustes ibarrera heldu gara eta Penouta mendi dotorea daukagu eskuinean.

Cerezalinas iturria bidean.

Boquete Mozarra. Ibar txiki eta polita. Eskuineko lepotxo horretatik sartu gara hona.

Eta bapatean, Cornón daukagu bistara. Baina oso urruti dago oraindik. Dena dela pozgarria da helburua ikustea.

Peñas del Robezu (Peña Blanca)  eta Penouta.

Alto Prefustes ibar hau zeharkatu behar dugu. Cornón ikusten dugu.

Orain Las Mozarras ibarra zeharkatu behar dugu. Gero guk, eskuinetik egingo dugu mendiaren oinerako hurbilketa. Erditik ere joan daiteke.

Arrabioa.

Cornón, isats dotore batekin apainduta.

Cornón-en azpiko ibarra, putzu eta xirripaz beteta dago.


Asta-ren orratzak eta Cornón. Hemendik aurrera oso ondo bereizten da bidezidorra. Gainera tontorra ikusten dugu, beraz hasi gara helduko garela pentsatzen.

Asta-ren azpira igotzen.

Somiedo mendatean berriz sartu dira hodeiak. Gure ibilbidea ikusten da.

Orratzen azpian.

Azkenengo zatia. 200 bat metroko garaiera-aldea.

Asta ere behean utzi dugu. Hodeiak sartzen Asturias aldetik.

Azkenengo malda gogorretan. Sorbeltz ugari dabil goian.

Asturias alde guztia hodeipean eta Leon aldea garbi. Banalerro naturala.

CORNON (2188m). Somiedoko garaiena.

Buzoia.

Cogollo de Cebotcheu, burua hodei artetik ateratzen.

Oso urruti bi Ubiñak.

Gure ibilbidean hodeiak sartzen eta irteten ari dira, jolasean.

Toki beretik jeisten.

Asta-ren oinera heldu eta gero beheko putzuetaruntz.



Lorategi ederrak ere badaude Alto Prefustes ibarrean.


Orain Muxaven, lehengo itsas berberarekin.


Kuriositatea du zaldi honek.

Zaldi multzoa Boquete Mozarra-ra bidean. Orain behelainoek inguratu gaituzte.

Lilura berezia du itsas arteko bideak, behelainoekin...

Santa María del Puerto-ra heltzen, arratsaldeko 4ak aldean. Azkenean 3. saiakeran lortu dugu Cornón-era igotzea. Pozik gaude. Ez daukagu presarik, oso gertu dagoen La Cueta herrira baigoaz gaua igarotzera. Beraz, El Coronel Ostatura joan gara ondo hidratatzera...


Ibilbidea.


LA CUETA, 1460 mt. Leoneko herri garaiena. Ostatu honetan igaroko dugu gaua. Aste Santuan ezagutu genuen eta gustatu zitzaigun tokia. Bertako familia da urte guztian bertan bizi den bakarra.

Eliza.

Herria elizatik ikusita. Orain, udan, biztanle gehiago daude.


Ilunabarrean espektakulu ederra ikusteko aukera izan dugu. 2000 bat ardik osatutako artaldearen transumantzia Goi Ordokitik Somiedoko larretara.



Bost bat artzai eta dozena bat mastin dihoaz beraiekin. Gaur mastinak oso lasai doaz, bihar izango ditugu abenturak...

Baina hori baino lehenago, afari eder bat, baratxuri zopa goxoarekin. Bihar, beste historio bat.