MENUA

Joan Menu behera:

2016/06/28

JOAR Penitenteen Sakanetik. KODES.

2016-06-25 Arabako Kanpezutik Kodes haranera goaz. Marañon herria. Eguzkiaren bila goaz Kodes aldera, baina hemen ere hodeiak dira nagusi.
Aguilar de Kodes-etik horrela ikusten dugu gure gaurko helburua. Joar erabat lainotuta eta Bi Ahizpa Orratzak bakarrik agertzen dira hodeietatik kanpo.


Aguilar de Kodes eta Joar.

Kodeseko Santutegian gaude, argazkian ikusten den Torralba del Rio gainean. Bigarren aldia da hona gatozela, aurrekoa 2008ko udazkenean, eta badirudi antzeko baldintzak izango ditugula, hodeiak. Baina gaur beste ibilbide bat egiteko asmoz etorri gara.

Torralba del Río.

Nafarroako parajeak Santutegitik.


Hasieran La Plana lepora dihoan bide arrunta hartu dugu, baina txabola batzutara heldu ondoren, GRaren markak utzi eta ezkerrera hartu dugu, haritzean dauden gezi berdeak jarraituz.

Joarren hormen azpitik goaz, basoan murgilduta, eta altuera irabazi gabe.

Bi Ahizpak ikusten ditugu. Beraien oinera heldu behar da.

Hau da gora begira ikusten duguna. Goian erabat lainotuta dago. Honek kezka apur bat sortzen digu...



Ingurua oso polita da.

Bi Ahizpetara heldu ondoren, bideak beheruntz egiten du. Orratz hauek inguratu behar ditugu, gero beraien atzetik igotzen hasteko.


Bide zabaletik jeisten Penitenteen Sakanera sartzeko.



Hau da Penitenteen Sakana. Hortik gora joango gara. Hemen, ezkerrera berehala Artzaien Txabola dotore batera heltzen da. Joan-etorria egin dugu. Txabola egoera oso onean dago eta iturria ere badago.

Hasi gara Sakanetik gora. Orain Ahizpen Orratzak eskuinean ditugu.

Sakanean gora bidezidorra dago, batzutan apur bat galtzen da, baina oso ondo markatuta dago mugarriekin.



Aldapa gogorra da, momentu batzutan eskuak ere erabili behar dira, baina igoera oso ederra iruditu zaigu. Penitenteen espektakulua basoaren gainetik irteten, dotorea da.

Hau da, goitik ikusita, Penitenteen Sakanean sartzeko genuen erreferentzia. Honen parera heldutakoan hartzen da goruntzako bidea.

Goruntz begira sakanean. Eskuineko hormen azpitik dihoa bidezidorra.

Penitenteen Sakana. Dexente igo dugu, eta oraindik ikuseremu ona daukagu.

Hezetasun handia dago.

Atera gara sakanetik. Beheruntz dena ikusten dugu, baina goiak erabat lainotuta daude eta ez zaigu erraza egingo bidezidorrak ondo jarraitzea.

Landaretza ugari dago sakanetik irten ondoren, eta bidezidorra ikustea ez da erraza. Baina intuizioz eta joan-etorri pare bat egin ondoren lortu dugu tontorrera heltzen diren kablek ikustea eta beraiek jarraituz heldu gara gora.

JOAR (1417m). Ikuseremua zero. Eskerrak jetsiera ezagutzen dugula.
Buzoia.





La Plana lepora jeisten den bide arruntetik goaz beheruntz. Hasieran pagadi eder batetik. Gainera lainoekin ederragoa oraindik.





2008an egon ginenean ere horrelako giroa izan genuen. Baina orduan La Plana-ra ere igo genuen.
La Plana-ko buzoia 2008an.

Kostaleratik aterata beste egun batean.
2008an La Planan. Bi tontorrak batera egin daitezke oso ondo.

La Plana lepotik jeisten, eskuinera burdinezko grapa hauek daude Los Nenes iturrira igotzeko (2008koa)

GRa jarraitzen goaz beheruntz. Peña de los Cencerros eta Orratza ditugu eskuinean.

Lurrean ere badaude irudi interesgarriak.

Hodei artean.

Peña los Cencerros.

Peña los Cencerros 2008ko udazkenean.

2008ko udazkena.

Udazkena

Gaurko errealitatea. Los Cencerros Orratza.

Basora sartzen.
 Haritz dotorea 2008an.

Hau da igoeran hartu dugun bidegurutzea. Marka gorri-txuriak La Plana lepora doaz (hortik behera gatoz), eta gezi berdea da Penitenteen Sakanera joateko.

Aurreko argazkiko haritz berberean.

Santutegiko Ostatua. Gaur jende asko daukate bazkaltzeko eta beste toki batetara joango gara.

Santutegiko irudiak 2008an

Azuelo-ko Santutegia Joarren hormekin atzean. Bisita egingo diogu. Hodeiak hor jarraitzen dute, goian.

AZUELO. Garbitegia eta iturria.

Santutegia.

Torralba del Rio Azuelo-tik.





Torralbako eliza Azuelotik ikusita. Horrela bukatzen dugu gaurko irteera. Eguzki asko ez dugu izan, baina paraje ikusgarriak ezagutu ditugu eta gustora goaz etxerako bidaian.