2016/04/04

SAN KIRIKO 1172mt ILLON 1283 mt (Nafarroa)

2016-03-24 Bezperan Babia-Somiedotik etxera etorri eta gaur goizeko 8etarako atera gara berriz Piriniora joateko. Baina eguna aprobetxatzearren Nafarroan pendiente ditugun mendi batzuk ezagutzera etorri gara Biotzari-Bigüèzal Romanzadoko herrira. Hemen ez dute jairik.
Helburua, aurrean dugun Illon eta mendilerro berean dagoen San Kiriko dira. 


Santa Quiteria ermita ondotik atera gara eta metro batzuk egin ondoren pistatik, seinale honetan pista utzi eta ezkerrera hartu dugu. Mugarriak daude eta pista saihesteko bidezidorra da. Pista San Kiriko ermitaraino doa.

Bidezidorra ezpel eta pinu artetik doa.

Bigüèzal herria eta Arangoiti mendia.

Mendilerroaren gainekaldean pistara atera gara berriz, eta mugarri batek adierazten du eskuinean dagoen Faulo trikuharria.

Trikuharria eta San Kiriko atzean.

Pistatik jarraitu ondoren, bihurgune batean, San Kirikoko bidea utzi eta Illonera abiatu gara lehenbizi. Hemen elurra aurkitu dugu, eta ikusi ditugun arrasto batzuk jarraitu ditugu goruntz. Horrela ertzeraino nahiko ondo igo dugu, baina gero ertzetik oso terreno gogorra aurkitu dugu, ezpel eta landaretza asko, harkaitzak eta elurra zulo guztiak izkutatzen.

Baina Piriniora ditugun ikuspegiak bikainak dira. Anie eta Hiru Erregeen Mahaia daude hor, besteak beste.

Beste aldean, herria eta Arbaiun arroila.

Igoera eta jetsiera dexente eta elur artean ezpel eta zuhaitzekin borroka egin ondoren lortu dugu tontor ingurura heltzea. Uste dugu ez dugula bide egokiena jarraitu. Herriko nagusi batek esan digu ez zela erraza izango bidea aurkitzea. Arrazoia eman behar.

Gero, toki beretik jetsi gara bihurgunean utzi dugun pistara, eta bera jarraituz heldu gara San Kiriko ermitara. Buzoia eskuinean dago.

Hemendik begibistan ditugu Arbaiun arroila eta Iso mendatea, eta Bigüèzal herrira datorren errepide estua.

San Kirikotik behera pistatik eta igoerako bidezidorretatik jetsi gara.

Herriko eliza.

Eta kale lasaia. Hemen ez dago masifikaziorik.

Etxe bateko atarian dagoen inskripzioa.

Tximinia koloretsua.
Herritik, atzera egin beharrean Arbaiun aldera, Castillonuevo-ra dihoan duen errepidetik jarraitu dugu. Horrela ikusten dugu orain Illon mendilerroa.


Castillonuevo herria eta Aisa inguruko mendiak. Gero, Salvatierra de Esca eta Sigüès igaro ondoren Jaca aldera dihoan autobidera atera gara Tramacastillara joateko.

Hemendik atera dugu informazioa. Juan Mari Feliu-ren Nafarroako mendiak.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina