MENUA

Joan Menu behera:

2016/02/23

Euskal Mendizaletasunaren XX Gala. eta XXXIII. Pyrenaicako Sariak

Luisa Cires

Pyrenaica aldizkariaren zuzendaria





XXXIII. Pyrenaicako Sarituak


VI Premios Itziar Lazurtegi Mateos del Blog Mujeres de Pyrenaica / Pyrenaicako emakumeak

Kolaboratzailea, Sarrera kopuru haundiagoarekin: 



 1. Saria: Pyrenaicako artikuluari  "Circuito W del Parque Nacional Torres del Paine"
Lorena Arrastua eta Iñaki García

2. Saria: Pyrenaicako artikuluari "Las dos caras de las Malloas" Joana García

EMF+Pyrenaicako Sarituak batera!!
Ondo lagunduta, afari ostean. Mila esker!!

http://pyrenaicablog.blogspot.com.es/2016/02/euskal-mendizaletasunaren-xx-festa.html

2016/02/17

PICO BORON Vadiello urtegitik. GUARA mendilerroa.

1990. urtean izendatu zuten parke naturala eta Guarako Mendilerro eta Arroilen Parkea bezala ezagutzen da. Gehienontzat ospetsua egiten da bere barnean dauden arroil eta pitzaduren gatik, edota eskalada eremu ezagunen gatik. Baina beste altxor batzuk ere gordetzen ditu. Fauna eta landaretza ugari eta bereziak, eta mendi tontor dotoreak ere badaude. Guk Tramacastillatik ordubetera daukagu, eta Pirinioan eguraldia ez denean oso segurua, toki oso egokia da bertara hurbiltzeko.

2016-02-8. Vadiello urtegian gaude eta La Mitra orratza daukagu gure gainean. Hona heltzeko, Huescatik Barbastrora dihoan errepidea hartu behar da, eta km batzuk egin ondoren, ezkerrera hartuko dugu Lopórzano herrira. Hemendik seinaleak jarraituz Vadiello-ra helduko gara.


La Mitra eta Mallo San Jorge-ren hormak.
Urtegia eta Fragineto mendia.



Izugarria da ingurua. Begiak gainean ditugun hormetara dihoaz. Hauek dorreak!

La Mitra-ren burua.


Konglomeratu masak urtegiaren inguruan.



Tunelak. Dena dela, gaurko igoera egiteko tunelak baino lehenago utzi behar da kotxea, urtegiko zaindarien etxearen ondoan dagoen aparkalekuan.

Aparkalekuan bertan dago gure mendira igotzeko seinalea. Hau da igoera normala. Beste aukera batzuk ere badaude, baina gaur bide arruntetik igoko dugu. Normala izateak ez du adierazten pasiera bat denik...
Hasiera hasieratik aldapa oso gogorra da, eta ezpel eta beste mediterranear espezie mota batzuren artean doa bidea, beti mugarriz oso ondo markatuta. Tontorra ikusten da, baina itzuli eder bat eman behar dugu bertara heltzeko.

Fragineto eta Mondinero mendiak. Urtegia behean uzten ari gara.

Hau da aurrean daukagun espektakulua. Ezkerrean ikusten den kanal horretatik igo behar dugu goiko aldera irteteko. Hor aurkitzen dira ibilaldiaren zailtasunak.


Kanalera hurbiltzen. Ematen du pasorik ez dela egongo... Horma horiek inpresionatu egiten dute.

Hauek dira hemengo erregeak. Ehundaka daude eta hormetatik irteten eta sartzen ikusten ditugu. Hau badirudi kabia konpontzenko materiala eramaten ari dela.

Sartu gara Lazas sakanean. Oso estua da, malda handia dauka eta landaretza ugari ere bai, baina poliki bada ere, bagoaz goruntz.

Hiru pasabidetan sokak daude jarrita. Lehenengo honetan ez da oso beharrezkoa, baina laguntzen du. Orain egoera onean daude eta lasai heldu daiteke, baina ez dakigu beti horrela egongo diren...

Behetik ez da bereizten, baina San Jorgeren hormetara heltzerakoan, El Puro orratza oso ondo nabarmentzen da.

Lazas kanalaren goiko aldea. Oraindik geratzen zaigu.

Harkaitz bloke eta zuhaitzen artean.

Hau da pasu zailena. Hiru bat metroko altuera dauka eta harkaitz oso labainkorra. Hemen bai eskertzen da sokaren laguntza. Sokarik gabe II+/III- izan daiteke.

Zailena igaro ondoren. Hemendik gora oraindik eskuak erabili beharko ditugu eta zuhaitzen sustraiak heldu ere bai, baina errazagoa da.

Atera gara kanaletik. San Jorge-ren tontorraren ondoan gaude eta kanala behean.

Hau da eskuinera daukagun paisaia. Guarako tontor garaiena, Tozal, apur bat elurtuta.

Behetik ikusten genituen orratzen gainean gaude orain. San Jorge eta La Mitra beherago.

Orain zirkuluerdi bat egin behar dugu Lazas malloetatik Borón-era heltzeko.

La Mitra orain goitik ikusten dugu.

Lazas Mallo baten gainean jeisteko prest. Erditik jeisten da konglomeratuan oinak ondo finkatzen.

Hauek ez dituzte guk ditugun arazoak.

Gure ezkerrean Mallos de los Pepes eta hortik datorren ertza. Hona igotzeko beste aukera polit bat da. Hiru irtengune daude ertzean, eta klabijak dituzte igarotzeko.

Boron mendia. Gertuago gaude. Behean dagoen Ligüerre lepora jetsi eta hortik tontorrera 200 metroko aldapa gogorra geratzen da. Lepoaren eskuin aldean nabaritzen da igotzeko bidea.

Azken aldapatik atzera begira, Lazas Malloetatik Ligüerre lepora egin dugun ibilbidea ikusten dugu.

Igoera gogorra da harri artean.


PICO BORON tontorrean (1327m). Behatoki paregabea. Fondoan, elurtuta, Sabocós-Tendeñera mendilerroa antzematen da.


Tozal de Guara. Duela bi urte Nozito-tik igo genuen horra. Interesgarria baita ere.

El Huevo. Izen hori dauka. Kuriosoa.
Fragineto eta Tozal-ari begira.

Sabocós-Tendeñera mendilerroa.


Tontorreko paisaiaz gozatu ondoren, Ligüerre lepora jeisten. Igo dugun toki beretik jeistera goaz.



 Putre multzo handia Lazas Malloetan. 

La Mitra eta San Jorge Malloarekin.

Kanalera sartzeko prest.

Pasu zailenean. Soka finkoak asko laguntzen du hemen. Bestela akrobaziak egin behar...


Zailtasunak atzean utzi ondoren, El Puro-ren irudi dotorearekin.

Vadiello urtegia. Kontrasteak. Nahiko baxu dagoela dirudi.

San Jorge Malloaren burua.

Lazas kanala ezkerrean, San Jorge Malloa, La Mitra eta Borón eskuinean.

Urtegiko urak Huesca-ko inguruak ureztatzera.
Gure ibilbidea arrosaz... Zirkularra txuriz...


Mendian igarotako beste egun dotore bat izan da eta ospatu egin behar da. Lekuan lekuko produktuak baino zer hobe? Oraindik gauza asko geratzen zaizkigu ezagutzeko Guara parkean, beraz ez dugu uste hau izango denik azkenengo bisita. Merezi du.