2016/01/20

CRUZ DE PRIENA 725 mt (CUADONGA)

2016-01-16 Hiru egun jai. Cangas de Onis-en hartu dugu lo egiteko tokia. Goizeko 8:30etan atera gara Elgoibartik, lasai, euripean. Kantabria aldean eguraldia hobera dihoala ikusi dugu. Arenas de Cabrales-en hamarretakoa egin eta Poo de Cabrales-en kokatuta dagoen Pozo de la Oración-en geratu gara Urriello eta bere sateliteak agurtzera.

Kostatu zaio baina heldu da elurra Pikosetako gailurretara.

Covadongan gaude. Bazkaltzeko toki egokia bilatzera goaz. Cruz de Priena ez da jatetxe ezaguna, baina guretzat toki oso aproposa izango da gaur. Izen bereko Hostatua baino metro batzuk beherago dagoen aparkalekuan utzi dugu kotxea, eta errepidearen beste aldean daukagu ibilbidearen irteera.

580 bat metroko altuera-garaiera daukagu baina bidea oso erosoa da eta ez dago galtzerik. "Zeta" oso luzeak egiten gainditzen da malda. Eguraldi bikaina geratu da.

Berehala hasten gara Covadonga Santutegiaren irudi dotoreak ikusten.



Tontorreko gurutzea ondo ikusten da.

Momentu batzutan haranean dauden behelainoak goruntz igotzeko joera egiten dute eta putreek beraien hegaldi dotoreak eskeintzen dizkigute.

Peña Santak eta Cornión-eko gainontzeko gailurrak ere ederki ikusten ditugu.


Cabrones-Cerredo eta Pikosetako Urrieles mendikateko beste tontor asko, dekoratu bikaina eskeiniz.


Zetak bukatu ondoren, goiko lepora irteten. Hemendik berehala helduko gara tontorrera.

CRUZ DE PRIENA (725m).

Iparraldera begiratuz Corao eta Gamonedo aldeko herriak ditugu. Hau Teleña dela uste dugu.

Llanes eta Cabrales artean dagoen Cuera mendikatea ere elurtuta dago.

Covadonga, ea 600 metro beherago.

Neverón de Urriello, Torre de la Párdida, Dobresengros, Cabrones eta Cerredo besteak beste.

Putrea hondo-irudi ederrarekin: Requexón, Torre del Poyón, Torre de la Canal Vaquera eta Cotalba. Vegarredonda gainean dauden tontorrak.


Priena jatetxean gustora bazkaldu ondoren (nahiz eta menu urria izan), beherako bidea hartu dugu. Toki beretik jetsi gara.



Errepidera irteten, Asprón Nekazal turismoaren ondoan. Ibilaldi dotorea izan da. Mendi txikia eta motza, baina eskeintzen dizkigun edertasunak handiak dira.

Gero Ercina lakura igo dugu kotxez, ingurua elurrez zela dagoen ikusteko (biharko plana egiteko), eta eguraldia eta paisaiaz gozatzeko.

Pico Llucía.

Ercina lakua.

Torre de Santamaría eta Torres de Cebolleda.

Hauek ez diote beldurrik elurrari. Erreportai ederra izango dute!

Pico Llucía eta Ercina lakua.

Torre de la Canal Parda eta Peña Santa.

Enol lakua eta Porra de Enol.

Enol eta Artzaien Etxea aterpea.


Enol eta atzean, Cotalba, Requexón, eta abar.
Errepidetik beheruntz jeisterakoan, Gumartini artegia.

Teón artegia.

Gure gaurko mendia, "Mirador de la Reina"-tik.


Eta denbora daukagunez, Covadongan geratu gara. Apenas dabil jenderik, eta ez denez ohikoena, baliatuko dugu bueltatxo bat emateko. Hor daukagu Cruz de Priena.

Santutegia eta mendia atzean. Eskuinean ikusten dira bidearen "zetak".





Ura da nagusi hemen. Eguna ondo baliatu dugun sentipenarekin goaz Cangas de Onis-era. Ea bihar zer eguraldi egiten duen...

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina