MENUA

2015/12/23

AITXURI-IRAULE-ARBELAITZ-ANDRAITZ 1500 mtik gora KMB Zegamatik.

 
2015-12-20. Zegamako apeaderotik atera gara. Ez dugu asko begiratu behe aldean dauden pista ugarien nondik norakoak, baina intuizioz eta sorte apur batekin, lortu dugu anabasa horretatik irtetea eta korrikalari baten explikazio zehatzak jaso ondoren, txabola eder honetatik igaro den pistatik goaz goruntz.

Beste txabola eta iturri honetara heltzerakoan Andraitzetik behera datozen Maratoiaren markekin egin dugu topo. Hemen, txabolaren atzetik ezkerrera hartu eta laster egin dugu berriz topo Maratoiaren borobil horiekin eta, metro batzuk gorago, Kilometro Bertikalaren borobil gorriekin.

Honeraino ez dakigu nolakoa den KmBaren ibilbidea, baina hemendik gora benetan bertikala da.

Ehiztarien txabola.

Markak jarraitzen. Bertikala izateaz gain, lurreko orbelak asko gogortzen dute igoera.


Laster goaz irtetera pagaditik.

Aitxuri eta Irauleren azpian dagoen zirkoan. Guk Aitxurira zihoala uste genuen, baina sorpresaz, eskuinean ikusten den korridore-kanaletik gora dihoaz markak.

Hemen ere malda handia dago.

Behera begira. Hortik atera gara. Zegama oso behean geratzen da.

Irauleren azpian. Hemendik Aitxurira dagoen igoera ezagutzen dugu, beraz markak jarraituko ditugu korridoretik.

Aldapa latza. Batzutan lau hankatara igotzeko bezala. Ez da samurra izango hemendik igotzea konpetizioan. Eta bustita badago...

Azkenengo metroak Irauleren eskuineko bretxara heltzeko.

Itxura ederra dauka Aitxurik hemendik. Igoera hori ere dotorea da.

Bretxatik behera begira. Hau da korridore-kanala. Gogorra.

Arbelaitzera dihoan ertzean. Alde honetan haize nahiko zakarra. Beste aldean babesean egon gara.

Askotan egin dugu gailurreri hau, batera eta bestera, baina hala ere gustora goaz.


Urbia.

Atzera begira.

ARBELAITZen.

Andraitz eta Butreaitz arteko mendilerroa, eta Anboto eta Udalaitz atzean.

Tontorreko buzoiarekin. Aitxuri atzean.

Mendizaleak Aitxuriren tontorrean.

Arbelaitzetik behera.

Arbelaitz atzean utzi eta Andraitz pasabideruntz goaz.

Andraitzen. Hemen berriz egin dugu topo Maratoiaren marka horiekin, eta hauek jarraituz jetsiko gara igoeran ikusi dugun txabola eta iturrirarte.

Zeru koloretsua daukagu.

Andraitzetik behera.

Hormak eta monolitoak gure gainean.

Pagadian, orbel artean. Toki batzutan belauneraino sartzen gara.


Bidegurutzea. Gu eskuinetik behera markak jarraituz.

Uraren kanala. Txabolatik behera igoeran egindako ibilbide bera egin dugu.

Zegamatik agur esan diogu Aitzgorriri eta gaur egindako ibilbideari. Igoera gogorra baina erakargarria.

2015/12/09

MARUATX 1036 mt Degurixan. Araotzetik

Degurixa (896 m), Zaraia mendikateko toki zoragarri bezain izkutua da. Gu urtean pare bat aldiz joaten gara normalean inguru horretara, toki desberdinetatik, Mendiola, Urkulu edo Araotzetik. Degurixa inguratzen duten tontor gehienak ezagutzen ditugu, eta gaur, erdi erdian dagoen Maruatx tontor dotorera joango gara. Ez da lehenengo aldia, baina gustatzen zaigu.
2015-12-08. Goizeko 9:30etan gaude Araotzeko eliza ondoan dagoen aparkalekuan. Bertatik, zelaiak, baserri ederrak eta Andarto ikusten ditugu. Eduraldi aldaketa dago iragarrita eta eguerdirako euria, beraz ez dugu irteera luzerik planteatu.

Bertako PR ibilbidearen markak jarraituz baserri ederren artetik goaz goruntz, Santikurutz lepora.


Santikurutz lepoan PRa utzi eta ezkerrera dihoan pistatik jarraitu dugu, Andarto aldera. Eskuinean, Ugaztegi baserria geratzen da.

Andarto guztia zeharkatu ondoren, pista utzi (markatuta dago) eta eskuinera, Degurixara dihoan bide polita hartu dugu. Araotz aldetik sartzeko ohiko bidea da.

Degurixan. Beti bezala, zirrara berezi bat sortzen zaigu hona heltzerakoan. Gozamena da hemen ibiltzea, edozein urtaro eta eguraldirekin. Gaur tontorretan haize zakarra dabil, baina eremu honetan babestuta gaude. Aranguren mendia daukagu aurrean.

Toki askotatik igo daiteke Maruatxera, baina guk ea itzuli guztia eman, eta txabola honen paretik egin dugu igoera.

Tontorrera heldu baino lehen, mendi guztia zeharkatzen duen kobazuloa ikusiko dugu, baina jetsierarako utziko dugu bisita.

Tontorrera heltzen. Degurixako "poljea" gure oinetan.
Tontorrean (1036m).




Tontorrean haize gogorra dabil eta euri tanta batzuk ere hasi dira, beraz kobazulora jetsiko gara babes bila.

Hegoaldeko sarrera baxua eta estua da, baina iparraldekoa oso handia. Enkanto handia du tokiak.





Berriz lautadara jeisteko, kobazulotik bertatik eta hormen ondotik jeisten den "pasillo" dotorea jarraitu dugu. Labainkorra dago, baina oso estetikoa da.


Babesak mendiaren hormetan.

Maruatx eta bere kobazuloa eta jeisteko erabili dugun diagonala (Beste egun bateko argazkia da).
Santikurutz lepoan. Aberez betetako zelai ederrak eta Udalaitzen silueta atzean.

Hortik behera, PRa jarraitu dugu Araotzera jeisteko. Auzo desberdinak ikusten dira.


Gaurkoz atea itxita geratu da, baina seguru gaude berriz ere igaroko dugula. Azkenean ez gara busti, eta beste goiz eder bat pasa dugu. Degurixak beti merezi du bisitatxoa egitea.