2015/12/04

GATZARRIETA, Gorbeiako Atxa batzuk, URRATXA, LASARREATXA, ARRABATXA

 http://macizodelgorbea.blogspot.com.es/2011/02/ensenanzas-del-yacimiento-de-la-cueva.html

2015-11-29 Igandea. Goizean jaiki, eta askotan bezala ez daukagu mendirako plan zehatzik. Gorbeiaruntz joango al gara? Horrela Pagomakurrera etorri eta Arrabara igo dugu. Batzuk ez dute jai egunik.

Arrabako aterpea eta Kargaleku lepoa atzean. Beti bezala, jende gehiena Gorbeiaruntz doa. Guk Gatzarrietara igotzea erabaki dugu lehenbizi. Horrela gainera ez dugu lokatzarik zapalduko.

GATZARRIETA. Buzoian dagoen plaka.

Gure azpian Zastegi harana eta Urratxa mendia. Bertara jetsiko gara.

Gatzarrietatik Zastegira jeisten. Ez dago biderik, baina ondo jeisten da.

Urratxako kobazuloan. Txikia da, baina enkantoa dauka.

Urratxara igotzen. Ea edozein tokitik igo daiteke baina terreno aldrebesa da. Oso adi ibili behar da harkaitz artean dauden zuloekin eta ondo begiratu non jarri oinak.

URRATXA Gatzarrieta gure gainean geratzen da, eta jeisteko egin dugun gutxigorabeherako ibilbidea.

Zastegi harana eta Aldape lepoa. Hortik jende asko dihoa Gorbeiara, eta berriz gu bakarrik gaude gure talaian.

Jeisterakoan ere atentzio handia.

Mendiaren oinera heltzen, bukatu dira zailtasunak.

Kobazuloaren sarrera behetik ikusita.

Zastegi haranetik goaz goruntz, Ipergorta aldera. Txabola edo aterpe hau bide ertzean geratzen da.

Gorbeia Zastegi harana menderatzen.

Goruntz goazela, tontortxo bat ikusi dugu ezkerretara, eta ez dugunez ezagutzen, ba igo egin dugu. Eta hara, buzoia dauka eta hau da bertan ipintzen duena, LASARREKOATXA.

Hor dago guretzat berria den Atxa hori, eta atzean, Aldamin eta Gorbeia.

Ipergorta eta Gorosteta arteko lepoa. Eguraldi bikaina daukagunez, jan eta edateko toki aproposa iruditu zaigu.

Orain Mandobideruntz goaz, Arrabara igarotzeko.

Arrabako lautada berdea eta Durangaldeko mendiak atzean, Alluitzetik Anbotoraino dihoan ertza.

Baina Arrabara jetsi baino lehen beste Atxa bat bisitatzera joan gara, ARRABATXA hain zuzen ere.

Arraba gainean gaude.

Hemendik, behean ikusten ditugu Zastegi eta Urratxa.

Mandobideko igarobide dotorean.

Arrabako aterpean dagoen mapa. Putxeroko kafe goxoa hartu dugu.

Iondegorta urtegia eta Lanbreabe gainean dauden laritz basoak. Hemen udazkenak irauntzen du oraindik.

Gorosteta mendia Arrabako lautadaren gainean.

Lekanda.

Arraban dagoen behatokia, inguruan ikusten diren mendien izenekin. Orain pasiera lasaia geratzen zaigu Pagomakurrera jeisteko. Gorbeia mendikateak beste egun eder bat igarotzeko aukera eman digu. Behin eta berriz itzultzeko tokia da...



1 iruzkin:

  1. La belleza del macizo del Gorbea en cualquiera de las estaciones; no hay estación triste ni deslucida ni peor que otra. Abrirse paso entre las rocas blancas de los lapiaces; trepar por ellas; alternar ello con las travesías por los verdes y por los ocres; qué gran sensación, qué naturalidad y qué descanso aunque haya esfuerzo

    ErantzunEzabatu