2015/11/02

BISAURIN 2670 mt. Zirkularra Lizaratik.

Horia>joan, gorria<etorri

2015-10-31. Etxetik goizeko 5:15tan atera gara. Liédenan bigarren gosaria egin ehiztariz inguratuta ( eski garaian baino "anbiente" handiagoa zegoen goizeko 6:30etan), eta 9etarako prest gaude ibilaldia hasteko Lizaran. Hainbat aldiz igo dugu Bisaurin-era (azkena duela 13 bat urte), baina beti elurrarekin, eta ipar aldeko igoera ez dugu ezagutzen. Beraz, zirkularra egitera goaz.

Eguraldi bikaina daukagu, hego haizearekin.  Ilargia Foratón-en gainean.

Helburua gure gainean daukagu.

Aterpe atzetik doan pista hartu dugu, baina berehala eskuinera joan gara, marka berde eta horiak jarraituz, Bernera-ren azpian dagoen Audelca sakaneruntz.

Fetas-en hormen azpian dagoen 1. aterpearen ondotik igarotzen.

Audelca sakanean. Bidea oso ondo trazatuta dago, eta hasieran nahiko igoera leuna du.

Bernera.

Hesi bat zeharkatu behar da. Pitzadura ederra gure eskuinean.


Bernera-ko gailurrak.

Hibaiaren ezkerretik goaz.

Bigarren aterpea igaro ondoren Mistresa lautadara heldu gara. Hemen Sarrioen haranera dihoan bidea utzi eta ezkerrera hartu behar da, Secús leporuntz. Hemen hasten dira aldapa serioak.

Mistresa lautada.

Secús leporuntz igotzen. Behean Mistresa lautada, eta Bozo de Bernera, Olibon, Liouviella eta Olibon-eko zirkoa inguratzen duten tontorrak. Sarrioen haranaren sarrera hor dago.

Han goian geratzen da Secús lepoa, Puntal de Secús eta Bisaurín-en artean. Gu ez gara bertaraino joan behar. Azkenengo aldapa baino lehenago ezkerrera hartuko dugu, tximinia edo antzekoa igotzeko.

Duela bi aste igotako Cúpula de Secús eta Liouviella, eta Olibón-Bozo mendilerroa.

Pico Alto de la Portaza eta Cúpula de Secús aurrean, eta Balaitús ezkerrean, atzean.

Tximinia antzekoa igo ondoren, Fetas eta Bisaurin-en artean dagoen sakanean. Egun batzuk lehenago elurra egin du, eta hezetasun handia dago. Harkaitzak erabat bustita eta elur apur batekin daude, eta adi ibili behar da inguru guzti honetan.

Secús lepoa eta Puntal de Secús. Atzean utzi ditugu.

Atzera begira, ikuspegia gero eta zabalagoa.


Malda handia dago hemen.

Behin sakanetik aterata, terrenoa lehorra dago, eta nahiz eta malda handia izaten jarraitu, hobeto igotzen da. Bisaurin-en ertza hartuko dugu eskuinean.

Ertzera igotzen. Fetas-en altueran gaude.


Ertzetik gora. Hasieran oso zabala da. Atzean daukagun panorama izugarria da.

Gailurra begibistan daukagu. Gozamena da zati hau zeharkatzea. Neguan hemen izugarrizko kornisak sortzen dira.


Secús mendilerro txuria eta Anatera Alta-ren kolore berde eta gorriak.

CASTILLO DE ACHER Igoera

Anatera ingurua.

Aguas Tuertas.

Tontorrerako azkenengo metroak. Bide arruntetik igo duen jendea dago goian.

Agüerri, Peñaforca- Rincón de Alano mendilerroa, Chipeta-Gamueta, eta erdian atzean, Orhi.

Ertz hau zeharkatu dugu. Badator jende gehiago atzetik. Panorama: Palas, Balaitus, Infiernoak, Vignemale, Taillón- Perdido (ezkerretik eskuinera, eta ezagunenak bakarrik aipatuz).

Bisaurín (2670m). Ilusioa egiten digu berriz egoteak hemen.

Haize indartsua egiten du tontorrean, eta laster hasi gara jeisten, orain bide arrunta jarraituz.  Hego aldean behelaino ugari dago. Peña Oroel agertzen da atzean.


Aldapa handia dago alde honetan, eta azkar galtzen da altuera.

Jende gehiago dabil alde honetatik.

Bisaurín eta Fetas-en horma kuriosoak. Estratoak ondo bereizten dira.

Foratón lepoan geratu gara zerbait jan eta edateko, haizearen babesean. Agüerri daukagu parean.

Gora begira. Pala hau ederra da elurrarekin.

GRa jarraitzen lepotik behera Lizara-ra jeisteko. Hodei batzuk sartu dira, baina berehala desagertzen dira.

Sei bat orduko itzulia bukatu dugu Lizaran. Orain berriz etxerako bidaia...

 Udazkeneko koloreak Lizara inguruko basoetan.


Nekatuta baina oso pozik egingo dugu itzulera. Gustora ibili gara, aspaldiko abenturak gogoratuz.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina