MENUA

2015/10/08

PIC LARRAILLE (2147m). Zirkularra Lescunetik.

2015-09-26 Larunbata. Goizeko 6etan atera gara Elgoibartik eta Lescunera goaz. Aurten ez gara egon oraindik hainbeste gustatzen zaigun toki eder horretan, eta oraindik ibilbide berriak baditugula kontuan hartuta, bagoaz bertara eguraldi onaren iragarpenarekin.
Yesa-ko urtegian geratu egin gara. Aurrean daukagun espektakuluak merezi du geldialditxoa. Egunsenti ederra.

Goizeko hamarretan Pont de Lamary-n gaude, Ansabereko haranaren sarreran. Orain eskuinetik joango gara, Ansabere-ra, eta dena ondo baldin badoa, itzulera hor daukagun sakanetik egingo dugu, Lazerque-ko basoa.

Hor ditugu Ansabère haran eder honetako protagonista nagusiak, Ansabèreko orratzak, eskuinean Mouscaté, eta ezkerrean Acherito eta Sobarcal dituztelarik. Denak dira ezagunak guretzat.

Ansabère.

Ansabèreko "plateau"an. Basoak hasi dira udazkeneko tonoak hartzen, baina oraindik goizegi da. Hemen ezkerrera jarraituko dugu, basoan sartu eta Ansabèreko etxoletara heltzeko.

Orratz txikia eta bere "espigolo" ezaguna.

Basoan, bide zabala jarraitzen.


Ansabèreko etxolen ondoan. Hemen, bide nagusia jarraituz, goian erdian dagoen lepora igotzen da, Petrechema edo Sobarcal-era igotzeko. Baina gaur gure bidea ezkerrera dihoa. Ez dugu Ansabèreko laku txikia ezagutzen, eta hau izan da gure lehenengo aitzakia ibilbide hau egiteko.

Baina lehenago, abentura txiki bat izan dugu hor datorren artaldearekin, eta bera gidatzen datozen mastinekin. Gu eskuinera joan gara, eta beraiek ere. Gero, gu berriz behera izkintxo egiteagatik, eta beraiek gure gainera. Askenean mastinen jarraipen zehatza izan dugu... En fin, zaputzaldi apur batekin baina lortu dugu igarotzea.


Artzaiak ez du ezer egin egoera hori ekiditzeko. Beraien terrenoak dira...

Atzera begira, Ansabère harana Dec de Lhurs-en azpian.

Lakura igotzen horrela ikusrten ditugu orain orratzak.

Ansabère, Mouscaté, Hiru Erregeen Mahaia, Table, Pène Blanque.

Pène Blanque. Hor ere zirkular dotorea egin genuen.

Dec de Lhurs eta Billare-ren hormak eskuinean. Hauek ere ezagunak ditugu, eta oso interesgarriak dira.

Ansabère lakua. Nonbaiten koketoa dela irakurri dugu.




Lakutik, malda handiko aldapa igo behar da, izenik gabeko lepo batera heltzeko, eta bertatik Oza eta Guarrinza aldea ikusiko ditugu.

Lakua goitik ikusita.

Beste aldean Acherito, Gamueta eta Gorreta ditugu.

Acherito dotorea. Tontorrean jendea ikusten da.

Hau da atzean lagatzen duguna, Ansabère harana, Mahaia, Pène Blanque, Dec de Lhurs.

Acherito laku ederra. Hemen altuera galdu egin behar dugu, gero berriz berreskuratzeko, ezkerrean dagoen bretxara igoko dugu eta. Aurrean, Castillo de Acher, Agüerri, Bisaurín.

Quimboa, Anzotiello eta Gorreta mendiak ditugu parean. Oza eta Zuriza banatzen dituen mendilerroa.

Acherito lakua toki ederrean dago kokatuta. Guk erdiko bi tontorrak igoko ditugu. Ilusioa egiten digu hemen egoteak berriz. Aurrekoa duela 30 urte edo izan zen, eta Oza-tik etorrita. Hau izan da gaurko bigarren aitzakia.

Atseden laburra laku ertzean, eta berriz gora.

Malda gogorra daukagu orain, baina horrelako ikuspegiarekin dena gainditzen da. Gorreta, Acherito, Sobarcal, Ansabère,...


Eskuinean dagoen lepo berde horretatik jetsi gara lakura.

Sartu gara harri artean. Orain denbora dexente egingo dugu horrelako terrenoan.

Heldu gara ertzeko bretxara. Ikuspegi zoragarria atzean daukaguna.

Orain ertza jarraituz goaz Larraille tontorrera.

LARRAILLE (2147m). 30 bat urte dira hemen egon ginela. Bada zerbait!

Tontorraz gozatu ondoren, beste aldeko ertza jarraitzera goaz, Larraille lepora jeisteko. Hemendik aurrerako bidea dena da berria guretzat. Aurrean, ihez egindako Laristé eta ertza, Labigouer, Midi, Balaitús, Palas,...

Ertza erraza da. Batzutan eskuak erabili behar dira, eta oinak non ipini adi ibili behar da, baina ez du zailtasun berezirik.


Lurien, Palas, balaitús, Frondiellak, Midi.

Larraille lepora jeisten. Ertza atzean utzi dugu.

Lepotik ezkerrera jetsi behar dugun sakana ikusten dugu. Harritsua da, baina bidezidor nabarmena dago ezker aldean. Uste genuena baino erosoagoa da.

Lepoa goian, eta gu kanalaren erdi aldean.

Kanal guztia. Bidezidorra eskuinean bereizten da, Larraillen hormen azpian.

Kanala bukatu ondoren eskuinera dihoa bidezidorra, Lazerque basoaren bila. Aurrean, Dec de Lhurs, Billare eta Lescún ingurua, Orgues de Camplong-en azpian.

Parean daukagu ihez egindako ibilbidea, Bacqué eta Laristé mendiak lotzen dituen ertz dotorea.

Lazerque basoaren gainean. Hau zen gaurko 3. aitzakia, baso eder hau ezagutzea.

Billareak.


Basoan sartu baino lehen harkaitz kuriosoz osatuta dagoen zelai eder bat zeharkatzen da. Tokia izugarri polita da. Lasaitasuna da nagusi inguru hauetan.

Hortik, Mahaia, Table eta Pène Blanque ederki ikusten dira oraindik.

Zelaia blokeekin eta Bacqué-Laristé ezkerrean.

Ondoren, Lazerque baso ederrean sartu gara, eta lasai zeharkatu ondoren, Pont de Lamary-ra heldu gara, ibilbide zirkular dotorea osatuz. Guk sei bat ordu behar izan dugu egiteko, lasai ibiliz eta geldialdi batzuk eginez. Lescuneko beste ibilbide oso interesgarri bat.

2 iruzkin:

  1. Oso polita Mendikolore.
    Lescun zoragarria da

    ErantzunEzabatu
  2. Egia da Lescun ikaragarri polita da, denborada guztietan, baina batez ere orain Udazkeneko koloreekin....

    ErantzunEzabatu