2015/09/28

VALDECEBOLLAS 2143 mt, CUCHILLON 2179 mt. Palencia-Cantabria.

2015-09-06 Goizeko 7etan atera gara herritik, lasai, eta 10ak inguruan BARRUELO DE SANTILLAN herrian gaude. Mendiak hodeipean daude, eta presarik ez daukagunez, bigarren gosaria egin eta herria ezagutzen aritu gara.

Meatzarien etxeak.

Barruelo-tik gora BRAÑOSERA herria dago. Espainako lehenbiziko forua lortu zuen herria. Hau da bertako udaletxea.

Golobar aterpera etorri gara eta hau da bertako harrera komitea. Golobar, aterpe erraldoia da, baina erabat utzia dago, eta sentipen arraroa sortzen du. Baina toki egokia da gaurko ibilaldia hasi eta bukatzeko. Oraindik berrezte prozesuarekin jarraitzen dugu, eta igoera lasaiak egitera behartuta gaude. Ez dugu ezer ikusten.

Golobarren ere denbora egin dugu ea altxatzen duen, baina eguerdi aldera goruntz egin dugu. Igoera laburra da, eta bidea garbia da hasieran. Goian eguzkia izango dugula dirudi...

Eta Sestiletik lepora igotzen gaudela, hodeiak irekitzen hasi dira.

Sestil eta Canalejas artean dagoen lepoa. Horra igo behar dugu.

Aurreko lepotik ezkerrera hartzen da bide oso nabarmena. Behelainoak joan eta etorri dabiltza, baina ez dago inongo arazorik.

Eta ordu t'erdi batean VALDECEBOLLAS tontorrean gaude. Oso zabala da eta harri pila ugari daude.

Híjar mendilerroko tontor garaiena da Valdecebollas (2143m). Dorre handiaren gainean.

Ordubete inguru egin dugu goian, eta momentu batzutan, hodeiak ireki eta inguruak ikusteko aukera izan dugu. Hemen, Europako Gailurrak.

Curavacas hodeietatik irteten.

Tontorra atzean utzi eta gu beheruntz. Beste batzuk, aldiz, goruntz.

Ezkerrean, Alto Campó-ko Cotomañinos, Cuchillón, Tres Mares, e.a. oraindik hodeiekin.

Canalejas tontorrean. Bidetik oso gertu dago, eta beraz, igotzea erabaki dugu. Atzean, Valdecebollas.

Tudanca arrazako behiak. Ugariak dira inguru hauetan.

Sestil tontorrera ere igo dugu. Golobar zirkoa daukagu azpian, aterpea eta bertara heltzeko errepidea.

Valdecebollas Sestil-etik. Eskuineko hormetan, neguan, elur-jauzi dotoreak sortzen dira.

Sestil-etik behera. Aterpea begibistan daukagu.

Lorategia.


Errepidetik, Golobar zirkoa, Sestil eskuinean, Canalejas erdian eta Valdecebollas atzean. Ibilaldi laburra baina tamainakoa oraingo egoerarentzat. Gainera, guretzat toki ezezaguna zen eta hori plus bat da. Neguan etortzeko planak ere egin ditugu. Ea...

Reinosa-ra goaz gaua igarotzera, eta Alto Campó-ra igotzen dagoen Espinilla herrian, Espainako Itzulia ikusteko aukera izan dugu. Hor doaz Astanakoak tropelean tiraka txistu bizian.

Laster hasiko dute Brañavieja eta Fuente del Chivo-rako igoera gogorra.


2015-09-07 Reinosan lo egin ondoren, Brañavieja-ra etorri gara Cuchillón mendia igotzera. Gaur eguraldi ezin hobea daukagu, eta atzo ikusi ez genuen paisaia ondo ikusteko aukera izango dugu.
Brañavieja-ko aparkalekuaren gainean daukagu Cuchillón mendia. Igoera laburra baina malda handikoa.




Zuzenean igotzen ari gara eta tontorraren ezkerreko ertzera aterako gara. Hemen ere tudanca ugari dago.

Igoeran dagoen atseden toki bakarrean, ibilbidea aztertzen. Atzean, Cotomañinos.



Ertzera irteten.

Eta berehala daukagu tontorra begibistan.

Tontorrean. Atzean, atzoko etaparen bukaera Fuente del Chivo-n, gero igoko dugun Cornón eta, atzerago, Peña Sagra.

Brañavieja eta Cordel-etik Cornón-era doan mendilerroa.

Jetsiera, eskuinetik egin dugu. Berriz kotxea hartu eta Fuente del Chivo-ra igo dugu.
video

Cornón-era igotzen, Fuente del Chivo eta Tres Mares.

CORNON (2125m). Hogei minututan igotzen da. Bista ederrak ditu, Tres Mares, Peña Labra eta Europako Gailurrak atzean.

Cordel-era dihoan mendilerroa.

Cuchillón, Cotomañinos eta Valdecebollas, orain beste aldean.

Eta etxerako itzulian, turismo apur bat egiten, Burgos-eko Puentedey herri dotorean geratu gara. Hau bai zubi naturala!

Eta herria zubi baten gainean.


Gero hemendik, lasai lasai etxerako bidea hartu dugu. Astebukaera polita izan da, eta mendi eta toki berriak ezagutzeko aukera ederra.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina