2015/08/03

3 egun EUROPAKO MENDIETAN, kanalak igo eta jetsi: DOBRESENGOS, MESONES, CAPOZO, ASOTÍN, LIORDES.


1. Eguna (2008-08-19): Fuente Dé, 
Cabaña Verónica, Dobresengros, Cain.         
Fuente Dé-n kotxea utzi eta teleferikoan igo ondoren, ba goaz hiru eguneko zeharkaldia egitera Europako Mendietan. Vueltonaruntz goazen bitartean behelainoak Horcados Rojos eta Peña Viejako hormetan ari dira jolasean.


Horcados Rojos.

Cabaña Verónica-ra doan bide ezaguna jarraitzen. Eskuinean utziko dugu Canalona eta Peña Vieja-ra doan bidea.


Santa Ana gailurrak, Canalona orratza eta lepoa eta Peña Vieja atzean utzi ditugu.

Horcados Rojos.

Cabaña Verónica. Behelainoak badirudi behean geratzen direla... baina beste aldean ere horrela badago, Dobresengros jeisteko "moskeo" pixkat badaukagu, ez baitugu ezagutzen.

Urriello erregea. Duela urte batzuk gozatu genuen bere hegoaldeko hormetan...

Madejuno-Tiro Llago gailurreri ederra.

Tiro Llago. Liburu erraldoia. Trepada dotorea dauka. Hiru egun hauetan ez goaz gailurrak zapaltzera. Aurretik egonda gaude gehienetan. Oraingoan Pikosetako sakonerak ezagutzea nahi dugu.

Cabaña Verónica-tik Collada Blanca-ra dagoen eremu korapilatsuan.

Collada Blanca-ra heltzen. Hau da gaurko toki garaiena. Atzean, Canalona eta Peña Vieja.

Torre Blanca-Tiro Tirso-Llambrión eta Tiro Callejo.

Atsedena toki eder honetan. Goialde horietan bizi izandako abenturak gogoratzen edo...

Hoyo Grande Cimero eta Torre Cerredo-Bermeja-Coello eta Tiro del Oso-ren hormak. Eskuinean Horcada de Caín. Gu zulora jetsiko gara, gero mendi erraldoi guzti horien azpitik igarotzeko.

Horcada de Caín ezkerrean eta Arenizas gailurrak.

Izugarrizko tokia da Hoyo Cimero hau. Nahiko bakartia eta horma erraldoiez inguratuta alde guztietatik.

Hoyo Grande Cimero-ra jeisten. Eskuinean Torre de la Palanca-ren hormak ditugu.

Cerredo-Bermeja.

Horcada de Caín. Hortik igaro behar da Urriello-ra joateko, eta baita alde honetatik Cerredo-ra igotzeko.

Natura hondamendia gertatu dela dirudi hemen. Oso txikiak geratzen gara gu hainbeste handientsutasun artean.

Baina badago bizitza dotorea ere.

Torre de la Celada-Torre de las Puertas de Moeño. Behelainoak Dobresengros kanaletik gora sartzen. Ea bidea ondo hartzen dugun... Badakigu hasieran oso zabala dela eta harri artean ez dela bidea oso ondo bereizten. Ea ba!

Torre de la Palanca.

Bermeja-ren hondoratzeak.

Hoyo Grande Bajero eta Tesorero eta Torre de la Palanca zirkoa inguratzen. Dobresengros kanalera sartzera goaz.

Cabrones-Cerredo gure buruen gainean.

Dobresengros gailurrak eta Cabrones. Gu zulora sartuko gara.

Lorategia Dobresengros kanalean. Behelainotan sartu gara eta ez dugu ezer ikusi goiko partean. Izan ditugu zalantza batzuk, baina lortu dugu bidezidorra aurkitzea.

Behin bidezidorra aurkitu, lasaiago goaz. Malda handia dago, baino hau espero genuen.

Behelainoak goian ari dira geratzen. "Kairn" batzuk ere hasi dira agertzen.

Ez dugu ikusi inor kanal guztian. Rebeko batzuk bakarrik gure jetsiera alaitzen.


Putreak Cares ibaiak sortzen duen zuloaren gainean.

Oriaindik erdi aldean gaude, baina hemen bidea askoz nabariagoa da. Baso horretara sartuko gara orain.


Beste biztanle bat.

Pagaditik irten eta "kanaloi" batera sartuko gara.

Hau da "kanaloia". Sinestezina bada ere, hortik dator bidezidorra.

Hoyo San Ligiesto.

Bista alaitzeko, hainbeste horma artean.

Las Piperas iturria. Eskertzen da bertako ur freskoa.

Beheko partean. Behelainoak hor jarraitzen dute, kanalaren erditik goruntz.

Cares zintzurraren gainean gaude. Hemendik zuzenean jetsi daiteke Cares-era eta autopistatik heldu herrira, edo bestela, dotoreagoa, Sedo Mabro-tik jetsi Caín-era. Guk bigarren aukera jarraituko dugu.

Canto Mabro-n gaude eta hor daukagu Caín. Baina oraindik "episodio" eder bat falta zaigu.

Caín-en goiko auzoa eta sedoa. Bihar igaroko gara hortik.

Seu Mabro. Toki espektakularra.

Toki batzutan bidea "armatuta" dago. Artistak ziren benetan "cainejoak".

Jetsi gara Cares hibaira, Caín sarreran.

Eta hemen zegoen jendetzaren artean, gure herriko lagunekin topo egin. Asko poztu gara.

Hau izango da gaua igarotzeko tokia. Oso ondo dago eta izena ere autentikoa. "El Diablo de la Peña" Caíneko Bonifacio Sadia-ri deitzen zioten. Cainejo ezagunaren iloba zen eta, besteak beste, Urriello-ko hegoaldeko horma 14 minututan igo zuela dirudi. Nahiz eta gizon txikia izan, inguruko horma eta mendietan egiten zituen ibilerak medio, izen hori jarri zioten herritarrek.

Hau da aterpeko logelatik ikusten duguna. Bertikalitatea. Horregatik, "cainejoak ez dira hiltzen, amildu egiten dira".



               2. Eguna (2008-08-20): Cain, Mesones, 
     Capozo,  Cordiñanes 
Cain-eko pertsonai ezagunenaren omenezko monolitoa herriko enparantzan.

Goizeko 8etan prest gaude Caín-etik irteteko. Gaurko bukaera hemendik oso gertu daukagu, baina ibilbide gogorra daukagu, Mesones kanala igo Cuba-ko mendilerrora heldu arte eta Capozo kanaletik jetsi Cordiñanes-era. Ea suertea daukagun eta orain dauden behelainoak ez diguten oztoporik sortzen.

Caín, atzo jetsitako Seu Mabro, eta Dobresengros kanala behelainoekin.

Cares zintzurra eta Dobresengros kanalaren sarrera.

Caín de Arriba-ra igotzeko dagoen "sedoan". Orain erabat apainduta dago eta ez dago arazorik bertatik igarotzeko. Orain dela urte batzuk ez zen horrela. "Hildako batek bi hil zituen".

Caín de Arriba. Erabat utzita dago orain, baina garai batean herria zen. Parajea izugarria da.


Eskuinean Jerrera kanala dihoa. Gu ezker aldera joango gara.

Hau da gure ibilbidea. Goiko erdiko hormetan daude "sedoak". Behelainoek hor jarraitzen dute.


Caín de Arriba bere kokaleku ederrean.

Ihintzaren ondorio dotoreak.




Mesones-en gora hormetara eta sedoetara hurbiltzen. Aldapa handia dago baina ondo igotzen da.

Ahuntzak babesteko egokitutako kobazuloa.

Lehenengo sedoan. "Armatuta" dago. Izugarrizko lana dago hemen.

Lehenbiziko sedotik irten ondoren begibistan daukagu bigarrena. Badirudi behelainoak desagertzen ari direla.
Bigarren sedoan. Argi dago ez zegoela oztoporik Caineko artzaientzat. Edozein zirrikitu nahikoa zuten bide bat asmatzeko.




Caín oso behean geratzen da.

Mesones. Hau da ondo dagoen txabola bakarra. Gainontzekoak nahiko hautsita daude.

Mesones-en ezkerrera hartu dugu, Cueto de los Cabritos aldera. Cuba-ko portuak bere eskuinean geratzen dira. Hemendik eskuinera hartuta, El Boquete eta Jou Santu-ra joaten da. Baina gu gaur ez goaz horra.

Jultayu, behelainoen gainetik.
JULTAYU 1935 mt

Piedra Lluenga, Robliza eta Peña Blanca.


Mesones artegia.

Robliza eta Peña Blanca. Gailur oso interesgarriak eta trepada nahiko zailak dituztenak.

Zuloan Cares, eta bere gainean Cuetos del Trave-Dobresengros-Cabrones-Cerredo mendilerroa. Erdian, atzo jetsitako Dobresengros kanala. Egun espektakularra daukagu.

Jucabao-ra heltzen. Atzean, Cuvicente eta Jultayu Oliseda-ko malden gainean.
Cornión-eko erregina, Peña Santa. Ea bere oineraino helduko gara.


Cueto de los Cabritos ezkerrean utzi eta Cerra de Cuba-ra igotzen. Eskuineko lepora heldu behar gara.

Peña Santa ezkerrean, El Boquete erdian (bere atzean Torre de los Traviesos), eta Piedra Lluenga eskuinean. Hortik doa Jou Santurako bidezidorra.

Robliza-Peña Blanca-Cuvicente-Jultayu.

Cuba-ko lepora heltzen. Atzean, Cueto de los Cabritos.

Jan eta edateko atsedena hartu dugu toki paregabe honetan. Valdeón harana ikusten dugu eta Torre del Friero dena menperatzen.

Torres Arestas, Torre de Ita, Torre Ciega, Bermeja,... Valdeón gainean dauden mendiak. Capozo kanalaren hasiera zuloan geratzen da.

Peña Santa-ren horma eta espoloiak.

Hauek dira ikusi ditugun bizilagun bakarrak. Cabrones atzean eta kabroiak aurrean.

Gozatzen!

Rebekoak ere agertu dira. Hauek bai mugitzen direla dotore eta erraz!

Peña Santa-ren hegoaldea. Hemen daude eskalada bide ezagunenak.

Capozo kanalaren hasieran zulo kuriosoak dituzten hormak ditugu eskuinean.

Bagaude Capozo kanalera sartzen. Parean, Cerredo-Moeño-Celada-Palanca-Llambrión mendilerroa.

Goian nahiko ondo jarraitzen da bidezidorra.

Baina momentu batean amildegira goazela dirudi. Hemen bidezidorrak izkintxoa egiten du eta ezkerrera dihoa, azpian dauden hormak ekiditzeko.

Hormen azpian kobazulo bat aurkitzen da, Uraren Kobazuloa. Bertan hormetatik dariola dagoen ura har daiteke. Bainuontzi antzeko bat dago ura jasotzeko.

Gero tarte luze batean, hurritz artean dihoa bidezidorra eta apur bat deserosoa egiten da. Ea matxetearekin joateko tokia. Gainera jende gutxi ibiltzen denez paraje hauetan, gero eta itxiagoa geratzen ari da.


Dena dela, kanala espektakularra da, horma handiekin bi aldetan.


Beheko partean, pagadi eder batetik dihoa bidea. Gaurko beroarekin eskertzen dugu.

Cueto de los Cabritos-en hormak kanalaren alde batean.

Biharko Asotín kanala daukagu parean, Friero-ren azpian.

Las Vegas, Caín-era doan errepidetik gertu. Gu horra jetsi gabe eskuinera joango gara.


Erdian antzematen den zuloan geratzen da Capozo kanala. Atera gara bertikalitatetik.


Capozo kanala erdian.

Aurrean Asotín kanala eta Torre del Friero. Tombo behatokira heldu gara.
Friero Dorrea 2448 mt

Cordiñanes. Hemen igaroko dugu gaua ostatu batean. Izugarrizko itzulia izan da gaurkoa. Gogorra baina asko gozatzekoa. Suerte handia izan dugu eguraldiarekin eta ez dugu inor ikusi ibilaldi guztian.


Tombo behatokia. Atzean, Cueto Agudos, Cuvicente, Jultayo.



Cordiñanes. Afaltzeko zain, ilunabar dotorea. Parean, Pambuches eta Arestas gailurrak.

Bihar hortik hasiko dugu ibilaldia, La Rienda de Asotín. Goian, Arria eta Pamparroso inguruak, Torre de la Celada-rekin.
          3. eguna (2008-08-21): Cordiñanes, Asotin, 
 Liordes, Fuente Dé.
Asotín-erarte Collado Jermoso-ra doan bidea hartu dugu. Baten bat itxuraz ez dago ados hor jartzen duen 4 orduko denborarekin.

La Rienda. Hormen erdian irekita dagoen bide espektakularra da.


Cordiñanes eta Valdeón harana behean geratzen dira.

Atzera begira, atzo jetsitako Capozo kanala antzematen da Cueto de los Cabritos eta Peña Santa-ren babesean.

Valdeón aldean, Torre Bermeja, Pambuches, Torres Arestas, e.a.
Horcada, Pambuches, Arestas..

Asotín-eko pagadian.

Cornión-eko Cueto de los Cabritos, Robliza, Peña Blanca, Cueto Agudos. Atzo inguru horietan ibili ginen.

Peña Santa erraldoia.

Asotín-en ere bertikala da nagusi.

Eskuinean Torre del Friero daukagu. Izugarrizko "argayoa" etorri da hemen.

Asotín. Collado Jermoso-ra dihoan bidea ezkerrera da. Guk zuzen jarraituko dugu Liordes-era.

Torre del Friero izango dugu buruen gainean kanaletik irten arte.

Eguzkiak eta belar hezeek sortutako efektu polita.

Kanaletik atzera begira, Asotín lautada eta, atzean, Capozo, Peña Santa, Arestas, Bermeja,...

Kanalean gora. Malda ederra baina ondo igotzekoa.


Jermoso aldeko orratzak eta Cornión atzean.

Liordes-era heltzen hodei kapritxosoak sortzen hasi dira.


Torre de las Minas de Carbón eta Llambrión-Tiro Tirso. Azken hauek lehenengo egunean beste aldetik ikusi genituen.

Liordes zelai ederra, Remoña- Tiro Pedabejo mendilerroaren babesean.

Liordes eta Torre Salinas- Olavarria- Torre del Hoyo de Liordes- Torre del Friero.

Orain Liordes-eko tornoak jeistea geratzen zaigu Fuente Dé-ra iristeko. Hainbat aldiz igo eta jetsi gara hemendik eta beti egiten dira gogorrak.

Batera eta bestera, bihurgune asko geratzen zaizkigu behera jeisteko, baina hiru egun hauetan bizi izandako momentu ederretaz gogoratzen errazagoa egiten da.

Hemen bukatuko zaigu hiru egun hauetan izandako lasaitasuna. Topera dago Fuente Dé.

Tornoak.

Nahiz eta behean eta Kablean jende asko ibili, guk oraindik horrelako ikuskari ederrak bizitzeko aukera daukagu.

Bukatu da. Behetik goruntz begira. Deva ibaiaren iturburuak hemen daude. Liordes-eko tornoak, Peña Remoña ezkerrean eta Padiorna eskuinean.

Eta hiru eguneko zeharkaldi bikainari bukaera ezinhobea emateko, bazkari eder eta potentea Potes-en. Indarrak berreskuratzeko mundiala.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina