2015/07/26

2015/07/20

GR10-eko 12 eta 13.etapak. I. Txitxiibilaldia, Etsaut-Gabas-Gourette

Emakumeen mendi irteera. Aurten, gurekin urtero eta hasieratik ibili den lagun handia falta zaigu, Txitxi. Bere oroimenez, hemendik aurrera egiten jarraituko ditugun mendi-irtereei TXITXIIBILALDIA izena jartzea pentsatu dugu. Hau da beraz, 1. Txitxiibilaldia. 12 emakume elkartu gara asteburua Pirinioan igarotzeko. Talde ederra. Plana, GR10-aren bi etapa egitea, Etsautetik Gabas-era lehen egunean eta Gabas-etik Gourette-ra bigarrenean.



       Uztailak 11. Goizeko 5:30etan atera gara Elgoibartik.                  Bus txiki batean. Ilusioa egiten dit txikia izatea azkarrago abiatuko garelako Etsaut-era eta 1. etapa-ren bukaera Bious Artigues-en izatea, bus txikiak bertara heltzen direlako, horrela Gabas-erako errepide estua busez egin ahal izateko.
 12 emakume, 6 amama tartean eta adinen batezbestekoa 60 urte-tik gora.
 Goizeko 10:00ak dira irten orduko Etsauten, lainotuta dago eta eskertzen da, bidea ondo markatuta dagoelako. Ea zelan portatzen garen...

 "Le Chemin de la mâture". Egurraren bidea, hemendik garraiatzen bait  zituzten (itsasontzietako mastak egiteko) mendiko egur gogorrenak.





Landaretza artean sartzen, basoan


Garoa leporaino.





Landare ugari


Lainoak behean utzi, eta zig zag haundi-luze batean ba goaz gorantz. Atzean, Anie, Mahaia eta Belagua-Lescun-Zurizako mendilerroa.


Pic de Sesques eta Caperan orratza.

Marijo argazkilaria.


Sesques, atzean.



Ayous lepoan gaude eta lehenengo bista Midi d´Ossau da.








Pic Ayous-era joatea erabaki dugu, eguraldia ezin hobea da eta denbora daukagu.



Lorak harkaitzetan ere irteten dira.

Ayous gailurrean, beste aldera Bious Artigues, lainotuta dago

Ayous Aterpea. GR10a egiten duten askok, hemen egiten dute lo.

Pic de Ayous, Lac de Ayous-etik

Ayous-eko lakuak eta Midi. Hau da irudi klasikoa.

Lac de Ayous.

Ausartenak.



Lakutik jeisten den ura.


Bious Artigues lainotuta, enkantoa dauka. Busa goiko parkean aurkitu dugu eta eskertzen da, 6-7 km-ko errepidea saihesten baitugu.
GR10 etapa 12. wikiloc