MENUA

2015/06/29

TORRE DEL FRIERO 2.448 mt F+. Pikosetako klasiko bat.

2009ko Abuztuaren 23a da eta Vega de Liébanan lo egin ondoren, San Glorio gainean gaude egunsentiaz gozatzen.

Dobres-eko Haitzak, Bistruey, Peña Sagra mendilerroa ezkerrean eta Tres Mares eta abarrak eskuinean.

Cornión-eko Torre Bermeja, Pandetrave portutik.

Torre del Friero, gure gaurko helburua. Aurretik ere igota daukagu, Fuente Dé-tik Torre de Liordes-ekin batera, paliza ederra hartuz. Gaur Pandetrave-tik Posada de Valdeón-era dihoan errepidetik goaz, argazkian ikusten den Chavida kanaletik lepo zabalera igo, gero beste aldeko bide arrunta jarraitzeko.

Pandetrave-tik Panderruedas-era doan mendilerroa, Gabanceda, Gildar, Cebolleda,...

Ten eta Pileñes.

Chavida kanala eta lepoa. Aldapa handia baina nahiko ondo igotzen da.

Kanalean gora.

Chavida lepoan gaude. Ezkerrean geratzen da Friero, eta eskuinean, irudian, Torre del Hoyo Chico.

Gure parean, Collado Jermoso, Colladinas, Llambrion-Tiro Tirso, Torre de las Minas de Carbón, Torre de la Palanca, Torre Peñalba,...

Chavida lepoa atzean utzi et Frieroren bide arruntetik goaz, hormen azpian, ipar lepoaren bila.

Cordiñanes eta Caín aldera dauden kanal eta amildegiak. Jultayo eta Cornión-eko gailurrak atzean.

Erregina, Peña Santa.

Lehenengo tximinian.

Torre Bermeja eta Pambuches, eta Tiatordos atzean.

Capozo kanala eta Peña Santa-tik Jultayo-raino doan mendilerro guztia.

Bigarren tximiniaren irteeran. Trepada apur bat "aereoa" da, baina nahiko erraza eta harkaitz onean.

Goiko ertzera irteten. Atzean Llambrión guztia, Torre de la Celada, Palanca, Tiro Callejo, Llambrion,...

Gailurrean.

Izugarrizko balkoia da. Hemen Peña Santa eta Cornión-eko bere sateliteekin.

Valdeón harana daukagu azpian, Posada, Prada eta Soto herriekin.

Liordes, Peña Remoña eta Liordes dorrearen hormak eskuinean, eta Padiorna, Peña Vieja, e.a. ezkerrean.

Tiro Llago- Madejuno gailurreria, Torre del Hoyo Oscuro, Peña Vieja.

Cuvicente eta Jultayo Oliseda-ko amildegien gainean.

Torre de los Cabrones, La Robliza, Peña Blanca, Caín gainean.

Torre del Hoyo de Liordes. Tontor oso interesgarria. Ez da oso bisitatua eta adi ibili behar da bidea ondo aurkitzeko, baina ez da oso zaila. Aurreko bisita batean igo genuen.

Tximinia jeisten.

Berriz Chavida lepora heldu eta kanalean behera Pandetrave-ko errepidera jeisten.

Hor geratzen da Friero dorre elegantea.


Eta goiz ibili garenez, astia izan dugu Potes-era etorri eta bazkari eder bat egiteko, berriz etxera itzuli baino lehen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina