2015/06/11

PUERTO NATALES-PUNTA ARENAS-SANTIAGO. Bidaiko azkenengo etapak.


CALAFATE. Hostala. Itzultzen hasteko ordua da. Goizeko 8:30etan hartuko dugu Puerto Natales-era doan busa, Argentina eta Txileren arteko muga zeharkatu ondoren.

Autobusetik, Paine mendikate guztia ikusten dugu pampa patagonikoaren hondo-irudi bezala.

Hego Izotz Eremuko mendiak.

Paine.

Baguales mendilerroa. Horrelako paisaiak ikusten, oso ondo egiten da lau orduko bidaia (+ mugakoa).

Txile-ko mugan. Argentinatik Txilera sartzerakoan araketa sakona egiten dute. Busetik denok atera eta txakurrak sartzen dituzte barrura. Janari asko ezin dira sartu Txilera, eta horregatik begiratzen dute dena. Tramite hauek luzatzen dute bidaia. Ordubete inguru egon gara bertan.

Dorotea-ko muga igaro ondoren, berehala helduko gara Puerto Natales-era.

Arrtsaldeko 14:30tan helduko gara Puerto Natales-era. Hirugarren aldia da, egun gutxitan, bertara heltzen garela, baina aurrekoetan ea ez dugu ezagutu herria. Gaur arratsalde guztia daukagu Seno Ultima Esperanza-n kokatuta dagoen herri eder hau ikusteko.

Aurrekoetan bezala Amerindian hartu dugu ostatua. Hemen genituen Argentinan behar ez genituen tresnak gordeta, eta gainera oso ondo tratatzen gaituzte bertakoek.

Merienda-bazkaria egiten hostalean.

Nahiko hegoan gaude!

PUERTO NATALES edertasun bakana duen tokia da. Alde batetik oso urrutiko herri baten lasaitasun guztia  mantentzen du, elurtutako mendiz inguratuta dagoen fiordo baten ertzean eta egurrezko etxeekin, eta beste alde batetik, ea zerbitzu guztiak turista kopuru handiak hartzeko prestatuta daude.

Garai honetan ez dago turismo askorik eta gozamena da Costanera-tik pasiatzia. Gainera, daukagun eguraldi bikainarekin, oso ederra ikusten da dena. Kormoranak eguzkia hartzen.


Milodón. XIX. mendearen bukaeran zientifiko alemaniar batek 25 km-tara dagoen Kobazulo batean (Orain "Cueva del Milodón"), animali erraldoi baten gorpuzkinak aurkitu zituen. "Milodonte" deituriko animalia belarjalea zen eta mugimendu oso geldiak zituen eta ea 4 metroko altuera neurtzera heldu zen. Baina lehenengo gizakiak heldu zirenean Patagoniara desagertu ziren.

Alberto de Agostini eta Patagoi bat.


Costanera eta Dorotea mendia.






Etxe gehienak era honetakoak dira, egurrezkoak eta kolore biziekin margotuta.



Los Pioneros jatetxea, Costaneran.




Eguzkia badihoa izkutatzera mendien atzean, baina oraindik espektakulu ederra ikusiko dugu.

Seno Ultima Esperanza, Balmaceda mendia erdian, Cordón Prat eta Paine eskuinean.




Balmaceda eta Cordón Prat.

Dorotea tono gorriak hartzen ari da.



Paine Grande. Izugarria da nola ikusten den hemendik.

Balmaceda mendia.


Balmaceda. Gero eta ederragoa jartzen ari da. Costaneran arratsalde eta ilunabar bikainak igaro ondoren, erdi aldera joan gara. Afaltzeko hitzordua daukagu.


Horrela prestatzen dute bildotz patagoniko famatua. Baina hau ez da izango gaurko gure menua.


Herriaren beste puntan dagoen "El Cangrejo Rojo"-n elkartu gara semearen lagunekin, elkarrekin afaltzeko. Koktela: txiletarrak, estatu batuarra, kanadiarra, irlandarra eta gu.

Menu desberdinak, baina denak oso goxuak, Txileko ardo txuri eta beltzekin lagunduta.

Apirilak 16. Goizeko 9retan hartuko dugu Punta Arenas-era itzultzeko busa. Hiru bat orduko bidaia daukagu. Bus geltokiaren ondoan dagoen ostatua egunsentiko eguzkipean.

Autobusetik hartutako irudiak. Natales-etik irteten gaude. Behelainoak eta izotza zelaietan.



Batzuk lotan, eta gu ahal dugun guztia ikusten. Patagoniari azkenengo begiradak...

Bi egun ditugu PUNTA ARENAS-en egoteko. Motxilak eta poltsak berriz prestatu, herrian itzuli batzuk eman eta lagunekin agur afari eta bazkariak egiteko izango dira.
Momentu lasaia. Kafea hartzen "El Pingüino" irakurriz.




Eskolatik irteteko ordua da. Eskola honetan neskak bakarrik daude.

Costanerak erakarmen handia du. Berriz ez dugu uste askotan egongo garenik Magallanes itsasartean, nahiz eta, zeinek jakin?






Kasinoa. Kuriositate bezala, goiko solairuko komunetatik hiri guztia ikusten da, beirate hauen ondoan baitaude, eta badirudi kanpotik ikusi behar zaituela, baina ez da horrela.

Café-Almacén "Tapiz". Toki kuriosoa eta oso atsegina lasai egoteko.

Apirilak 17. Gure azken eguna hemen. Gosaltzen etxean Hans-ekin. Hans Chiloé-koa da eta itsas-pilotua da. Punta Arenas-etik Ushuaia-ra dihoazen kruzeroetan egiten du lan. Ingeniaria ere bada eta Kepa Junkera gustatzen zaio. Jatorra mutila.

Eñauten pisukidea den Diegorekin, bere amak prestatutako mermelada goxuak eta gazta dastatzen.



Artzaiei eskeinitako monumentoan.

Erdiko pasealekuan, udazkeneko koloreekin. Bi egun barru udaberrian egongo gara...


Denda hau asko gustatu zaigu. Denetarik saltzen dute, kale erdian.





Arturo Prat kaiaren sarreran. Hemendik ateratzen dira Antartika, Ushuaia, Puerto Willians, eta abarrera doazen itsasontziak.

Magallanes eta Antartikako esploratzaileei buruzko informazioa.

Hortik gertu dago Azoka. Jatetxez beteta dago eta oso ondo jaten da. Alfredo Soto irakasle eta Antartika eta Patagoniako adituarekin bazkaltzen.




Illunabarrean, pasiera luzea Costaneratik. Azkenengoa izango da.

Australis itsasontzia.



La Mesita Grande-n afaltzen Eñauten pisukide eta lagunekin.

Eta garagardoak edaten "La Perla del Estrecho"-n. Giro paregabea zegoen, zuzeneko musikarekin, tangoak, Gardel, Piazzola,..., eta Chiloéko musika zela esaten zutena (Euskal Herrian ere abesten dena). Sorpresak!




Apirilak 18. Goizeko 6:20an hartu dugu Santiagorako hegazkina. Egunsentia.


Landutako eremuak Santiagora hurbiltzerakoan.

SANTIAGO. Zortzi ordu ditugu Madriderako hegaldia hartu baino lehen. Aurretik ezaguna dugun hirian itzulitxoa emateko nahiko denbora.

Manuel Montt inguruan ibili gara, hemen geratu bait gara Karukinkan ezagutu genuen Franciscarekin bazkaltzeko.

"Liguria" jatetxean Fran eta Lawrence-rekin bazkaltzen. Francisca Santiagokoa da eta bere bikotea australiarra, ingleseko irakasle, eta kasualitatez ( edo ez, zeinek daki? ), hurrengo ikasturtean Euskal Herrira datoz urtebeterako, Lawrence-ri plaza eman bait diote.

Auzo horretako jatetxe tipikoenetakoa omen da.

Bazkaldu eta solasaldi ederra izan ondoren, azken agurra. Euskal Herrian ikusiko dugu elkar!

Bidai luzea Madridera eta Euskal Herrira, baina bizi izan ditugun egun bikainak asko arinduko digute, bai bidaia, eta bai



Horrela bukatu da Txilera egin dugun bigarren bidaia (beno, hau Txile-Argentina). Lehenengoa zoragarria izan zen, eta beste hau ere horrelakoa izan da. Erabat desberdinak, baina magiaz betetakoak biak. Besteren bat egiteko aukera baldin badugu, gustora itzuliko ginake. Hainbeste gauza eta toki daude oraindik ikusteko... Han bizitakoak ez ahazteko honekin geratuko gara. Topa!



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina