MENUA

2015/05/24

PAINEKO DORREAK. Patagonia, Txile. "W" Zeharkaldia

Apirilak 6. PUNTA ARENAS. Atzo gauean heldu ginen Karukinkatik. Gaur goizean, hurrengo egunetarako erosketak egin, pasiatu apur bat hiritik, bazkaldu eta arratsaldean Puerto Natales-erako busa hartuko dugu. Asmoa, Paine parkean 4 eguneko zirkuitoa egin, eta gero zuzenean, Argentinara zeharkatu, Calafate eta El Chaltén-era. Ea nola ateratzen den...


Arratsaldeko 17:15ean autobusa hartzen gaude. Lau bat orduko bidaia daukagu Puerto Natales-era.


PUERTO NATALES. Gaueko 9:30etan heldu, eta bertan bihar goizeko 6:50an Paine-ra dihoan buseko tiketak hartu ondoren, Amerindia hostalera etorri gara. Afaldu, eta berriz motxilak antolatu behar ditugu. 4-5 egunerako motxila handiak, denda, esterilla, zakuak, janaria, su txikia, janaria prestatzeko tresnak, erropak,..., gauza gehiegi gure bizkarrentzat, baina tira, oraindik gustatzen zaigu horrela ibiltzea. Egun hauetan behar ez ditugun gauzak hostalean utziko ditugu bueltarako.

Apirilak 7. Goizean goiz atera gara Puerto Natales-etik, eta asfaltoa bukatzen den Cerro Castillo-n, geldialdia egin dugu. Bertako estantzia bat.

Herri oso txikia da eta mendiz inguratuta dago. Pare bat kafe-denda daude errepidean eta hor geratzen dira busak.

Hortik aurrera errepidea "ripioa" bihurtzen da, baina Paine mendikate guztia hasi gara ikusten berehala. Hunkigarria!

Almirante Nieto mendia eta Paineko Dorreak.

Horko zirrikituak ezagutzen igaroko ditugu ondorengo egunak. Autonomia osoan eta izan dezakegun gida onenarekin, semearekin. Bera hainbat aldiz dago bertan ibilita eta ondo ezagutzen du ingurua.

Gure asmoa "W"zirkuitoa egitea da, baina 4 gautan egin beharrean, hirutan. Ea indarrik daukagun horretarako! Pehoén hasi, Grey-ra joan-etorria, Italiano kanpoa, Torres kanpoa eta behera Las Torres ostatura.
Laguna Amarga-ko parkeko sarreran egin ditugu ordainketa eta tramite guztiak, eta busean etorri gara Pehoé lakura. Hemen katamarana hartuko dugu Paine Grande lodgea eta Pehoéko Zaindaritzara heltzeko, eta han hasiko dugu oinezko ibilaldia. Katamarana eta Balmaceda mendia atzean.

Pehoé lakua eta atzean, ezkerretik hasita, Tenerife mendia, Cordón Sierra Prat eta Sierra Chacabuco.

Paine ibaia Pehoé lakura iristen.

Salto Grande Paine ibaian. Katamaranaren zain, denbora izan dugu hona hurbiltzeko.

Gure gainean daukagu Paine Grande mendilerroa. Ezkerrean, Punta Bariloche, Zentrala erdian, eta Nagusia eskuinean. 180000ha-ko parkea da hau, eta izugarrizko aukerak daude bertan, maila eta zailtasun desberdineko bideak, eskaladak, izotzezko zeharkaldiak,... Bere izena "painé" hitz aonikenk-etik dator, eta "urdina" adierazten du.

Armadilloa. Lehenbiziko aldia da ikusten dugula, eta ilusio handia egin digu.

Cuernos del Paine. Gure gainean ditugu. Erraldoiak! Gainera harkaitz desberdinen geruzek oso dotoreak egiten dituzte.

Eguerdian hartu dugu katamarana, eta hemen goaz Pehoé lakua zeharkatzen. Lainotuta dagoen arren, ikuspegiak izugarriak dira eta gozatzen goaz.

Paine Grande, Francés harana eta zirkoa eta Cuernos.

Paine Grande. Gailur Nagusia, merengez apainduta.
video



Eñaut bere laguna den Coté Marchant-ekin. Hau gida bezala dator talde batekin, eta gure ibilbide bera egitera datoz, baina egun bat gehiagotan. Dena dela, harreman sendoa izango dugu beraiekin.

Cerro Fortaleza, Espada, Hoja, Máscara eta Cuernos.

1. Eguna. Katamaranetik jetsi eta oinezko ibilaldia hastera goaz. 25 bat kiloko motxilak gainean eta lau egunetarako behar dugun guztia hiruron artean banatuta. Hodeiak sartzen ari dira, eta euria egingo duela dirudi, baina ez da horrela izango eta eguzkia ikusteko aukera ere izango dugu gero.

Grey glaziarrera dihoan bidea hartu dugu. Katamaranean etorri garen 30 bat pertsonetatik, erdiak goaz ibilbide bera egitera. Beraz, ez dugu masifikazio handirik izango.

Bariloche tontorra aurrean. Duela lau bat urte Grey kanpoan zeuden israeldar batzuk eragindako sutea izan zen eta ondoriok oraindik begibistan daude zuhaitzetan.

Hirurok Laguna de Los Patos-en.

Ferrier mendia Ahateen Aintziran bikoiztuta.

Grey lakuaren gainean gaude. Goian Ferrier mendia, eta izozmendi batzuk lakuan.

Olguín glaziarra eta bere gaineko orratzak.

Aipatutako sute horretan 17000 hektarea baino gehiago erre ziren. 



Tyndall glaziarra eta Hego Izotz Eremuko mendi dotoreak.

Bariloche tontorra gure gainean.

Aurrean daukagu Grey glaziarra.

Behatoki bikaina lakuaren gainean. Glaziarra, Centinela mendiak eta Izotz Eremua atzean.

Toki egokia atsedena hartu eta mate batzuk edateko.

Baina oraindik ea glaziarreraino heldu behar gara, han baitago gure gaurko kanpalekua. Hori bai, hemendik ea gehiena jetsiera da ( bihar igo beharko duguna).


Kukuprakak bidean.

Bariloche tontorra merengez apainduta.

Eta Grey lakua izozmendiz apainduta.

Lakuaren ertzera jeisten.

Olguín ibaia.

Merenge ederrak ditugu gure gainean.

Grey aterpe-hotela. Hau ez da izango gaurko gure ostatua. Oso garestia da eta gure etxetxoa gainean daramagu. Metro batzuk aurrerago aurkitzen da gure kanpalekua ez hain erosoa baina izar gehiagorekin.

Tiuque.
Denda eta motxilak kanpalekuan utzi eta glazierrera gehiago hurbiltzera joan gara, Paso kanpalekura dihoan bidea jarraituz. Gutxi gorabehera, Los Guardas kanpora helduko gara eta esfortzuak merezi du.


Grey glaziarra eta Centinela mendiak. Atzean, Izotz Eremua.





Illunabarrean kolore urdinagoak hartzen ditu izotzak. Bakar bakarrik gaude eremu honetan eta izugarrizko zirrara eragiten digu. Magiaz betetako momentuak dira!

Hau izango da gure luxuzko ostatua Painen igaroko ditugun gauetan. Hemen, kanpalekua ere pribatua da eta ordaindu egin behar da, baina komunak eta dutxak daude eta sukaldatzeko eta jateko gela bat. Seguruen ibilbide hau famatuenetakoa izango da mundu mailan, trekkinga egiten dutenen artean. Eta denborada altuan, hau da, abendutik martxora, nahiko masifikatuta egoten da. Baina orain dozena bat denda bakarrik daude. Jendea badabil, baina askok ostatu eta aterpeetan lo egin eta eguneko irteerak egiten dituzte.

2.Eguna. Apirilak 8. Goizeko 8retarako martxan hasi gara, eta laku ertzean gaude egunsenti dotorea ikusten. Gauean euri apur bat egin du, baina orain eguraldi polita daukagu. Ferrier mendia erdian.

Pingo haranaren gainean dagoen mendi dotorea eguzkiaren argi politekin.

Olguín ibaia.

Berriz atzoko bidea egiten, baina orain atzera begira.

Atzo egin genuen jetsiera orain igotzen. Baina ari gara behatokira heltzen. Laster agurtuko dugu Grey glaziarra.


De los Patos Aintziraren ertzetan.
Atzo ibilaldia hasi genuen tokian berriz, Pehoé lakuan. Fondoan, Tenerife-ren piramidea eta Sierra Prat eta Chacabuco.

Atsedena hartu ondoren, Francés haranaren hasieran dagoen Italiar kanpalekura martxan. Gainean, Bariloche tontorra eta Paine Grande mendilerroa.

Gaurko protagonista nagusiak aurreko horiek izango dira, Cuernos, Espada,...

Ezkerraldean, eta gure gainean, Paine Grande-ren glaziar eskegia.

Adarrak.

Skötsberg lakuaren ertzetik, Adarrak beti parean ditugula.

Postaletako paisaiak, lakua eta Sierra Prat eta Sierra Chacabuco hondo-irudi bezala.

Hona ere heldu zen aurrean aipatu dugun sutea.


Basora sartzera goaz. Ez zaigu asko geratzen kanpalekura iristeko.

Francés hibaia egurrezko zubi esekitik zeharkatzen. Beste aldeko basoan dago Italiar kanpalekua.

Hibaia eta haranaren hasiera, Paine Granderen horma eta glaziarrekin.

Paine Grande-ren beste glaziar eskegi bat. Tarteka erortzen dira izotz zatiak, izugarrizko burrundara atereaz.


Zazpi bat ordu ibili ondoren, zerbait jan eta edaten kanpalekuan. Txabola irekia eta txikia dago sukaldatzeko. Komun pare bat hibai ondoan eta zaintzailearentzako txabolatxoa. Kanpora heltzerakoan erregistroa egin behar da, baina ez da ezer ordaindu behar.

Bazkaldu ondoren, ordubeteko igoera gogorra egitera goaz Francés haraneko behatokira heltzeko. Atzean daukagun paisaia: Nordenskjöld lakua ( bihar bere ertzetik joango gara), eta jadanik ezagunak ditugun Tenerife, Prat eta Chacabuco mendilerroak.



Ezkerrean, Francés glaziarra eta Paine Grande-ren hormak eta serakak.

Francés glaziarra. Hemen ere erortzen ari dira izotz zatiak.

Morrenatik gora.

Eskuinean, eta basoaren gainean, Cuernos del Paine.


Espada, Hoja eta Máscara orratzak.

Elur eta izotz jauziak Paine Grande-ren hormetan.

Francés haranaren bukaerako zirkoa. Harkaitz eta izotzezko katedralak.


Behatokian gaude eta gainean ditugu Adarrak, arratsaldeko azkenengo eguzki-izpien argipean. Magiaz betetako beste momentuak.


Paine Grande-rekin. Izugarrizko perkusio kontzertua entzuten ari gara.

Espada, Hoja, Máscara. Bertikalitatea alde guztietan!

Behatokitik jeisten, errekatxoak urjauziekin eta udazkeneko tonoak zuhaitzetan.

Hemen sortzen da ibaia Francés glaziarraren azpian.

Sukaldatzen gauez, Coté eta bere laguntzailearekin. Egun gogorra izan da, baina ikusten eta bizitzen ari garen guztiak ez du preziorik. Eguraldia ere alde daukagu, eta hori hemen gauza handia da, ez baita oso ohikoa. Orain ondo afaldu eta hidratatu eta atsedena hartzera, biharko etapa baita guretzat gogorrena.

3. Eguna. Apirilak 9. Goizeko 6:30etan diana!

8rak baino lehenago, eta oraindik ilun dela, martxan gaude. Semea denda desmontatzen geratuko da, baina bera gu baino arinago dabil eta laster harrapatuko gaitu.
Ferrier mendia eguzkipean dago jadanik.

Egunsentiko tono dotoreak Tenerife mendian. Piramide erregularra.

Nordenskjöld lakua, Tenerife, Sierra Prat.

Laku handia da Nordenskjöld hau. Bere ertzera jetsi eta denbora luzean izango dugu gaurko bidelagun. Atzean, Sierra Contreras.

Atzera begira, Paine Gande-ren glaziar eskegiak ikusten ditugu oraindik.

Lakuaren ertzean. Atzean Donoso mendia.


Laku ertzetik goazen bitartean, Cuernos-en hormak ditugu gainean. Urjauzi dotoreak erortzen dira goiko glaziarretatik.


Cuernos aterpe eta kanpalekuan gaude. Normalean hemen igarotzen da hurrengo gaua (beste taldeek horrela egingo dute), baina gu aurrera goaz, Torres kanpalekuraino. Hotel Las Torres-era bihar jetsiko gara.

Cuernos. Hemen, hostala, bungalowak, kanpina, denetarik dago. Hau pribatua da.

Lakua, Paine Grande, Ferrier, eta abarraei agur esango diegu hemen. Orain Campamento Chileno-ra doan bide gogorra hartuko dugu W-ren hirugarren haranera sartzeko.

Cuernos-ei ematen ari garen itzulia bukatzera goaz.



Almirante Nieto mendia eta bere glaziarra ditugu orain gainean.


Argi dago bakoitzaren norabidea.



Erreka batzuk zeharkatu behar dira, batzuk zubiarekin eta hau bezalako beste batzuk ahal dugun moduan.

Las Torres estantzia eta hotela behean daude, eta hemen bertako zaldiak eta ikusten hasi gara.

Igoera gogorra egin ondoren ( 6 bat ordu daramagu ibiltzen eta pisuarekin), Hotel Torres-etik datorren bide nagusira heldu gara. Hau izango da parkeko bisitatuena, Dorreak ikustera dihoaztenak hemendik igo eta jetsi behar direlako, eta Torres behatokitik jeisten ari diren taldeekin gurutzatuko gara hemendik aurrera. Batzuk Everesten egon izan balira bezala datoz...

Ascencio harana. Apur bat jetsi egin behar da Txileko kanpora heltzeko. Gero hanean gora igo, eta ezkerreko hormen azpian dagoen basoan dago gure gaurko kanpalekua. Bihar, horma horien azpitik igoko dugu Dorreetara.

Campamento Chileno. Hemen ere, ostatua eta kanpina daude, baina pribatua.

Ascencio ibaia.

Kanpoa igaro eta goruntz goaz, ibaiaren ertzetik hasieran. Haran eta ibaiaren izena, hemen izkutatu zen Ascensio izeneko bidelapur batengatik da.

Tokia zoragarria da, eta honek gure nekea arintzen du. Hibaiaren beste aldera igaro ondoren, baso eder batetik joango gara denbora guztian.



Azkenean, hamar bat ordu gogor baina zoragarritan heldu gara gaurko helmugara. Bihar goizean, oraindik eguna argitu gabe joango gara hemen ezkerrera.
Torres kanpalekua. Enkanto handia eta giro bikaina. Hemen, Italiar kanpoan bezala, ez da ordaindu behar, erregistratu eta punto.

Afaldu eta iluntzeko zortziretarako lo-zakuetan gaude merezitako atsedena hartzeko.

4. Eguna. Zazpirak baino lehenago hasi gara oinez, eta ordubeteko igoera gogorra daukagu Dorreen azpiraino. Ea egunsentia bertan ikusten dugun!

Zortziretarako goian gaude. Ondo babestu, hotza egiten baitu, eta espektakuluaren zain gaude. Badirudi hasi dela...

Ipar-amerikar taldea. Hauek lo-zaku eta guzti etorri dira, eta martxa polita daukate.


PAINEko DORREAK. Lortu dugu ona heltzea, eta pozez gainezka gaude. Aspaldiko helburua zen...




Ordubete baino gehiago egon gara toki eder horretan, baina jetsi egin behar. Ordubietarako Las Torres hotelean egon behar dugu busa hartzeko.

Morrenaren gainetik gatoz. Kontrasteak.

Kanpalakean trasto guztiak jaso eta beheruntz, atzoko bide beretik.


"Baqueanoa" Txileko Kanpalekuan. Hemen atseden txiki bat hartu dugu, zerbait jan eta te apur bat edan. Matea prestatzea nahi genuen, baina bart gauean gonbidatu bereziak ibili dira motxila barruan, eta mate guztia izurratu digute.

Hauek gu baino azkarrago jeisten dira, baina berdin da. Oso ondo goaz denboraz, eta dastatzen parke zoragarri honetan bota ditugun lau egunak.

Almirante Nieto mendiaren azpian ibilaldia bukatzen. Askenean izugarrizko suertea izan dugu eguraldiarekin ere eta dena oso ondo atera zaigu.

Las Torres estantzia-hotel-aterpea. Luxuzkoa. Ederra, baina ez da guretzat.

Parkeko sarrerara joateko autobusaren zain. Atzean, eskuinean, goizean egon garen tokia Dorreen azpian.

Gautxoak.

Eta horrela bukatzen da Paineko Dorreen Parkean izan dugun periploa. Erabat gustora goaz egindakoarekin. Orain Puerto Natales-era hau ospatzera eta gaua igarotzera, eta ea bihar Argentinara pasatzen garen Calafate eta El Chaltén-era joateko. Busaren tiketak erosi behar ditugu...

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina