2015/05/16

KARUKINKA Parkea "Suaren Lurra"


Shelk´nam




Zeharkatu dugu Bella Vista ibaia. Eskerrak kotxe nahiko altua dela eta trakzio ona duela. Orain Txileko muga igaroko dugu. Oso ondo portatu dira hemengo poliziek ere. Txilen ezin dira janariak sartu eta ondo aztertzen dute dena. Guk gasolina bidoi bat ere daramagu, hurrengo gasolindegia oso urruti baitago, baina ez digute arazorik jarri. Kotxe oso gutxi igarotzearen abantailak. Anekdota bezala, nahiz eta oso gertu egon, hemengo poliziek ibaia inoiz ez dutela zeharkatu esan digute. Beraz, argentinoekin ez dute harremanik. Eta hori polizi-buruak 15 bat urte daramatzala hemen.




Ilunabarrean lortu dugu Karukinkara heltzea. Hau erronka bat zen guretzat. Semea hilabete bat egon zen hemen, boluntario bezala. Bere argazkiak ikusi eta historioak entzun ondoren, ezagutzeko izugarrizko gogoa sortu zitzaigun. Eta hemen gaude. Parke hau pribatua da, baina bisitariak onartzen ditu. Dena dela oso jende gutxi etortzen da, eta batez ere, zientifikoak izaten dira. Wildlife Conservation Society da honen jabea, eta basoko bizitza eta hau mententzen duten paisaiak babestea da beraien helburua.

Bisitarien harrera Vicuña estantzian dago. Gu bakarrik gaude, bertako bi zaintzaile eta boluntario bezala dagoen emakume batekin. Harrera bikaina eman digute. Hori izango da gure etxea. Eñautentzat etxera itzultzea bezala da. Hor dago Miguel zaintzailearekin historioak kontatzen.

Sukaldean. Beraiekin egingo dugu hemengo bizitza, afaldu, gosaldu, mateak hartu, solasaldi ederrak,... Hiru egun oso intentsoak izango dira.

Francisca Santiagoko txiletarra da eta hiru asteko boluntariadoa egiten ari da hemen. Paisaia-arkitektoa da eta harreman oso estua izango dugu berarekin.

Magiaz betetako gaua.

Apirilak 4. Goizeko 8rak eta tximinia martxan dago sukaldean. Pietro Grande mendia Vicuña estantzia babesten.

Egunsenti ederra daukagu. Gauean izotza bota du eta zelaiak eta putzuak izoztuta daude.

Baina eguzkitsu dago eta  eguzkiak laster epelduko ditu inguruak.

Guanakoak etxe ondoraino datoz.

Egun on!


Eguna ondo hasteko mate goxo batzuk. Erabat "patagonizatuta" dago gure mutila.


Pietro Grande-rekin.

Bagualak. Basoko zaldiak dira.

Estantzia inguratzen duen basoa ere magikoa da.

Rasmussen ibaia.

Kotxea daukagunez, Franciscari gonbitea egin eta laurok goaz Seno del Almirantazgoan dagoen Caleta Maria-runtz. Oso zaila da bertara heltzea, dena da ripioa, eta ez dabil apenas inor inguru hauetan. Hemen Valle de la Paciencia. Hor zehar astebeteko ibilbide bat dago, autonomia osoz egiteko. Ederra izango litzateke egunen batean egitea, baina... oraingoz irudiekin geratu behar.

Hemen elurra daukagu errepidean, eta oraingoz ondo goazen arren, Caleta Maria-ra heltzea ezinezkoa izango dela iruditzen zaigu. Baina ez du inporta.

Pista-errepidea. Orain Paciencia haranera jetsi behar dugu, gero Portezuelo Guanacos-era igo, eta gero gerokoak. Aurrera!

Coigüe de Magallanes.

Despreciado eta Deseado lakuak. Hau da izen kontrastea!


Turberak.

Deseado lakua. Hondoan, eskuinera sartzen den haranetik joango gara Portezuelo Guanacos-era.




Portezuelo Guanacos-era igotzen. Pista gero eta okerragoa da eta elurtuta dago.


Gora heldu eta elurra ari du. Hondoan daukagu Fagnano lakua, eta horra jetsi behar dugu gero eskuinera joateko Seno del Almirantazgo-ra. Baina egoera ikusita, ez arriskatzea erabaki dugu, gero gainera hemendik itzuli behar garelako, eta dena dago elurtuta.


Portezuelo Guanacos-en. Inguruko mendi batzuk izenik ere ez dute, eta seguruen igo gabe ere egongo dira.

Beraz, lehen igo duguna orain jetsi egin behar. Zuloan dago Deseado lakua.


Deseado lakua zeharkatu eta Despreciado lakura dihoan bidea hartu dugu. Ibilbidea oso ondo markatuta dute Karukinkako zaintzaileek. Turberen gainetik goaz.

Ibilbideak markatzeko Shelknam-en irudiak adierazten dituzten egurrezko seinaleak erabiltzen dituzte. Gure semeak era hartu du parte seinale hauek jartzen.

Despreciado lakua. Ez dauka motiborik horrelako izena izateko.



Lakuaren ertzak aztertzen. Ingurua izugarria da. Gure Franciscak askotan esaten zuen bezala, "qué maravilla".

Turberetako landaretza.



Diamante mendia uste dugu dela.

Paciencia haranaren gainean.


Edozein tokitara begiratu eta begi eta zentzumen guztientzako espektakulua. Hainbeste edertasun ikusi eta ezagutu ondoren, Vicuña-ra itzuli eta Miguel eta Danilo bi zaintzaileekin bazkaldu dugu.

Bazkalostean, Pietro Grande igotzera goaz. Hemen ibilbide zirkularra daukate prestatuta, eta benetan, zoragarria da. 425 metroko garaiera du bakarrik, baina eskeintzen dituen ikuspegiak eta ibilbide bera espektakularrak dira.

Igoera eskuinetik egingo dugu, eta jetsiera zuzenean goitik behera. Bi bideak oso ondo daude markatuta.


Altuera hartzen goaz. Gure eskuinean, Pampa Guanaco eta estantzia bat.

Baso bizarduna.

Atsedena hartzeko toki aproposa. Gailurra goian.

Toki batzutan egurrezko eskailerak dituzte prestatuta.

Behean lagatzen ari garen panorama, Rasmussen ibaia, Cóndor Imaginario mendia, Vicuña estantziaren inguruak,...

Pietro Grande tontorrean (430m)

Arratsaldea aurrera doa eta freskatzen hasi du, baina gustora gaude.

Rasmussen ibaia eta Vicuña, gure etxea.

Paciencia haranaren gaineko mendiak. Eskerrekoa, Muela.

Erdian, Cerro Diamante. Itxura ederreko gailurrak.

Vicuña-ra ematen duen lepora jetsi gara, eta hortik behera, ezkerreruntz, dena zuzenean.

Landaretza. Itsasoko korala dirudi.

Basotik jeisten. Gero, etxera heldu eta beste solasaldi polit baten ondoren, afaldu denok batera eta atsedena hartzera.

Apirilak 5. Gaur ere egunsenti dotorea. Gure asmoa, goizean irtetea da Punta Arenas-era itzuli behar garelako. Baina bazkaltzen geratzeko eskeini digute eta ezin ezetz esan.

Gure palazioa.

Eñaut zaintzaileei laguntzen geratu da eta gu bitartean, hiru bat orduko ibilaldia egitera goaz. Castorerak ezagutzera joango gara. Hau markatuta dagoen beste ibilaldi bat da.


Beste baso zoragarri batetik ibiliz heldu gara kastoreretara. Lurrikara bat egon dela dirudi!

Kastoreak Kanadatik ekarri zituzten lurralde hauetara, beraien larruekin negozioa egiteko asmoz. Baina ez zuen funtzionatu, hemengo kastoreen larruak, hotza gatik edo, ez zutelako kalitate handirik. Orain ugalduta daude eta kontrolatu egin behar dituzte.


Carancho.

Bazkaldu ondoren, gure lagunak agurtu eta Porvenir herrira daukagun lau bat orduko bidaia luzeari ekin diogu (dena ripioa). Porvenirren iluntzeko 7retan daukagu Magallanes itsasartea zeharkatzeko ferrya eta ezin dugu galdu. Cameron-era bidean goazela, Darwin mendikateko gailur garaienak agertu zaizkigu.

Grande ibaia berriz ere.

Rusffin estantzia.

Bidegurutze honetan, Cameron ezkerretara utzi eta gu aurrera, Inutil Badia guztia inguratzera.



Onaisín.

Gautxoa ardiekin.

Eta bere txakurrekin.

Zuzenean Inutil Badiako uretara goaz.

Arrantzaleen etxeak itasertzean. Caleta Rosario.

Inutil Badiako urak eta Darwin mendikateko mendi elurtuak.

Flamenkoak Santa Maria aintziran.


Porvenir. Bahia Chilota. Hemen hartu behar dugu penintsularako ferrya. Garaiz heldu gara.

Badator gure ferrya "Pathagon". Punta Arenasetik dator, eta handik datozenak deskargatu ondoren gu sartuko gara, bi orduko bidaia egiteko.

Bagaude barruan Dena beteta dihoa, baina kanpoan toki asko daukagu guretzat. Atzean, Porvenir.

Bahía Chilota.

Porvenir. Txileko Suaren Lurraldeko probintziako hiriburua da. Punta Arenas-etik hurbil, Magallanes-eko Itsasarteak banantzen ditu eta ferryz daude lotuta.

Pilotoa.

Ilunabarra Magallanes-en.

Hotza egiten du kanpoan, baina daukagun espektakulua ezin dugu galdu. Momentu batzutan izurdeak izan dira gure bidelagunak.


Aurrean daukagu Brunswick penintsula. Eta nobedaderik gabe gaueko 9retan heldu gara Punta Arenas-era. Bihar gure bidaiaren beste etapa bat hasiko dugu, motxila gainean hartu eta trekkinak egin. Dena dela, lehenengo aste honetan ezagutu dugunarekin oso gustora gaude. Karukinka parkeak gure esperantzak gainditu egin ditu eta izugarrizko esperientzia izan da. Merezi izan du horretarako kotxea alokatu eta Suaren Lurraldean egin dugun ibilbide basatia egitea.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina