2015/02/20

Cantabrian ihauterietan. Alivara erraketekin eta turismoa.


Igandea 2015-02-15
Bidai eguna. Euria barra barra. Aspaldian egon gabe gaudela eta SANTILLANA DEL MAR ikustera goaz.

 Udalerri txiki hau eskualde honetako turismo gune garrantzitsuenetakoa da. Bere galtzadarriztatutako kaleak ostatuz eta kantabriar produktuak saltzen dituzten dendez bete-beterik daude. Baina gaur gehienak itxita daude. Jende gutxi dabil.










 Astelehean 2015-02-16
Hasierako asmoa Cucayo-ra joan eta bertatik Bistruey mendia igotzea zen, baina eguraldiaren iragarpenak goizean egongo dela aterri dio, eta eguerdirako euria, eta goietan elurra. Beraz, Espinamara etorri gara, Alivaruntz igo eta ea zer egin dezakegun...

Espinama elurtuta dago. Kotxea errepide ertzean utzi eta Alivara doan pistara goaz. Kalearen bukaeran jarriko ditugu erraketak.



Pistatik gora. Elur asko dago eta ondo goaz erraketekin. Valdecoro daukagu zaindari.

Atzean, Coriscao, Escaño eta Pido gaineko mendilerroa daukagu.

Coriscao.

Valdecoro.


Igüedriko "inbernaletan", Valdecoro eta Pico El Redondoren azpian.

Igüedri.


Txabolen teilatuak, Valdecoro mendia, eta atzean, Puertos de Salvorón.

Salvorón.



Igüedri-tik gora, Portilla del Boquejon-en bila. Atzean, Coriscao eta Peña Prieta ingurua.

Hemen mastin txakur bat elkartu zaigu eta gurekin etorri da denbora guztian berriz herrira jetsi arte. Sartu gara Alivako lurretara.

Gaur ezin dugu ikusi ibilbide horretako mapa.

Camara gailurrak eta lepoa.

Peña Olvidada eta Peña Vieja.

Tiros Navarro.

Peña Vieja.

Alivatik. Abenas gailurretara igotzea pentsatu dugu, baina berehala konturatu gara gaur ez dela egun egokia, hodei beltzak sartzen hasiak dira eta euria datorrela dirudi. Beraz, beheruntzko bidea hartu dugu, gure lagun berriarekin.

Alivako Santuca eta Escamellao eta Paredón del Albo, Cuadra mendilerroko gailurrak.. Hodeiak sartzen Sotres aldetik.


Portillora heldu garenerako, ea ez ditugu ikusten Cámara gailurrak.


Igüedrin. Espinamara heltzeko ordu laurden faltan hasi da euria, baina gehiegi busti gabe bukatu dugu ibilaldia. Behintzat goiza ondo aprobetxatu dugu.
 Arratsaldean, euria:
Eta euriarekin Cucayo herrira joan gara ea nola dagoen ikusteko. Aurkitu dugun panorama izugarria da. Dena dago elurtuta, eta egun dexente daramate horrela. Gutxienez, errepidea ondo dago, baina estua da eta elurrak are gehiago estutzen du. Dena dela, kotxe gutxi dabil.  Cucayo, Liebana eskualdeko herria da, eta Kantabriar Mendikateko mendien babesean dago kokatuta. Bertatik, eta gertu dauden Dobres eta Bárago herrietatik irteera dotoreak egin daitezke, Bistruey, Lezna, Río Frío eta Peña Prieta, besteak beste.

Cucayo.





Putreak herrira heldu baino lehen dauden tunelen gainean.

Horma hauek zeharkatzen dituzte tunelak. Paisaia izugarria da.

Bárago herria ikusten dugu behean.


Horrela dago errepidea.

 Asteartea, 2015-02-17 .Euria eta turismoa Cabuerniga eta Saja-ko parajeetatik.
Hermida haitzartea. Hermida herritik, eskuinera hartu dugu, Hoz mendatea igaro eta Cabuerniga eskualdera jeisteko.

Hoz mendatea igotzen gaudela begirada bat guretzat oso ezaguna den Cuetodave mendi txiki baina airosoarentzat. Abentura tokia. Bere atzean, San Esteban eta Tresviso arteko mendiak.

Cicera herria.

La Hoz mendateko bordak.

Lafuente herriko Santa Juliana eliza erromanikoan. XII mendekoa omen da.

Herriaren izena honegatik izango ote da?


Carmona. Herri hau oso ezaguna eta turistikoa da. Oso ondo dago zainduta.

Eta aspaldi egon gabe gaudenez, Barcena Mayor, Saja erreserbako bihotzean kokatuta dagoen herri oso ezagunera etorri gara. Gaur jende oso gutxi dabil, eta gainera elurtuta. Gozamena!  Hemen ere, Santillanan bezala, kantabriar produktuak saltzen dituzten dendak eta jatetxeak daude. Gaur erdiak itxita daude, eta irekita daudenak bezero gutxi. Gu, euripean, oso gustora ibili gara bertako kaleetan.

 






Eta bidaia hasi genuen bezala bukatuko dugu, euripean, baina toki dotoreak berrikusita. Mendia ez da dana, batzuetan eguraldi exkaxari aurre egin behar da, Bada zerbait!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina