2015/01/17

ELTXUMENDI 854 mt, Nafarroa. Iruinerria.

Urtarrilak 17, San Anton eguna. Jaia Elgoibarren eta guk bazkaria Iruinean. Azpirotzeko behatokitik Aralarreko Malloak dotore ikusten ditugu, neguko jantziez apainduta.

Autobia eta Mergelu bere gainean.

Errazkin gaineko Malloak, Ttutturre, Alborta, e.a.

Iruinera heldu baino lehen, Oteitzara desbideratu gara. Guretzat ezezaguna den Eltxumendi mendia igotzeko asmoarekin. Ibilbide laburra da, eta denbora dugunez, baliatuko dugu ezagutzeko.


Herrian dagoen mapa.

Arrate sakaneruntz. Bidea ondo markatuta dago eta nabaria da.

Arrate sakanean gora, errekatxoaren ondotik.

Elurra zapaltzen hasi gara.

Bidegurutzea. Eltxumendi ezkerrean geratzen da.


Atzean, Ezkaba mendia eta bere magalean dagoen harana.

Lepotik gorako maldetan. Elurtuta, beste enkanto bat du mendiak.



Gailurrerira irten gara.

Tontorrera heltzen. 45 bat minutu behar dira Oteitzatik hona. Ezkerrean amildegia daukagu.



Beheruntz.


Jolasteko gogoa ere badaukagu.


Arrate sakanetik behera.


Oteitza gainean. Berehala helduko gara bertara. Irteera laburra baina polita izan da.

Bazkalostean Iruineako kaleetan. Hemen ez da ospatzen San Anton. Lasaitasuna.

              Arga ibaia, neguko tono ederrekin.                   
Bagoaz, poliki poliki, Nafarroako mendiak ezagutzen, baina oraindik bidai ugari geratzen zaizkigu... Ez gaude helburu faltan.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina