2014/11/25

ALLUITZ( 1.034 m ). KOKUZKULUtik (F+)

Alluitzera igotzeko alternatiba dotorea da hau. Igoerak ez du plantetatzen zailtasun handirik. Kanalean, gero eta bide nabarmenagoa dago. Lehendik ezagutzen dugu, eta gero eta errazagoa da bidezidorra jarraitzea, kobazuloaren oineraino. Gero, azkenengo zatian, aukera desberdinak daude, baina ondo aukeratuz gero, lehen mailako eskalada pausoak besterik ez daude. Hori bai, aldapa handia da kanal guztian, eta horrelako terrenoetan esperientzia edukitzea komeni da.


Atxartetik atera gara eta Asuntzera doan bidea jarraituko dugu kanalaren azpian kokatu arte. Oso polita dago inguru guztia.

Pagoen ezkerrean dagoen goiko harrobia da sarrera. Hau, Larrano-Urkulu kanalaren sarrera da, baina lehenengo zatia hortik igotzen da, eta gero zeharkatzen da ezkerrera, Kokuzkulura.

Larrano-Urkuluren beheko harrobia igotzen.

Izugarrizko kolorea dago behean uzten ari garen pagadian.

Hemen sartzen gara Kokuzkulura. Erreferentzia egokia, goiko kobazuloa da. Bere azpira heldu behar da. Ezkerrean ere, beste kobazulo bat dago.

Malda handiko igoera, baina erraza beti.

Kobazuloaren azpian dagoen belardian. Toki liluragarria da hormaz inguratutako zirko hau, ezkerrean Alluitz tontorra, gainean eta eskuinean Larranora doan ertza, Infernuzubi igarobide famatuarekin. Hemendik ikusten da ondo duen jauzia.

Tontorrerako azken zatian, zirkuaren gainetik. Lehen esan dugun bezala, ondo aukeratuta ez da zaila, baina bai aereoa eta eskuak erabiltzekoa. Zuzenean ateratzen gara tontorrera.

Nire buruaren gainean dago Infernuzubi pasabidea. Baina gaur egun oso haizetsua da, eta ez da hortik ibiltzeko oso aproposa.

Beraz, bide arruntetik egingo dugu jetsiera. Parean, Untzillaitz, Mugarra, Leungane eta Aramotz mendilerroa.

Aurrean, Udalaitz.

Asperen gainean.

Artola lepotik beheruntz.

Aitz-Txikiren hormak Artola leporuntz.

Hor goitik gatoz, Alluitz.

Atxartera jeisten bide arruntetik.

Urrestei ertza eta Untzillaitzera dihoan "Diagonal Handia".
Hiru bat ordutan egin daitekeen ibilbide dotorea.

2014/11/23

BERRENDI-GOÑIBURU Hiriberritik (Aezkoa Harana)

Aezkoa haraneko Hiriberrira etorri gara. Goizeko 9ak aldera prest gaude ibilaldia hasteko herriaren gainean dauden abere-azienda batzuen ondoan dagoen aska batean. Hau da harrera komitea.

Zuzenean igoko dugu, Arratarbepea pasutik igaro eta gainean daukagun antenara heltzeko.

Hiriberri behean geratzen da.

Aldapa gogorra, baina nahiko erosoa igotzeko.

Orbara herria eta Adi atzean.

Arratarbepea pasoa gainditzen.

Gailurrerira irten gara eta beste aldean pagadiak ditugu. Hemen hostoak erori dira dagoeneko.

Ertzetik Berrendira hurbiltzen.

Beragua inguruko basoak.

Ertzean, tontorretik gertu. Horma ederrak ditugu eskuinean.

BERRENDI (1354m)

Tontorrean, Beraguako basoen gainean. Pirinioko gailurrak ere ikusten dira, baina goibel daude.

Orain gailurreria jarraituko dugu Beragarria lepora heldu arte. Luzea da, baina laster bide arrunteko GRaren markak agertuko dira, eta horrela lasaiago joango gara.



Bidea oso polita da basoan, beti ertzetik oso gertu.

Atzera begira. Elke eta Ponsoroa agertzen dira erdian.

Batzutan basotik eta beste batzutan ertzetik, jarraitzen dugu

Beragarri lepoa igaro eta Bizkarraundiko belardietatik gora goaz.

Ezkerrean, Iratira jeisten diren pagadiak eta Urkulu eta Orreaga inguruko mendiak.

Goñiburura igotzen. Ezkerrean daukagu tontorra.

Tontorretik, Orhi eta Idorrokia gertuago. Oso gertu daukagu Tapla portua, Otsagabiatik Iratira dihoan errepidean.

GOÑIBURU (1464m)

Tontor oso zabala eta haizetsua da hau. Berrendi ere ikusten da. Gero berriz itzuli behar gara ea bertaraino.

Orain dela bi aste egondako mendiekin.

Berrendiruntz itzultzen. Berriz hartu behar dugu ertz ondotik dihoan bidea.



Ollokiate pasabidean. Orain hemendik jetsiko gara GRaren markak jarraituz.


Bide oso erosoa eta ederra da hau. Gainera udazkeneko koloreek asko aberasten dute dena.











Zoragarria dago, gainera eguzkia atera da eta udazkeneko koloreak indar handiagoa daukate.




Berrendiren hormak goian.

Hiriberri. Bost bat orduko ibilaldiaren hasiera eta helmuga.

Hemendik egin dugu igoera.

Hiriberriko etxe dotorea.

Herria Berrendiren hormen babesean.

Garaioa herria zelai ederrez inguratuta. Aezkoa harana.

Mezkiritz gainean ere goiena jo du udazkenak.





Pare bat orduko bidaia bakarrik geratzen zaigu orain...