MENUA

2014/01/21

AZKUA 782 m-ARAÑOTZ 840 m-PAGADIANDI 836 m eta zenbait herritxo Etxalar-Iraitzoz-Arrarats-Etxaleku-Saldias

San Anton eguna jai da Elgoibarren eta bi egun ditugu Nafarroako mendi eta inguru batzuk ezagutzeko. Gauean Arraratsera goaz lo egitera, eta goizean, zalantza batzuk izan ostean,  Etxalarrera joatea erabaki dugu.

Hasi bezain pronto PR-NA 12 markak ikusten ditugu, eta gure helburuaren izena, beraz jarraituko ditugu..

Baserri eta borda arteko bide lasaietatik goaz. Eguraldi ona, baina oso haizetsua.





Etxalar herri dotorea behean utzi dugu. Bere gainean, Ibantelli, eta atzerago Larrun mendiak agertzen dira.

Aurrean daukagu Azkua.



Azkua tontorrean. Hemen haizeak oso gogor jotzen du. Mendi txikia da, baina ikuspegi ederrak eskeintzen ditu.


Auza mendia eta Nafar Pirinioa atzean. Orain zuzenean jetsiko gara herrira, ibilaldi zirkularra osatuz. Zeruan, espektakulua...








Etxalarreko irudiak.






PR-NA 12 Etxalar-Azkua-Etxalar zirkularra.


Arratsaldeko lauretan, Ultzama araneko Iraitzoz herrira etorri gara. Denbora justua daukagu Arañotz mendira itzulia egiteko, igoera laburra bait da.

Santa Luzia ermita.

Bertako kanpaia. Berea izan da haizeari laguntzeko entzun den doinua.

Aitonekin batera Arañotz gainean.

Ultzama arana ilunabarreko argiekin. Atzean, Aralarreko Malloak ikusten dira.

Iraitzoz



Tono eta kolore dotoreak eskeini dizkigu arratsaldeak.

Ibilbidea, herritik ikusita.

Arañotz. Mendi txikia, baina bere enkantoarekin.

Iraitzozeko eliza-etxea.

Herriko etxe eder bat.

Ia gauez heldu gara gure gaurko destinora. Hemen egingo dugu lo. Kaaño etxea. Aspaldiko opari bat da.


Lasaitasuna nagusi


Taiwaneko bikotea eta Alberta etxekoandrearekin. Ingelesezko praktikak egiten.


Hurrengo eguna. Euria barra barra. Hala ere animatu egin gara eta Imotz araneko Etxaleku herrira gatoz. Gutxienez, beste mendi txiki bat ezagutuko dugu.

Hasieran pista batetik, eta ondoren, pagadiaren barnetik joango gara. Basoaren sarreran dago "kairn" bakarra. Ibilbide osoan euripean.

Lortu dugu Pagadiandi tontorreko buzoia aurkitzea. Ez da erraza, dena pagadi barruan dago, eta erreferentzia gutxi daude. Gero, itzultzeko, komedia batzuk ere izan ditugu bidea ondo jarraitzeko.


Etxaleku. Imotz bailaran.




Lehortu eta aldatu ostean, turismoa egin dugu. Gorostieta Portua


Saldias. Gero, Doneztebe, Etxalarreko Benta, Donostia,...eta euripean etxeraino.