2014/11/17

ARRIONA-ERBIZASKUN-AITZABAL Arantzazuko gailur ahaztuak.Udazkenak goiena jo du.

Gaur masifikaziotik urrunduko gara. Urbiarako bidea hartu beharrean, erreka zulora dihoana hartu dugu. Ihez data berdinetan elurrarekin izan ginen Gazteluaitzen. Gaur udazkenaz gozatzera.

Gazteluaitz. Gaur ez diogu egingo bisita. Bere anai ezezagunagoetara joango gara.




Futbol zelaien ondotik dihoan bidea zoragarria dago. Hau izango da gaurko espektakulua.


Leiho dotorea Zabalaitz ikusteko.



Gazteluaitzen lepora heldu, eta hau da ikusten duguna. Beraz, marka horiak jarraitzera.


Gazteluaitz eta Butreaitz eta Akaitz atzean, Arrionara igotzerakoan. Ez da tontor zaila, baina erosoa ere ez. Adi ibili behar da, non zapaldu e.a. Marka horiak tontorreraino heltzen dira.

ARRIONA (934m). Jende gutxi etorriko da hona.

Bellotza haran izkutua. PR dotore bat dihoa bertatik. Ezagutzea merezi du. Eskuinean, hurrengo helburua, Erbizaskun edo Erbizkun.



Arrionaren ertza. Hortik igotzen da.

Gazteluaitz. Orain bere ezkerretik joango gara.




Ahuntzak eta zaldiak bakarrik ikusiko ditugu inguru hauetan.

Gazteluaitzen azpian, beste marka hauek agertzen dira. Ba jarraitzera... Marka da hain jende gutxi dabilen tontorrak hain markatuak egotea. Baina hala da.


Espektakuluak jarraitzen du.



Erbizkunen azpitik goaz, markak buelta ematen diote mendiari, Arantzazu aldetik igotzeko.

Bellotza. Hauek koloreak...


ERBIZKUN (884m).

Santutegia bertan daukagu.

Bellotzako baso eta zelaiak. Paradisua.

Gazteluaitz eta Arriona burua ateratzen basoen gainetik. Hortik etorri gara. Atzean, Enaitz, Zabalaitz, Malkorra,...


Orain beste aldera jeisten gaude, Bellostegi baserri ingurura. Erbizkun tontorra goian.




Begiolatza erreka. Haitzarte ederra sortu du Aitzabal eta Bellostegi artean.


Izugarri ederra dago inguru guztia.

Trilogia bukatzeko, aurretik ezaguna dugun Aitzabalera igoko dugu.

AITZABAL (752m)

Aitzabaletik, Erbizaskun eta Arriona ikusten ditugu, haitzartearen beste aldean.

Gesaltzara doan bidea,  eta Orkatzategi, Udalaitz, Anboto. Gero Arantzazura igotzeko, argazkiaren beheko partean, eskuineruntz dihoan bidea jarraituko dugu.

Egurrezko gurutzea Aitzabalen.

Haitzartearen gainean dagoen kobazuloan.


Gaur, zulotik zuzenean igo beharrean Arantzazura, errepide estua jarraitu dugu beheruntz, lehen aipatutako bidea hartzeko. Hau da hasiera.


Arantzazura heltzen, parean daukagu Aitzabal. Horrela bukatu dugu, Arantzazutik hain gertu, baina askorentzat ezezagunak diren mendi dotore hauen arteko ibilaldia.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina