2014/08/01

MAMPODRE: PEÑA LA CRUZ 2192Mm.-PEÑA DEL MEDIODIA 2179 m. -VALCERRAO 2165m. -POLINOSA 2159m Mendigunea Marañatik

2009-07-15-16.
Uztailaren erdialdean libre ditugu egun batzuk. Guretzat urruti geratzen diren mendi inguru berriak ezagutzeko baliatuko ditugu. Leon eta Asturias artean ibiltzeko asmoa daukagu. Lehenbizi Mampodre mendigunera goaz, Maraña herrira. Riañotik igarotzerakoan, urtegia eta aurretik ezagunak diren Gilbo eta Pintas ditugu begibistan.

Ilunabarrean Marañara heldu, eta itxita dagoen aterpearen ondoan egingo dugu lo furgonetan. Mampodreak gainean ditugu.

Peña del Convento.

Peña La Cruz. Bihar hau izango da lehen igoko duguna, erdian ikusten den espolitik.

Afaltzeko toki ona daukagu..

Hurrengo goizean goiz prest gaude ibilaldia hasteko. Eguraldi ona daukagu.

Zikoinak.

Ertzera heltzen gaudela, putreak.


Maraña herria behean. Atzean, Pileñes eta Ten, eta Peña Santa eta Cornión mendigunea atzerago.

Peña la Cruz-en ertzera irteten gaude. Atzean, Tarna portua eta Redeseko mendiak, Tiatordos tartean.

Pico del Lago eta Remelende, Tarna portuaren gainean.


Ikuspegi zabala daukagu, Ten, Pileñes, Peña Santa eta Cornión,...

San Isidro portua eta Torres elegantea.


PEÑA LA CRUZ tontorrean.

Orain beste alderuntz destrepe txiki batzuk egin eta ertza jarraituz, Peña del Mediodía-ra goaz.

Hortik jetsi gara. Hemendik izugarrizko itxura du Peña La Cruz-ek.

Maraña, PEÑA DEL MEDIODIA-tik.

Peña la Cruz.

Porma urtegia eta inguruak.

Gaurko 3. tontorrean, VALCERRAO (2165m). Ibilbidearen jarraipena aztertzen, paisai ederrarekin.

Torres de Cebolleda-Torre Santamaria-Torre del Torco-Peña Santa besteak beste. Picosetako Cornión mendigunea.

Valcerrao-n, aurretik igo ditugun La Cruz eta Peña del Mediodía-rekin.

Cervunal lepora jetsi eta orain Polinosa-ra igotzen gaude.

Siempreviva dotoreak.

Peña del Mediodía ezkerrean eta Valcerrao eskuinean. Ertz honetatik jetsi gara Cervunal lepora.

4. tontorra, POLINOSA (2159m) igo ondoren, Valverde haraneruntz ari gara jeisten.

Sarrio taldea inguruak kontrolatzen.

Valverde haranaren beheko partetik atzera begira, Polinosa eta Valcerrao.

Eta Valverde haranetik irten ondoren, Marañaruntz goaz lasai aurrean ditugun ten eta Pileñesen bistarekin gozatuz. Hodei dotoreak agertu dira, paisaiari ukitu ederra emanez.

Marañara hurbiltzen, ibilaldi zirkular dotorea osatuz. Ez ditugu tontor guztiak igo, baina mendigunea apur bat ezagutu dugu. Hurrengorako badago motiborik itzultzeko.

Lehengo hodei dotoreak, izugarrizko ekaitza sortu dute, baina orain ez zaigu asko inporta. Panderruedas portura etorri gara Asturias aldera igarotzeko. Bertatik Picosetako Erdiko Mendiguneko tontorrak ikusten ditugu.

Panderruedas, ekaitza pasata.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina