2014/08/09

Geougue d´Arre (2619m). Gouretteko garaiena. 2014-07-31


Gouretten gaude. Arre-ko lepora doan GR10aren ibilbidea ezagutzea nahi dugu beste proiektu batetarako, eta lepoan gainean dagoenez Gueogue d'Arre, ba bertara joatea pentsatu dugu.

Hasieran Valentin ibaiaren ertzetik goaz basoan sartuta. Ibaia, espektakularra dator, ur askorekin.


Basotik irten eta bidea lasaitu egiten da Coste de Goua txaboletara heldu arte. Hemen, artzaia aspalditik dabil ardiak jezten. Hemen, Uzious lakuetara doan bidea eta GRarena bereizten dira. Guk GRa jarraituko dugu eskuinera.


Pène Sarrière-ren ertza hartzera goazela dirudi.

Anglas lakutik erortzen den urjauzi dotorea.
Lakutik datorren erreka zeharkatzen. Gainean Arre Sourins mendia daukagu.

Anglas laku ederra.

Lakua behean utzi eta, oraindik ikusten ez dugun lepoaren bila goaz.

Bidea beti da oso ona eta nahiko erosoa. Hemendik, nahi izanez gero, Uzious-eko lakuetara joan daiteke. Markatuta dago, eta ona datozen gehienek hori egiten dute. Gainera, Anglas lakutik oso gertura telekabinaz igo daiteke.

Orain agertzen zaigu Gueogue d'Arre mendia, eta Gabas aldera igarotzeko lepotxoa bere eskuinean.
Arre lepoa. Hemen GRa utzi eta ezkerrera igotzen hasiko gara.

Arre lepoa behean utzi, eta gure mendian gora hasi gara. Lepo gainean dagoen ertza hartu eta bertatik jarraitu behar da. Aldapa handia dauka, momentu batzutan eskuak erabili behar dira, baina ez da oso zaila.




Ertz honetan agertzen diren orratzak eskuinetik igarotzen dira. Atzean, Latte de Bazen eta Gabizos mendiak eta Uzious lakua agertzen dira



Lepotik gora igo dugun ertzetik, azkenengo gailurrerira atera gara. Hau estua da eta jauziak ditu bi aldeetara, baina ondo igarotzen da. Atzean, Ancizette, Amoulat eta Pic de Ger, Gouretteko beste tontor ezagunak.


Tontorrean gaude. Estibère, Tourettes,..., Artouste eta Migouélou lakuen gainean dauden mendiak, eta Palas, Balaitus eta abar atzean.

Gailurreritik jeisten.

Gailurreria utzi eta leporako ertzetik behera goazela, horrela ikusten da tontorra.

Amoulat, mendi serioa.


Rododendro artean, paisai ederrekin.

Uzious lakua, goitik ikusita.

Anglas lakura jeisten. Behelainoak sartu dira, baina honek enkanto handia ematen dio inguruari.


Anglas lakua behelainopean.

Lakutik behera, igoerako bide berdinetik.



Eta Gouretten bukatu dugu ibilaldi erraz eta dotore hau. GRan eta lakuetan jende asko ikusi dugu, baina mendian bakarrik egon gara. Nahiz eta Gouretteko garaiena izan, ez da oso ezaguna itxuraz. Baina merezi du.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina