MENUA

2014/08/19

ARRIEL eta PETIT ARRIEL, Souques-etik 2014-08-9,10


TRAMACASTILLA DE TENA. Hemen ez dugu behar Pirofantasia eta horrelakorik. Dena erabat naturala!




Hurrengo egunean, goizeko 8ak baino lehenago, Caillou de Soques-etik atera gara, basotik hasieran.

Arrious erreka zeharkatzen basotik irten ondoren.

Gure atzean hor edukiko dugu egun guztian Midi erraldoia. Jeisterakoan, aurrean noski.

Bide oso erosoa Arrious errekaren ertzetik. Hau da Arremouliteko aterpera eta Artousteko lakura joateko bidea.


Baina orain ez goaz Arrious leporaino. Lehenago, bide nagusia utzi eta eskuinera hartu dugu Soba lepora doan bidezidor malkartsua.

Han goian daukagu Soba lepoa, Arriel Txikia eta Punta dero Cuello-ren artean. Horra goaz.

 Soba-ra igotzen. Orain Lurien mendia daukagu atzean.

Soba lepoan, Lurienekin. Hemen, La Sarra-tik datorren bidearekin egingo dugu topo.

Elurgune bat zeharkatzen Arriel Txikiaren azpian.

Arriel leporuntz, bide arrunta jarraituz. Atzean, Soba lepoa eta Soba-Soques-Ferraturas mendilerroa.

Arriel handia gure aurrean. Beltz agertzen zaigu...

Palas mendi ederra, lepoko bretxa batetik.

Artouste eta Arremouliteko lakuak, Palas dotorea eta La Lie, Tourettes,..., Artouste lakuaren gainean geratzen diren mendiak.

Igoera entretenigarria. Eskuak erabili behar dira baina erraza da.

Gainera daukagun ingurua izugarria da. Artouste, Lurien, Gouretteko mendiak,...




Arremoulit.
Palas. Zer nolako oroitzapen ederrak! Geodesikoetatik igo eta Ledormeur tximiniatik jetsi,..., izugarria.


Jeisten.

Lorak ere badaude hainbeste harri artean.

Balaitus-en laguntza daukagu jetsieran.

Gouretteko mendiak. Egun batzuk lehenago igo dugun Geougue d'Arre tartean.

Midi ere hor dago.



Arriel lepora jetsi ondoren, anai txikiari ere bisita egin behar diogula pentsatu dugu. Hau erabat ahaztuta geratzen da gehienentzat, baina merezi du igotzeak.

Horrela Arriel nagusiaren beste perspektiba bat hartzen dugu.

Eta tontorrean, Siempreviva dotore hauek ikusmena alaitzen dute.


ARRIEL TXIKIA (2681m). Atzean, Telera-Retona, Escarra, Collarada, Pala de Ip, besteak beste.


Orain beste aldetik jetsiko gara Arrious lakura eta lepora, gero berriz bide nagusia hartzeko.

Punta dero Cuello, eta bigarren planoan, Midi.

Arrious lakuruntz. Atzean, Punta dero Cuello eta Soba lepoa.

Arrious lakutik Arriel anai  biak ditugu begibistan.

Orain beheruntz, GRa jarraituz. Nola ez, aurrean Midi eta Peyreget.



Marmota batzuk ikusteko aukera ere izan dugu.

Eguzkilorea.

Atzera begira, Arrious lepoa eta gure ibilbidea.

Eta basora sartu baino lehen, Midiren beste irudi bat.






































iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina