MENUA

Joan Menu behera:

2014/06/08

ALDAON 1409 mt, BEOIN 1347 mt Aralarreko Malloak Gaintzatik.

Gaurko ibilaldia egiteko, Araitz aranetik Malloetara egin ditugun beste batzuetan bezala, Juan Mari Ansaren "Aralarreko Malloak" liburu zoragarrian oinarritu gara. Mapak ere bertatik ateratakoak dira.

Gaur Malloen gailur altuenetara goaz. Garbi daukagu nondik igoko dugun, eta gero gerokoak... Gu oraindik fotokopiekin mugitzen gara, eta igotzeko ibilbidea bakarrik ekarri dugu. Bestea etxean geratu da...

GAINTZAn gaude. Hemen bero egiten du, baina bertako batek goietan haizea dabilela eta ibiltzeko ona dagoela esan digu. Baratzail lepora doan bidea hartu dugu.

Matxindoko Borda berriturarte pistatik jarraituko dugu.


Uakorrira doan Albizti korridorea. Hau beste egun baterako agendan geratzen da.

Urdandeginean gaude, Aldaon eta Beoinen hormen azpian.

1987. urtean elurrak herrestatuta goiko horma horietatik amildu ziren bi mendizaleen omenezko estela.

Urdelarreko malda igaro ondoren, pago eta hurritzez osatutako basora sartzen ari gara.

Itturrieta. Ur asko dakar, eta freskoa benetan. Asko eskertzen da.

Sollatseko larretan gora. Bidean ez dugu inongo markarik ikusi, baina dena dela, ondo antzematen da. Toki bakar batzutan agertzen da mugarriren bat edo beste.

Aloixagañe muturra eta Uakorri eta Balerdi atzean.


Artegieta erreferentziaren bila. Sigi saga batzuk egin behar dira, eta gorago, pagadi honetara sartuko gara.





Lorategia zeharkatzen. Izugarri polita dago dena.


Araitz arana oso behean geratu da. Uztegi eta Azkarate ikusten dira.

Hau da pagadian sartzeko dagoen erreferentzia.

Hemen bidea oso nabarmena da, eta zeharkaldi luzea egiten da eskuinera.

Pagaditik irten eta paraje dotorea daukagu Baratzail lepora iristeko. Pikosetako beste antzeko tokiak datorzkigu burura.

Aldaon daukagu gainean.

Hor atera gara pagaditik. Atzean Balerdi.

Gaintza eta Uztegi 900 metro beherago.

Azkenengo maldak lepora heltzeko.

Hau da lepoaren azpian sortzen den zirko dotorea eta ekarri dugun bidea. Azkenean, Aldaonera igotzea erabaki dugu, eta gero Beoinera gailurreria jarraitu. Lepo honetatik Soilazbizkargañara ( Irumugarrieta ) ere berehala igotzen da. Baina gu,  gaur, beste aldera goaz.
Aldaon (1413m). Irumugarrietan jende asko ikusten dugu, baina hona bakar batzuk baino ez datoz.

Orain Beoineruntz. Ea hortik Oako lepotik jeisten den bidezidorra ikusten dugun, epur bat orientatzeko, jetsierarako ez baitaukagu inongo informaziorik.

Aldaon aztean uzten. Haizea dabil baina gustora hartzen da.

Beoin (1349m)



Hau da eduki behar genuen mapa, baina etxean ahaztu zaigu. Inprobisatzea tokatzen da...
Oako Haizpea. Hau da daukagun erreferentzia bakarra. Badakigu horren albotik igaro behar dugula Oatik beheruntz, baina gero...?

Jetsi gara honeraino. Ardiak hor daude, babesean.

Hemen, belar artean, bideak ez dira oso nabarmenak. Gehienak animalien arrastoak dira. Goitik ostiko bat ikusi dugu mutur batean, eta bertara goaz ea hortik beheko partea ikusten dugun.

Belardi malkartsuak Malloen azpian.

Aiskarateko ostikoa (1018m). Bi metroko altuera baino gehiago dituen dorre honetatik, ea km bat zuen kable batek, 525 metro beherago dagoen borda batetara jeisten zituen paraje hauetan bildutako belarrak.

Aiskarate, Gaintza gainean.

Hortik jetsi gara. Goitik bide arrastoren bat ikusi dugu, eta animatu gara. Gero, mapa begiratuz etxean, Uniketako arratea zeharkatu eta Larrailera jeisten diren zelaietatik etorri garela ikusi dugu. Liburuko 9-5 ingurabidea.



Larrailen beste ostiko bat ikusi ondoren, Aiskaratetik beste aldetik datorren bidearekin egin dugu topo, eta lasaitasun handia hartu dugu, hau oso bide nabarmena baita. Orain badakigu ondo goazela.

Eguteko bazterra. Hemen elurra ea udararte mantentzen da batzutan. Hona erortzen dira goiko parajeetan biltzen diren elurrak.

Goruntz begira. Han erdialdean geratzen da Oako lepoa.

Astunalde kanala eta Balerdi.


Pista hartu dugu, eta goizean igaro dugun Matxindoko Bordaren azpira helduko gara. Jetsiera ikusten dugu.

Uztegiko eliza, Gaintza gainetik ikusita.

Gaintza.


Ibilaldi zirkular ederra egin dugu. Igoera, oso polita eta bide nahiko onarekin (nahiz eta gutxi markatuta egon), eta jetsiera potentea, baina bidea ondo jarraituz, ondo egin daitekeena. Hori bai, ez dugu ahaztu behar, malda handia dagoela, eta ez direla toki oso masifikatuak. Beste mendikate ezagunagoetan (Pirinioak edo Pikos) egin daitezkeen maila berean daude hemengo ibilbideak. Eta etxetik gertu...