2014/05/21

MUGARRA 964 mt. Ekialdeko ertzetik.



Bezperan Picos de Europa (Cuetón) inguruan ibili ondoren, bidai luzea e.a., gaur etxetik gertu daukagun mendi batera etorri gara. Aurretik hainbat aldiz eginda daukagu ibilaldi hau, baina aukera polita da horrelako egun baterako.
Ibilaldiak ez du zalantzarik sortzen. Mañaritik irten eta Mugarrarako ohiko bidea jarraitu baserrirarte, eta han harrobira doan pista hartu. Harrobia gainditu ahal den bezala  eta basora sartu. Gu ertzetik gertu joan gara, baina baso barrutik, harrobiaren goialdera irteteko, gailurreriaren hasieran. Lehenengo aldiz egin genuenean gailurreri hau ( duela 30 bat urte), askoz beheragotik hasi ginen, baina orain harrobiak mendi erdia jan du.
Horrela jarraituz, beste 30 urte barru existituko ote da ibilaldi dotore hau?


Gailurrerian sartu eta gozatzen hasteko momentua da. Harrobia ez dugu ikusten, eta hemen paisaia eta ingurua zoragarriak dira. Udalaitz atzean.




Lorategia. Aurtengo udaberria kolorez beteta dago, eta zuhaitzen berdea sekula baino biziagoa da.

Atxurkulora hurbiltzen.

Atxurkulora igotzen.




Atxurkulo atzean utzi dugu eta orain gailurrerian agertzen diren irtenguneak gainditu behar ditugu. Eskuak erabili behar dira toki askotan.

Ezkerraldera jauzi dotorea duen diedro txiki batean.


Azkenengo zatia besterik ez zaigu geratzen... nola hala gora eta behera tiento haundiz...
Irtengune honen jetsiera da, seguruen, zati zailena. Eskuinera jauzia dago eta ezin da pauso txarrik eman. Dena dela, helduleku onak daude eta harkaitz lehorra egon da, ez da oso zaila. Baina adi ibiltzeko tokia da.


Hortik ibili gara. Irtengunea ere ikusten da, baina ez osorik. Hormak barrura egiten duen aldearen gainean dago.

Azkenengo zatia, izkutuan dagoen zirko batetik egingo dugu. Hau benetan polita da.

"Trepadak" bukatu ondoren, goiko malda errazetara irteten.


Lorategia tontorrean.

Mañaria.
Tontorrean denbora dexente egin dugu putreen aireko balletaz gozatzen. Argazki guztiak ez dira gaurkoak, baina antzeko espektakulua ikusteko aukera izan dugu.



Jeisteko ordua heldu da eta gailurreria jarraituz hasi gara beheruntz.


Ohiko bidetik.


Mugarrikolanda lepoa zaldi eta behiz beteta dago. Ederra benetan.

Eta lasai, lasai, Mugarraren hormen azpitik, eta nondik ibili garen ikusiz, beheruntz goaz aldapa pikoa duen pistatik.

Goiza ondo baliatu dugun sentipenarekin jetsi gara Mañarira.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina