2016/04/20

ITZAGA 1361 mt- GONGOLATZ 832 mt (Ardanatz-etik)

Ardanatz, Izagaondoko Udaletxea. Itzagara igotzeko etorri gara hona. Piriniotara joan eta etortzerakoan, autobian dagoen kartel batean agertzen da, eta beti begira egoten ginen, baina oraindik ez genuen ezagutzen. Gaur da eguna. Eguerditik aurrera ekaitzak daude iragarrita. Ea goiza aprobetxatzen dugun...


Herriko kaleetatik hasi dugu ibilaldia.

Hasieran pistatik goaz mendira hurbiltzen. Herria atzean lagatzen dugu.


Pista utzi eta bidezidorra hartu dugu.



Hemendik aurrera, eta Larrondo lepoa hartu arte, ezpel eta pagoz osatutako baso ederretik joango gara, hormen azpira heldu eta pasabide dotore batetik igotzeko.


Markaje desberdina. Orain arte ez genuen halakorik ikusita.

Kuriosoa, landaretza lehorra, eta azpian berri, berria... Goiko partean gaude eta Elomendi daukagu parean.

Asfodeloak.

San Migel ermitara heldu gara. XI edo XII mendekoa omen da eta erromaniko estilokoa. 1230 m-ra kokatuta dago, gailurretik gertu, eta inguru guztia menderatzen.

Zuatzu eta Reta herriak, Izagaondoan.


Tontorrera heltzen.

Zaldi taldea tontorraren azpiko lepoan.


Ardanatz, tontorretik ikusita.

Beheruntz. Iruinea ikusten dugu.

San Migel.

Pagadira sartzera goaz berriz. Kontrasteak.




Ardanatzeko eliza.

Oraindik eguerdia ez denez, eta ekaitzak ez direnez agertu, oso gertu dagoen Iriso herrira etorri gara. Hemen ezagutzen ez dugun beste menditxo bat dago, Gongolatz. Bertako gizon horrekin hitz egin ondoren hartu dugu gorako bidea. Berak jende asko etortzen dela esan digu, baina gero ikusi duguna kontutan hartuta, ez dirudi horrela denik.

Galsoroak eta Ardanatz eta Itzaga.

Haritza.

Tontorrerako bideak oso itxita daude, eta kostatu zaigu bidezidor estu hau aurkitzea. Landaretzak jan egiten gaitu, eta ez du ematen jende asko dabilenik hemendik. Azkenean, mendi motza izan behar zena, bestea baino luzeagoa egin zaigu.

Azkenean lortu dugu tontorrera heltzea. Ez du inongo ikuspegirik, eta nahiko lan izan dugu bidezidor beretik jeisteko. Azkenean, badirudi badatorrela ekaitza.


Irisoko eliza. Dotorea hau ere. Gero, kotxera heldu garenean, euria hasi da eta errepidean jaso ditugu iragarritako ekaitzak. Baina ondo aprobetxatu dugu eguna.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina