2014/05/19

El CUETON 1651 mt. Cornion. Zirkuitoa Inguanzo-tik



Distantzia: 17 Km
Altuera minimoa: 325 m. Inguanzo
Altuera maxima: 1.651 m. Cuetón gailurrean
Garaiera aldea: 1.325 m
Denbora: 7-8 ordu, lasai ibiliz, paisaiaz gozatzen.
Zailtasuna: Teknikoki, ibilbideak ez du zailtasunik, beti ere eguraldi onarekin eta behelainorik gabe. Behelainoarekin ez da erraza goiko zatia. Toki batzutan arreta handiz ibili behar da, Foz del Home Muerton batez ere, bide oso estua da eta hor estropezu egiteak ondorio txarrak izan ditzake, dagoen jauzia handia da eta.
Aspalditik genuen buruan ibilaldi hau. Cornión mendikatearen inguru honetako beste bi tontor ezagunenak ezagutzen ditugu, Cabezo Llerosos eta Jascal, toki desberdinetatik igota gainera, eta trilogia osatze aldera, Cuetón falta zaigu. Hau ere, toki berezi batetik ezagutuko dugu.

Goizeko 7retan Arenas de Cabralesen gaude gosaltzen.

Poo de Cabrales-en dagoen Pozo de la Oración begiratokitik, Cueto Albo, Urriellu eta bere sateliteen ikuspegi dotorea.

Inguanzo.

La Ería-tik goaz, larre eta txabola artetik doan pista erosotik. Adierazita dagoen tokian, pista utzi eta eskuinera joango gara. Itzuleran, ezkerretik etorriko gara zirkuitua osatuz.

Bi mendi horien artean dago Foz del Home Muerto edo Foz del Burdio.

Hemen biderik gabe goaz zintzurraren sarreraruntz. Baina garai onean etorri gara, garoa oraindik hasi gabe dago eta oso lehorra gainera.

Berodia herria.

Aurkitu dugu bide estua, eta zalantzarik gabe goaz zintzurrera.

Atzeko lepotxo horretatik gatoz. Bidea ondo ikusten da, baina hemendik aurrera oso adi joan behar gara. Hemen ezin da pauso txarrik eman.


Eskuinean daukagun jauzia ez da makala. Burdio erreka oso behean dihoa.



Toki batzutan bidea "armatuta" dago. Hemendik ibiltzen ziren (eta oraindik dabiltza batzuk) goian dauden artegietara zihoazten artzaiak.



Foz-aren zati estuenean bidea jeisten hasten da, erreka ingurura heltzeko.




Tokia ikaragarria da, eta gure gozamena galanta.




Atzera begira. Hortik igaro dugu.
Zintzurretik irteten. Orain aran zabalago batetik igoko dugu.

Bertan Home Muerto Iturria dago. Gero herrira jeisterakoan artzai bati galdetu izen honen arrazoiari buruz, eta ez zekien seguru baina, lekuko bat bertako ur hotza edan ondoren, digestio eten baten ondorioz hil omen zela eta deitzen diotela...


Zintzurraren irteera atzean geratzen ari da.

Ternás artegia (930m). Txabola ugari daude, baina gehienak erortzeko bidean. Garai batean, artzai asko bizi ziren hemen, txabola batzutan bi familia ere.



Artegi guztia zeharkatu dugu eta orain ezkerrera goaz La Canal-aren bila.


Kanalaren hasieran mehatze sarbide batekin egin dugu topo. Kobrea ateratzen zuten hemendik.

Ea 600 metroko garaiera aldea du kanalak, eta han goian ikusten den Sanllago lepora heldu behar gara. Bertakoek La Canal deitzen diote, besterik gabe.


Zati askotan bidezidor estu bat dihoa ezkerreko hormen ondotik eta nahiko ondo igotzen da. Hemen ere badaude beste garai batzuetako aztarnak.

Kobazulo erraldoia begi eta gustiz.



Hagin honek ez du eremu horizontalik behar hasteko. Horman bertan sortu da.

Sanllago lepotik (1577m) beheruntz begira. La Canal.


Lepoan ikuspegia zabaldu da. Cornión-eko gailur nagusiak: Peña Santa, Torre de los Traviesos, Torre Santa Maria,...

Cares zintzurraren beste aldean, Amuesa, Peña Castil, Urriello, Cuetos Albos, Párdida, Cerredo-Cabrones, Cuetos del Trave,...

Cuetón-eruntz. Atzean, Cabezo Llerosos.

Gure azpian, eta Cares aldera, Ondón artegi ederra.



CUETON (1650m). Piolet erraldoiarekin.


Arenas de Cabrales eta Puente Poncebosera doan errepidea Cares ibaiaren ondotik.

Gure parean, Caresaren beste aldean, Portudera-ko gailur eta kanal ikaragarriak. Hor zehar ere ibilita gaude.

Jeisten hasi gara. Agur esaten Urriello eta abarrei.

Jetsiera beste toki batetik egitera goaz. Lehenbizi Ostandi artegira jetsiko gara. Cabezo Llerosos aurrean.

Ostandi.

Aralarreko arkuen bezelakoa.

Ostanditik behera. Hemen adi egon behar da, bideak 90º izkintxoa egiten du eta.

Gero bidea oso nabarmena da, eta oso ondo mantentzen da oraindik.


Dubrieyu artegia. Behatoki ederra Arenas eta Cares alderuntz, baina txabola guztiak daude erorita. Pena galanta...

Corona mendia ari gara zeharkatzen.

Portuderako tontor zorrotzak. Hor azpian dihoa Cares ibaia, Puente Poncebos ondoan.

Maneda lepo eta artegira heltzen. Dobros mendilerroa daukagu parean. Gu hor ezkerrera joango gara. Markatuta dagoen lerrotik "sedo" dotore eta erraza doa. Baina ez da gure gaurko aukera.

Dobros mendilerroa zeharkatzeko Busnuevo langa aurkitu behar dugu. Hortik jeisten da Escalón deitzen den beste bide ikaragarri bat. Beste aldean, Carreña de Cabrales herria.

 Mendilerro honen bertikalitatea gaiditzeko, bihurgune ugari egiten ditu meatzaritzarako bideak. Injeneritza lan bikaina.


Inguanzo ikusten dugu.

Hor goitik gatoz.

Inguanzo. Eliza.


Ibilaldi eder hau ondo bukatzeko, Cabrales-eko produktu dastaketa Carreña-ko sagardotegi batean. Hau da benetako paradisua!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina