2014/04/21

Aste Santuko ibilbideak 2 eta 3. eguna (Elurretan) CANAL ROYA 2345mt -VERTICE ANAYET 2555 mt

 2. Eguna
2014-04-15
Canal Roya 2345mt

Toki oso ezaguna guretzat, baina astelehena izan da, jende gutxi eta eguraldi bikaina, elurraz eta inguruaz gozatzeko ez da plan txarra.


Gradillere ondoko lepoan. Hemengo erregea beti agerian.




Tendeñera-Sabocós mendilerroa hodeiz inguratuta.

Midi d'Ossau

Tontorraren azpian dagoen lakutxora jeisten. Gaur ez da batere bereizten.



Jeisteko, eta bidea aldatzeko, Gradillère gailurraren azpian dauden tuboak jarraitu ditugu. Elurra oso ona mantentzen da hemen. Horrela erreka zulora jetsi eta Portaleteko errepidera itzuli gara.



3. Eguna
2014-04-16
Vertice edo Garmo de Anayet 2555 mt
Anayet-rako aparkalekutik irten eta Culivillas sakanera sartzera goaz. Bero handia egiten du, eta ez dakigu noraino helduko garen. Ea elurra nola mantentzen den...


Gure aurretik beste mendizale bat dihoa, hau ere erraketekin. Gero berarekin elkartuko gara eta Barakaldokoa dela jakingo dugu. Gero, beste bi bikote eskiekin, eta inor gehiago ez dugu ikusiko.


Hartu dugu erabakia. Bi Anayet-en artean dagoen lepora igo eta ezkerrera dagoen Vérticera joango gara.

Malda oso pikoa lepora igotzeko, eta elur oso txarra, ez baitu sendotasunik.


Behin lepotik gora, elur gutxiago dago eta toki batzutan izoztuta ere. Kontu apur batekin ibili behar da.




Kranpoiak jarri ditugu, eta horrela beste aldeko lepotik behera jetsiko gara.

Hemen, goiko zatian malda handia dago, baina elurra gogorragoa dago eta kranpoiekin oso ondo jeisten da.



Hau igoerako lepoa da.



Toki beretik jetsi ondoren, Anayet-eko aparkalekuan bukatu dugu ibilbidea.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina