2013/03/25

MORTXE, BIZAKAI. Goiz batean

Egillor herriaren gainean gaude, Uren Estazioan, eta bertatik Bizkai,Gaztelu eta Txurregi ikusten ditugu, Oskia haitzartearen bi alboetan.

Izugarrizko haritzak izango ditugu laguntzen lehenbiziko zatian.


Hau ez da makala!
Lete herria eta, atzean, Saioa eta bere inguruko mendiak agertzen zaizkigu.

Marka txuri-gorriak lagunduko digute tontorreraino.

Txangulundin gaude. Balizak.
Lepora heltzen. Hodei artetik Elomendi eta Itzaga agertzen dira.

Lepotik gora geratzen zaiguna.



Ollo Arana ondo babestuta dago eta bertan herri txiki eta dotoreak daude.

Beriain eta Leziza urruti daude.
Jetsierakoan, hariztian berriz.


Atondora etorri gara, eta kale honetatik abiatu gara izen bereko tontorrera igotzeko.


Txurregi.




Mortxen hariztian ibili gara, eta orain berriz, artadian.

Lehen egin dugun ibilbidea. Soroak nagusi bailara honetan

Sorpresa bat izan da mendi hau. Igoera oso polita eta gailurreria gozatzekoa, ikuspegi ederrak bait ditu.

Parean Erga eta Bi Ahizpen (edo Bi Haitzen) pasabidea.


Trena Errotz herria zeharkatzen, sugea izango balitz bezala.



Atondon badaude lora dotoreak.
Eta horrela bukatu dugu Ollaranera egin dugun gaurko bisita.