MENUA

2013/12/07

MENDILATZ 1340 mtro. Zirkularra erraketekin eta haizea, izotza eta hotza..

SL-NA  58B ibilbidea jarraitu dugu. Erraketekin goaz. Elur asko, hodeiak ere bai, baina jenderik baterez.
Kotxeaz bidai luzea egin ondoren Azpegiko aterpera heldu gara.

Eguraldi ona iragarrita hego aldean, baina hemen lainututa, hala ere topatu dugu markatutako bidea eta ahal bada jarraituko dugu...






Zenbat eta gorago, zuhaitzen itxura askoz politagoa da.



Lehenengo eguna erraketekin denboraldi honetan, krak, krak, gustora, bestela kriston paliza.




Azkenengo aldapa potentea igo ondoren, tontorraren bila "taigako" paisai honetan.

Buzoi bila, dirudienez estalita dago, elurraren azpian.. ez dugu topatu!







Momentu batean Azpegi ingurua ikusi ahal izan dugu, eta horri esker, jeisteko erabiliko dugun bidea kokatu dugu.


Beste aldetik beherantz, aldapatsua baita ere, baina erraketek ondo eusten dute.



Izugarri polita dago dena.





Urkuluren magalean dauden txabolak. Ekarri dugun planean, Urkulu eta Txangoara joatea ere zen, baina goiak erabat lainotuta daude eta ez du merezi.

Hemen aparkatu dugu, eta hemendik atera gara. Aterpea librea da, eta primeran dago.

1 iruzkin:

  1. Ederra artikulua!

    Ibilbideak-en partekatu dugu: http://ibilbideak.euskadi.net/ibilbideak/publication.do?id=11446

    Animatu zaitezte ibilbide hau Ibilbideak-en partekatzera: http://ibilbideak.euskadi.net

    ErantzunEzabatu