2013/11/03

IRUMUGARRIETA 1427 m Lizarrustitik zirkularra

2013-11-03 Abiapuntua Lizarrusti. 7 eta 8 ibilbideak + Irumugarrieta da gaurko plana.





Beheko partean basoa oraindik nahiko berdea dago, baina gero eta gorago udazkena nabariagoa da.


Elurzuluetan atera gara basotik. Orain Igaratzaruntz.


Igaratzatik,  jeisteko erabiliko dugun bidea ikusten dugu.


Igaratza, Toki ederra pikatzeko!

Irumugarrietara igotzen. Hemen oraindik nahiko babestuta goaz haizearekiko.

Aralarreko mendi altuena. Irumugarrieta, Intzako Dorrea edo Soilazbizkargaña.
Araitz arana Malloen azpian.
Haize galanta!


Igaratzako belardiak.

Igaratzako monolito III.nean. Atzean, Pardarri eta Ganboren magalak.

Orain, Doneiturrietako bordetatik Eniriora eta gero, hemendik urruti ikusten den Lareo urtegira.


Lareo.

Errekako ura burdin kolorearekin dator. Edo urak ere udazkeneko tonoak hartzen al ditu?
6 Orduko ibilbidea, 20 minutoko epea jateko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina