2013/10/02

Txile Hiru asteetan; Atacama-Santiago. 3. Partea

Atacama 04tik-09ra
Lau egun oso ditugu Atacaman egoteko. Badakigu hemen gauza asko daudela egiteko, baina prioritateak markatu behar ditugu. Badakigu ere, edozein tokitara joateko garraioa behar dela eta oso zaila dela norberaren kontura joatea. Beraz, Valparaisoko aterpetxekoek gomendatutako ajentziarekin planifikatu ditugu lau egunak.

San Pedrora busez gatozela, Valle de la Luna eta Licancabur sumendia ikusten ditugu.

Sopa beroa afaltzeko, eta ur asko edateko, altueran ibili behar gara eta aurretik likidoa hartzea oso komenigarria da. Koka mate batzuk ere edango ditugu.

San Pedron hartu dugu aterpetxea. Erdi-erdian.

Eliza, kanpotik eta barrutik.




Licancabur sumendia ia herriaren gainean dago. Bera izango da gure faroa egun hauetan.


Caracoles kalea

Kanposantoa.

Lehenengo egunean ( Abuztuak 5), semea bizikletaz joan den bitartean, gu lasai ibili gara herria ezgutzen eta artisauen azoka txikiak ikusten.



Arratsaldean, lehenengo irteera egin dugu. Hasteko Cejar aintzirara etorri gara. Uretan gatz kantitate handiak metatzen dira eta ez da egin behar esfortzu handirik uraren gainean igeri gelditzeko.





Gero Tebinquiche-ko begietara etorri gara. Ur geza duten bi putzu handi dira, eta uraren garbitasunak bikoiztutako irudi dotoreak lortzeko aukera paregabea ematen du.

Gatzaga eta Meñiques sumendia.

Sairecabur, Licancabur, Juriques,...

Gure atzean, besteak beste, orain irakiten dagoen Lascar sumendia agertzen da.

Eta eguna primeran bukatzeko, Tibinquiche aintzirara heldu gara.




Daukagun ilunabarra ezin da hitzekin adierazi. Espektakularra dela gutxi esatea da. Sumendiak, aintziraren uretan bikoiztuta ikustea harrigarria da.




Abuztuaren 6an, goizeko 7retan atera gara San Pedrotik, eta lehenbizi Chaxa aintzirara etorri gara. Flamenkoen Erreserba Nazionalean gaude.



Gatzez inguratuta eta sufre usaina nabarmentzen dela, flamenkuak agertzen dira.






Gero, eta Aguas Calientes gatzagarako bidean, Socaire herri txikira heldu gara. Lasto-buztinezko kanpandorrea eta elizatxoa dira hemengo gauza ezagunenak.


Ondoren, altiplanora heldu gara. Meñiques sumendiaren ondoan gaude eta 4000 metrotik gora.




Aguas Calientes aintzira eta Talar gatzaga ditugu begien aurrean. Baita Argentinako mugetan dauden "mendixkak".



Lakuko urak izoztuta daude, hotz handia egiten du, baina paisaia ikaragarria da.


Gero, Miscanti lakura heldu gara. Hemen 4200 metrotara gaude, eta lakua izoztuta dago. Chiliques eta Miscanti mendiak aurrean.

Meñiques lakua.



San Pedrora itzultzerakoan, Toconao herrian geratu gara. Hemen ere eliza dotorea dago.

Abuztuaren 7a goiz hasi dugu. Lau t´erdietan atera gara San Pedrotik eta goizeko 6ak aldera TATIO ko GEISERRETAN gaude.  Izugarrizko hotza,  -15º, baina daukagun espektakuluak dena merezi du.










Hau bizi egin behar da!





Goizeko hamarretarako fumarolak txikitzen hasten dira, eguzkia berotzen hasten delako, baina orduan inguruko fauna agertzen da.


Eta guk, dagoen piszina naturalean bainu erlaxantea hartzeko aprobetxatzen dugu. Ura 30ºC-tan dago eta pena merezi du.




San Pedrora itzultzerakoan, oraindik toki politak ikusteko aukera daukagu. Hau Machuca herrixka da. Llama eta bikuina artzaiak bizi dira.



Kaktus ikaragarriak ikusteko aukera ere daukagu.

Zerbait bazkaldu eta atsedena aterpetxeko hamaketan.

Arratsaldean, Valle de La Muerte-ra etorri gara lehenbizi. San Pedrotik gertu dago eta beste planeta bateko paisaia dirudi.



Dunetan, batzuk korrika eta beste batzuk eski eta tablekin.

Gero, ilunabarra ikustera, Valle de La Luna-ra.

Abuztuaren 8an, menu bortitza daukagu. Furgoneta batean eta noranahiko baten laguntzaz, oraindik aurten egin gabe dagoen ibilbidea egitera goaz. Lehenbizi Argentinara Jama pasotik doan errepidea hartu dugu. Elur asko dago ertzetan, 4500 metrotara bait gaude.

Gero apur bat jetsi eta errepidea utzi ondoren, biderik ez dagoen altiplanotik sartu gara, Pacana-ko Lekaideen ondotik.


Beti 4300 metrotatik gora ibiliko gara sei ordutan.



Toki batzutan izotz artetik igaro behar da eta todoterrenoak bidea irekitzen du.

TARAko Katedraletara heldu gara. Eta bertatik Tarako gatzaga daukagu begi bistan. Horra goaz.



TARA. Flamenkoak eta paisai infinituak.

Hamar pertsona gaude guztira paraje eder hauetan. Izugarria da.


Laku ertzean dagoen txabola batean bazkaltzen. Entsalada, arrautzak, oilaskoa, zumoak eta koka mateak. Ez dugu gehiago behar. Solasaldi interesgarriak... brasileñoz, txilenoz, inglesez eta euskeraz.



Itzultzeko ordua da. Arratsaldetan haize gogorra altxatzen da lurralde hauetan eta ez da komeni berandu ibiltzea.



Errepidera heldu eta Mont Blanc-en altueran, aintzira izoztu batean geratu gara, 6000m-tik gora dituen Acomarachi edo Pili  mendia ikusteko.


Licancabur. Ia buelta guztia eman diogu azkenean.

Izugarrizko trafikoa errepidean! Egia esanda, Paraguay eta Brasilera doazen kamioi dexente dabil. Badute meritoa gidariak.





 Santiago eta etxera 09tik-12ra
Abuztuaren 9an Calama-ko aireportuan hegazkina hartzeko prest.

Llullaillaico. Gaur ere, Andeak ederki ikusiko ditugu.


Eta honekin emozio guztiak azalmintzaren azalean. ACONCAGUA. Hor duela urte dexente bizitakoak ezin dira ahaztu...


Santiagora heltzen gaude, eta mendi txurien azpian hiriko kutsadura nabarmen ikusten da.

Armen enparantzan. Planeta guztiak ikus daitezke...merke.

Abuztuaren 10a da, eta goizean egin dugun lehenengo gauza, Euskal Etxea bisitatzea izan da.


Palaz ere jolastu dugu, Txileko selekzioko Sita palistarekin.


Protestak kalean. Hemen ere badaude arazoak...


Metroa. CAFen egindako trenak dira.

Dominicos auzoan, Artisauen Herri oso interesantea dago.




Arpa jotzailea azoka horretan. Musikarik ez daki, baina ikaragarri ondo jotzen du eta musika polita sortu.


Aste bukaera da eta jende guztia ateratzen da kalera, bazkaldu, afaldu, erosketak egin,...denetarik. Hau Bellavista auzoa da.

Bellavista gainean San Cristobal muinoa dago, eta oinez edo funikularrez igo daiteke.

Gora heldu, eta sorpresa! Euskal enparantza, zazpi probintzien armarriekin.



Hiriaren ikuspegi dotoreak daude muinotik.

Kaleko irudia.

Eta abuztuaren 11an agurra aireportuan.

Paraguay gainetik igarotzen.

Eta lo egiteko ordua heldu zitzaigunean, Madridera heldu eta lo egin gabe etxerako bidaia hartu dugu autobusez. Horrela bukatzen dira, guretzat emozioz betetako hiru aste hauek. Izugarrizko bidaia, interesantea eta hunkigarria.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina